Eremu pribatuan euskalkian nahi adina, publikoan ez (Ibon Sarasola)
Eremu pribatuan euskalkian nahi adina, publikoan ez (Ibon Sarasola)
Ibon Sarasolak azaroan argitaratu zuen “Bitakora kaierak“, eta euskalkien inguruan esaten duenak ere bazterrak nahastu ditu. Esan daiteke Ibon Sarasola Imanol Azkoitiaren antipodetan dagoela. Honakoa da liburuaz egileak dioena:
Berriro irakurri ditut orain liburu hau osatzen duten lau atalak. Iruditu zait bere hartan uzteko moduan daudela, zuzendu ditudan huskeria batzuk gorabehera. Aldatu dudana izenburua da. Kontuak garbitzen nuen pentsatua, baina testua berrirakurri ondoan ez zait egokia iruditu. Berez, kontu garbitze bat da liburua, bai, baina neure buruarekikoa. Eta izenburuak ez du hori iradokitzen. Kontuak garbitzen neure buruarekin edo horrelako ordezkoren bat ere pasatu zait burutik, baina luzeegia eta motelegia gertatuko litzateke. Azkenean Bikakora kaierahautatu dut. Ez du zerikusirik Joseba Sarrionaindiaren poema gogoangarriaren giroarekin, baina uste dut bidaia baten berri ematen duela liburu honek ere. Bidaia horren aurretik idazleak eta itzultzaileak leziatzen nituen; orain, bidaiaren arian euskal idazle eta itzultzaile onek leziatu naute ni eta erakutsi didate zein den bidea euskaraz ongi idazteko. Jakituria berri horren oinarriak ematera nator. Honaino heldu den irakurleak ikusiko zuen hori dela liburu honen bigarren atal giltzarriaren muina, gero hirugarren eta laugarren ataletan ere erabiltzen dena. Eta gure autore eta itzultzaile onengandik ikastea eta jakituria horren berri ematea izango da hemendik aurrera nire jokabidearen argi gidaria.
Gaur bertan Euskadi Irratiko Faktoria saioan elkarrizketatu dute euskaltzaina, eta hauek dira bildu ditugun esaldietako batzuk:
“Euskalkiek euskalki izateari utzi behar diote aldaera bilakatzeko, euskaldunon arteko ahozko komunikazioaren truke”.
“Ene ustez oraindik euskaldun guztiok ez gara ondo ulertzen geure artean, eta hori arazo bat da”.
“Oskorriren azkeneko diskoaren izena, adibidez: “hauxe da despididia”. Zertara dator hori? Jatorkeria eta txokokeriaren aurka nago”.
“Batua plastikozko euskara? Nola esan daiteke hori? Kasu horretan nahiago dut plastikozko euskara jatorkeria baino, lehenak denon artean ulertzeko balio duelako”.
“Jardun publikoan euskalkia nahi haina, baina publikoan ez (hedabideetan)”.
.
Iboni, zuzenean.
Ez det oraindik zure liburua irakurri. Egingo det. Aurretik hala ere ulertu nezake euskalkien gainean diozuna, nahiz ados egon ez, edo bai.
Ulertzen ez detena da zergatik ari zaren zu orduan ‘gipuzkeraz edo’ irratian etengabean (gipuzkerarik baldin badago…), eta gainera euskalkien erabilera publikoaren aurka…
Neri zoragarri iruditzen zait zuk zure hizkera landua erabiltzea irratian, eta are hau, ‘det’ eta ‘gera’ eta ‘oraindikan’-ez betea ematea, silabak jan eta boteaz eta etengabeko ‘es ke’-z eta bestez… josia.
Baina ematen du zuk zeure buruari onartzen diozuna galerazi nahi ote diezun besteei, Haritxelharri bere garaian berean aritzea ahoz zein idatziz…, eta beste edozeini
Edota geizki ulertu dizut mezua?
Eskertuko nizuke argi pixka bat…
Bittor
Erran behar da ocenqui Sarasolac ez daquiela batuan minçatzen. Berac adieracia da gainerat.
Sarasolak dio elkarrizketan bertan: elkar ulertzea kolokan ez dagoen bitartean arazorik ez, “degu”, “oraindikan” eta antzekoak gorabehera.
