San Juan Copala zen, gure lankide eta adiskide Bety Cariño-ren helmuga. Dakizuen bezala, bertara zihoala hil zuten.
Ekainaren 8rako deituta dagoen karabanaren aurrean, UBISORT (talde paramilitarra) ez da gerta daitekeenaren gain kargu egiten, azken erailketa hauekin garbi utzi duten bezala.
Hemen duzue, San Juan Copalatik jasotako azken informazioa:
Gertatutakoaren berri emateko, bart prentsaurreko eta martxak izan ziren Mexikon:
Informazio gehiago:
La caravana va!!! www.todosconlacaravana.blogspot.com
CONTRALÍNEA rompió el Cerco paramilitar en Copala: http://www.contralinea.com.mx/
Ohiko Komunikabideek, era honetako berriei, guk nahi baino oihartzun gutxiago ematen diotenez, guri dagokigu gertaera hauen berri ematea.
KANPORA PARAMILITARRAK MEXIKOTIK!
OAXAKAREKIKO ELKARTASUNA!
Mila esker zuen laguntzagatik.
PrentsaurrekoakErailketak San Juan Copalan
Irudia | San Juan Copala | San Juan Copala | Creative Commons By SA
Irudia | Pueblo abre los ojos | Bety Cariño | Creative Commons By SA
Artxiboa | Prentsaurrekoak | San Juan Copala | Creative Commons By SA
Artxiboa | Erailketak San Juan Copalan | San Juan Copala | Creative Commons By SA
MUGARIK GABE NAFARROA
MUGARIK GABE NAFARROA, Hegoaldeko herriekin kooperazioan lan egiten duen GKE (Gobernuz Kanpoko Erakundea) da.Nafarroan 1987.etik ari da lanean sentsibilizazio, kooperazio eta formakuntzan, nagusiki.
Munduan dagoen miseria eta desberdintasunen arrazoi nagusia den gaur egungo sistema ekonomikoaren salaketan lan egiten dugu gure ingurune hurbilean.Horretarako, sentsibilizazio jarduerak burutzen ditugu, plataforma sozial desberdinen parte gara, eta bizimodu ezberdinak sortzearekin zerikusia duten proposamenak zabaltzen dizkiogu bizi gareneko gizarteari eta bere erakundeei.
Orain arteko lagutzek dituzten mugak gurekin ditugu, baina kooperazioa dela uste dugu, autoantolakuntzaz apostu egitea dela medio, menpekotasuna eta nagusiagotasunekin bukatzeko bidea. Testuinguru honetan, Amerika Latinoan buruturiko proiektuak bultzatzen ditugu: proiektuaren kontraparte bezala jokatuko duten erakunde zibilek egindako proiektuak, beraien alternatibak sortuko dituztenak, eta Iparra eta Hegoaldeko pertsona eta erakundeen arteko komunikazio, elkartasun, eta elkartrukaketa suposatuko duten proiektuekin lan egiten dugu. Generoaren perspektiba bere baitan duen lanari ematen diogu lehentasuna, hau da, emakume taldeei, herri indijenei eta Giza Eskubideei.
Partehartzera irekirik dagoen GKEa gara.
Mundu ezberdin bat eta elkartasunaren
kultura eraikitzeko asmoz,
egunerokotasunean banakako mailan eta mundu mailan
aldaketa egituralen beharrarekin ados dauden pertsona zein erakundeek
erabil dezaketen tresna izan nahi dugu.