Ixiltasunari bertsoak
Camusek behin
esan zuen legez
dana esan nahi
hitzik behar ez
Esaten denak ez baitu axola
baizik esan beharrik ez dagoenak
Damua lohia
putzu hondoan
okerrak harri
beti gogoan
Esaten denak ez du axola
baizik esan beharrik ez dagoenak
Amodio, ezin
gaitz eta kulpa
zu gabe baina
zuri lotuta
Esaten denak ez du axola
baizik esan beharrik ez dagoenak
Itzultzera kondenatuta
mortu egarriz, kilometroak
ixiltasuna idatzi dizut
zureak dira, ene bertsoak
Zure ondoan
begiak zabalik
zure arnasa
eta ni bakarrik
Esaten denak ez du axola
baizik esan beharrik ez dagoenak
Gauak jan zigun
bellaterra,
ixiltasunaren
kantu ederra
Esaten denak ez du axola
baizik esan beharrik ez dagoenak
Ezinezkoaz
egin dut ametsa
egi agituko
dela pentsa
Esaten denak ez baitu axola
baizik esan beharrik ez dagoenak
Itzultzera kondenatuta
mortu egarriz, kilometroak
ixiltasuna idatzi dizut
zureak dira, ene bertsoak
[…] This post was mentioned on Twitter by Euskal blogosfera, Euskal blogosfera. Euskal blogosfera said: #euskalblogosfera Ixiltasunari bertsoak: Esaten denak ez baitu axola baizik esan beharrik ez dagoenak http://bit.ly/dqvUi0 […]