Darabiltzagun aldaeren arteko aldea Argentinako eta Gaztelako erdal aldaeren artean dagoena bezalatsukoa den bitartean, ez dugu problema handirik edukiko elkar ulertzeko. Horruntz joatea da Sarasolaren proposamena.
Eta herri-hizkerak idatzian hain alai erabiltzea txokokeria eta jatorkeria iruditzen zaio. Niri bezalaxe.
Ibon Sarasolaren discursoa incoherentea beçain insolentea da, bethiere içan den beçala.
Sentitzen det Josu, baina kasuan ez zait gizalegekoa iruditzen zure iruzkina, eta bai lotsagabeko, errespetu gutxikoa, lotsagaldua… Edota ez-ohikoa esan nahi ote zenuen insolente horrekin?
insolente hitzaz insolente adiaraci nahi ukan dut adiera guztietan batera.
Ez soilic bere discursoa da insolente, baina bera ossotoro insolentea da.
Hari ençutea berceric ez dago honetaz contura gaitecen.
Michelena bat içan nahi ukan du, baina caricatura bat berceric ez da suertatu guiçon languile hau.
Emplega beça batbederac nahi ukan deçan euscara mota, eta bizcaieradunequin eguinen du molde batean eta berce batzurequin bercera. Ez gara Euscalçaindiac uste beçain lelo edo heldugabeac, ez dugu behar Aita Sainduric erran dieçagunic certan sinhetsi behar dugun nola catholicoec.
Falta zitzaiguna:
XVI. mendeko hizkuntzan ainguratuta segitu nahi duten bakan-bakantxoak, XXI. mendean erabili beharko genukeen euskarari buruz pontifikatzen!
XXI. mendeco da bethe-bethean ene euscara haur (ceinen icena naffarrera baita), ceren ‘telephono’ elhea erabilcen baitut noiz eta Leiçarragac ez baitzequien cer chrixto cen hori.
Ene patria Naffarroa da; ene bandera, naffarra, eta ene euscal hizcunça naffarrera deitzen da. Cein dirade çure patria eta çure euscal hizcunça?
Gora Naffar Statuaren berrescuratzea!
Ikurriñismoari STOP!
XVIgarren mendeko hizkuntzan esana izango da, baina Sarasolaz eta bere iritzietaz dioena erabatu zuzena iruditzen zait. Jendeak ez du behar erakunde handi puzturik nola hitzegin ala idatzi behar duen jakiteko.
Inkoherentziarik bada, izatekotan, halako izenak izanda, Josu, Jeanbastida eta Xemeno, bata aranista, bestes frantximanta eta azkena auskalo zer, zer Xemeno gaztelania baita, ez euskarazko Xemen, euskal ez dakit zeren alde egitea, eta aldi berean espainerazko arauak hatzea, emplega konparazione baterako, gara baina eguinen, berce baina batzurekin, eta hala. Eta Xemeno. Zuk zergatik idazten duzu Euskaltzaindiak emaniko erauei jarraki?
Anhitz esquer, Xemeno. Hala da.
Baina, benetan, ba al dago oraindik inor gixon horri kasurik egiten dionik?
Ondo, baino Santutxuko Institutu batean ez du balio Nafarrerak.
Valio du nola valio baitu Gaztelaco hizcunçac Sevillan.
Har bedi contuan, dena dela, ecen gauça bat dela naffarrera iceneco euscal hizcunça statal unificatua ceinaren ethorburu datequeen Leiçarraga (eta hizcunça molde horixe eduquitzen guenuque gaur egun standard guisaco baldin Naffarroac independent içaiten jarraitu balu) eta berce gauça bat naffarrera iceneco euscalqui Naffarroa foralecoa, nahiz amancommunean anhitz gauça dituzten.
“euskaldun guztiok ez gara ondo ulertzen geure artean”?????
“euskaldun guztiok ez dugu elkar ondo ulertzen”
Bo Birdhead, Sarasolaren ahozko hizkuntza ez da batere normatiboa, hitzegiten hasi bezain laister bota duen “esan nahi dudana da” beretik.
Bai, jaun-andreok: “pasatzen dena da” eta “esan nahi nuena zen” bezalakoak, euskaraz eta gaztelaniaz gramatikalki zuzenak izanagatik, hizkuntza-ekonomiaren kontra doaz erabat. “Pasatzen da…”, “esan nahi nuen…” askoz hobeki.
Dena den, “ikusi gara” eta “ulertzen gara” bezalakoak erabat txartzat ematea…. Kasu, igual ziur esan ahal izateko corpus linguistikoari errepasoa egin beharko diogu eta…
Ikusi gara = Nos hemos visto
Ibon Sarasolaren liburua erossi dut goicean.
Berac orain arte practicatu duenaren contra minço da, bethiere Back to Leiçarragaren mugaz honaindian egon ba litz beçala. Orain guri raçoina emaiten questione lexical eta syntacticoetan, mea culpa aithortu gabetanic.
Incoherente eta insolentea bethi beçala.
Portadan naffar graphiaz emanico textu classico bat. Bejondeiola al bueno de Ibon!
Desaguercea da Euscalçaindiac eguin leçaqueen hoberena.
Armac entrega ditzatela eta desaguer daiteçela
Ibon Sarasolac oraindic ez daqui berheizten NON, NON ETA eta NON ERE typoco relativoen artean, consideratzen bait du aldaerac direla. Hala erraiten du NOIZ ERE adverbio relativoari buruz NOIZen aldaera dela erraitez.
noiz = cuando
noiz eta = precisamente cuando
noiz ere = cuandoquiera que, siempre que
Orain erraiten dituenac duela hogueita hamar urthe erran ba litu, berce batzuec eguiten guenuen beçala!!!
Phozten gara, dena dela, eguin duen salto malabaricoarequin, ceren nehoiz ez bait da berant.
Euscalquien contra erraiten dituenac, ordea, guztiz triste eta arbuiagarriac dirade.
Erabat ados çurequin.
Erraztasuna joaeko bidetan aitu. Horretako zuzenketei muzin in. Batzui ta bestei.
Zer da pribatu ta zer publiko? Komunikabide batek person bati iten baio elkarrizketa, ba al du person horrek esandakoak erruz aldatzeko, “modu jatorrago batean” esateko? Hortan ai dia BERRIA ta beste batzuk. Laga hizkerai bide errazak hartzen, hizkera ura lez baita.
Zuzenketa da euskaran arazo nagusina. Frenu latzena. Arerio gogorrena.
Hona hemen:
http://www.erabili.eus/zer_berri/muinetik/1149614229
cer erraiten çuen Sarasola jaunac “bitakora kaiera” hybrido mostruos honi buruz. Orain bere liburu berriaren titulua da. Aupa!
115. orrialdean CEIN icenordain relativoari buruz minço dela’ erraiten deraucu ecen Leiçarragaren systema’ mugagabea dela.
Noizbait ençun cerauqueon hau bere maisu Michelenari eta gueroztic guehiago ez du ikertu. Leiçarragac ba’ daqui mugagabea erabilcen, baina relativo hori ehun eta hoguei alditan mugatua da, singularra nahiz plurala. Ez du gueçurric erraiten. Simplequi ez daqui. Ignorancia contu bat da, ez malçurqueria. Ezta?
Perfectuqui errana. Leiçarraga doi bat examinatu dugunondacoz arrunt curiosa da ikustea nolatan den ausarcen Ibon Sarasola jauna minçatzerat gai bati buruz ceinetan ez daquien gauça handiric.
Hala ere, liburu honi buruz aiphatu diraden ttipiqueriac (nireac barne) gora behera, ez derauzte importancia eta berezco valioa kencen liburu honi, ez eta Ibon Sarasola jaunac eguin duen aldaqueta içugarri handiari.
Beraz, nori berea emaitea dagoquigu. Oxala berce euscalçain, idazle eta itzulçaile ascoc bide hau berau hartuco ba lute. Bravo!
Orotarikotic harturico aiphu hau dakar Sarasolac liburuan:
“Leiçarraga emplea sobre todo formas indeterminadas pero tiene algún ej. determinado”.
Leiçarragac berheizten ditu mugagabeac (ceinec, ceinen…) mugatu pluraletaric (ceinéc, ceinén…). Differentequi ahoscatzen dirade: cEInec versus ceinEc.
http://www.berria.eus/paperekoa/1812/004/001/2016-12-06/filologoak_buelta_daitezela_beren_lanera.htm
Ea commentarioac ere ikusten ahal diraden.
Eta OROTARIKOA aiphatu dudanez, hiztegi horren hassieran erraiten den hau:
RELACION DE TEXTOS DESPOJADOS EXHAUSTIVAMENTE
Se han empleado las abreviaturas que se especifican en el apartado «Referencias Bibliográficas». Se indica entre paréntesis, la fecha de redacción de la obra y, tras punto y coma, las páginas tratadas de aquellas obras que no han sido despojadas sino en parte.
E (1545)
Lç Nuevo Testamento, ABC, Adv, Cal, Decl, Dedic, Ins (1571)
guztiz gueçurrezcoa da. Leiçarragaren textu guztiac picatu dituen bakarra neu naiz, Josu Lavin. EJIEc ez du lan hori eguin. Neuc eguin dut eta dohainic, duela 22 bat urthe.
Nire uste apalean Josu Lavin eta bere laguna friki batzuk dira eta erabiltzen duten euskarak oso rekorrido motza dauka. Orain, pertsonala “epatatu” nahi badute beren “jakinduriarekin” hor konpon baina uste dut es direla inondik inora Ibonen mailara iristen.
Haimberce aldiz deithu naute freaky, ecen ez duen nehongo effecturic nitan. Horrez gain, erreparatu al dioçu nehoiz çure euscara herrikotabernistaren recorrido motzari?
Berriz dut adiaracico: ene patria Naffarroa da; ene bandera, naffarra, eta ene euscal hizcunça naffarrera deitzen da. Cein dira çure patria eta çure euscal hizcunça? Ea duçun erançuten.
Ez al zaigu Krutwigen Nafarroa hori handiegiegiegiegiegia geratzen 2016tik aurrerako honetan?
Ribagorza, Aragoi…, bai?
Ez al genuke aski eta sobran izango euskaldunok egun Euskal Herria bezala identifikatzen ditugun zazpi herrialdeek osatutako patria/matria/fratria/aberri edo dena delako horrekin?
Gu beti aurrerakoiago, nola ez! Nola protagonismorik izan bestela, ez da?
Eta hizkuntzaz ere galdatzen duzu? Ez zara oraindik arlo horretan aurreratu dugun guztiaz jabetu?
Ai, ene! Nago ez ote garen gu geu ere kaskoan ahultzen hasiak diren horietakoak izanen!
Guztiok elkar gaitzakeen euskara landu, egokitu, aberats, emankor eta malgu batekin nahikorik?
Bai; Euskara Batua, bai, batzuen uste funtsabean hain gorrotagarri, arrotz, estralurtar, alienigena, artifizial, kartoizko, zabar, mengel, funsgabe… omen den hori.
Hizkuntz hautu hori da behingoz estandar bilakatu beharko genukeena, estandarizatu beharko genukeena.
Hori ala deus ere ez!
Ez da besterik.
Horren xinplea eta xumea da gure negarren haran hau!
Ez izan zalantzarik!
Baina ulergarria da, bai, atomizaziotan aritzea bezalakorik ez baita hizkuntza kontutan…
Gure zinezko arerio eta menderatzaile direnek biziki eskertzen diguten kintakolumnismoa da hori.
Gora bihotzak, beraz!
Eta egin dezagun topa!
Çure patria eta nirea ez dira bat bera. Ikurriñaren alde secula ez nauçu ikussiren, hori ez bait da nire bandera.
Gaineratecoaz, ni ez naiz krutwignianoa. Ez du Krutwigec nitan aparteco eraguinic.
Çure iduricoz, Espaniac/Franciac erabaquitzen duquete cein lurralde aldarricatu behar duçuen. Curiosa, cinez curiosa.
Osso atzean guelditu çara çu, nic daquita noizco theoriatan, nic daquita cein hamarcadatan. Ni naffarra naiz, eta quito.
“Eta hizkuntzaz ere galdatzen duzu? Ez zara oraindik arlo horretan aurreratu dugun guztiaz jabetu?”
Aurreratu? Aurreratu noiz eta ascoçaz aurreratuago nagoen ni? Ceren euscara batutic passatutacoa bait naiz ni, bainan behiala nincen jabetu ecen euscara batuaren trajeac ez çuela deneraco valio eta bai, ordean, euscararen traditione osso eta jarraituac, ceinarequin erabat hautsi duen batuac, nola bait da jada demonstratua cembait autoreren liburuetan. Eta icenic ez dut aiphatu haien baimenic gabe, bainan horietaco batec hemen berean eguinic du commentarioric.
(Halaz ere, ez da baitezpadaco libururic scribatzea hunetaz guciaz oharcecoz baldin erne baditugu cençumenac.)
Jaquina, batuan ere guciari buruz idazten ahal da, bainan nekeztto eta çama anticommunicativo içugarriarequin haimbat contutan.
Eta graphia hori? Favorez, VIDEO da hitza hemen eta nonnahi! Ez dugu behar BIDEOric ikus deçançat hauçoac ni ‘differenta’ naicela. Bethico aitzaquia: “Batua eraiqui cen criterio sociolingüisticoeri erreparaturic, etc”. 2016an gara, favorez! Nehoiz ez da berant gauçac bere onera eramaitecoz.
Erranac erran, ukan eçaçu argui ecen differencia nagussia bion artean ideologicoa dela: naffarçale naiz ni; ikurriñista, çu (eta horrexegatic çara, hain çucen, batuista).
Jacetanian naicelaric, nire patrian naiz; berdin Burgosco Merindadeetan, adibidez.
Ikurriñarequin iphurdico caca egunero dut neronec garbitzen.
Gora nire Statua, gora Naffarroa!
Batuac jada emana du eman ceçaqueen aphurra.
Euscarac (bere erabilerac, adibidez) aitzinat eguiten ez badu, principalqui da, batetic, Statu (naffar) proprioric ez duelacoz eta, bercetic, batuaren syntaxi altubiano/ikurriñistaren erruz.
*Espaniac > Espainiac
Eta icenic ez dut aiphatu haien baimenic gabe… > Eta icenic ez dut aiphatuCO haien baimenic gabe…
Hemen den quintacolumnismo bakarra da EAJ & Bildurena, beren helburuec desbideratzen bait dute Naffarroa bere içaitetic.
Hemen den quintacolumnismo bakarra da batuistena, marcha hunetan seguituz hondamendirat eramanen bait dute euscara.
Memoriaric gabeco ideologia da EAJ & Bildurena, ez bait daquite cer içan diren ezeta cer diren. Eta, iracatsiriric ere, thematzen dira beren ideologia oker horretan, quintacolumnismo horretan.
Bai, colono dira EAJ & Bildu, colonialista eta collaborationista.
*iracatsiriric > iracatsiric
Ibonec berac ere ba’ daqui, Euskaltzaindiac ere daquien beçala, geu informaturic gaudela eta edocein motocycletta caxcar ez deraucutela nehoiz salduco. Ez gara geu motocycletaz ibiltecoac eta!
EusKKara batuaren mamamantra (with no Euskaltzaindia permission):
talo, talo, talo
txorizo kantinpalo
solomo-bokata
tortila patata
sagarduuua!
furra furra gure gargantuuua
euskaltegi, tegi, tegi
pintxo-pote
berbalagun
nire etxea gorria da
no ‘tengo’ euskera
no tengo perfiles
Takolo, Pirritx eta Porrotx
subjuntiboari kaña
K K K kaña!
faxismoari kaña
bi surito, mesedes
jaia & borroka, herrikotaberna
txosna
txerriak ez du barkatuko
kaña, kaña, kaña!
aditza amaieran doala? aaa ze putada!
maiztasun-zatiketa bidezko sarbide anizkoitz??? ze ostia, kabenzotz!!!
pirri, porro, porru
talo, talo, talo
txorizo kantinpalo
…
Errepica bedi haimbat aldiz oheratu aitzin.
Hara non agertzen zaigun supernabarro bi!
Neuc Euskaltzaindiaren euskara batua normaltassun ossoz erabilcen dut neure lanean, Portugaleteco herri ikastetche bateco çucendaria bait naiz. Hala eguin dut iracasle tutore içan naicen guztietan, eta hala eguinen dut.
Naffarra naiz ikuspunctu ideologico batetic, Ln partidu politicoaren hamar fundatzaileetarico bat naiz. Hala ere, persona practicoa bait naiz, PNVri emaiten deraucot bozca, cudeatzaile bikainac eta seriosac iruditzen çaizquidalacotz.
Orain catechismea, regueri eta confessionea (Leigarragaren obretan repicatzen direnac) çucencen ari naiz, bigarren tomocoac amiñi bat differenteac bait dirade.
Euskara batua eta naffarrera guztiz compatibleac dira. Greco modernoa eta classicoa compatibleac diraden beçala. Biac erabili ahal dira occasionearen arauera. Içan onsa!
Anormaltassun ossoz erabilcen dut nic batua, eta ez dut bozcatzen.
Hemen txorakeriatan gabiltzan bitartean, euskarafoboek ez dute aukerarik galtzen hizkuntza indijeno honi [berdin nafarrerari zein batuari] labankadak emateko.
Oraingoan, PISA txostenaren aitzakiaz baliatuz, Euskadi Irratian ohiko solaskidea den Prieto Mendaza dugu ideologo sastakatzailea.
Hori bai, ezer iradokiko ez balu bezala aurkezten du bere jukutria:
” Quizás debamos plantearnos si el euskera en nuestro sistema está siendo observado más como herramienta de construcción identitaria (por lo tanto objeto de utilización política) que como competencia transversal, fundamental, junto al castellano, para el logro de todas las demás competencias. En este sentido el proyecto de educación trilingüe, no concibo un futuro que no pase por ello, en euskera, castellano e inglés debiera ser recuperado” (El Correo, 2016.12.08)
Alukeria hutsa patxilopezen (h)agintaldiko Celaa psoezialistaren planteamendu trilinguera itzultzeko darabilen “logika” logikoa:
-ikastetxeetan euskara manipulatua da politikoki errentabilizatua izateko;
-hortik datorkigu hezkuntzaren porrota;
– beraz, hori gainditzeko, hemendik aurrera ingelesa ere sartu behar dugu irakaskuntzan, horrela euskarak denbora gutxiago izango du hezkuntzan eta manipulazioa gutxiturik geldituko da.
Harrigarria tipoaren hausnarketa! Euskadi Irratian tertuliano bezala mantentzeko bezain “sakona”.
Eta gu bitartean aingeruen sexuaz mintzatzen
Baina El chorreo, el Diariofatxo & co, ez dira ba Euskararen eguneko agiriaren sinatzaile, Berriarekin, AEKrekin, EHBildurekin, EMUNekin eta beste dozenaka eragile euskaltzalerekin batera? Egun bakarreko euskaltzaletasun-konpromisoa zen, ala?
A zer arrastakaldia Baztarrika eta enparauena!
http://patxibaztarrika.eus/euskararen-eguna-2016-zer-egin-dezaket-nik-euskararen-alde/
Idatzi triste horri haizea ematea ere! Ai zer egiten duen Bazterrikaren laguntzaren eskale izatea. Euskaltzaindiak ez duela izenpetu egia da?
Pan Nabarrismo berria niretzako bai ez daukala errekoridarik, Nafarroako erreinua egon zan, Iruñakoa, Vaskonia dukerria… ez dugu bakarrik egitura bat euki ta kontuan izanda duela zenbat banadu ginan ta banadu ginanean jada estatu baten autonomia genuela, ez dut uste Nafarro osoa deritzona izan behar dela Euskaldun guztien lurraldea, bai aldiz 7 probintziaz edo 3 estatuz osatutako Euskal Herria, ta diot EHtarrak dira Euskaldunatsuna ta hemen beste herri bat bizi dela mantendu dutenak, EH ta Nafarroa parte izanda, Nafarroan bertan askok beste probintzien ezberdinak direla pentsatzen dutelako, ta Nafarroa EHren parte izanda gehiengo baten nahiak errespetatzeko.
Ez da Nafarroa izan euskaldunatsuna gehien bultzatu duena, ez da Nafarroa izan Euskal estatu baten alde gehien egin duena, batik bat Espainiarzalez beterik dagoelako….
Nafarro oso baten ez dut uste beste euskal lurraldeak gustora arituko zirenik, bai aldiz EHn estatuz osatua badago.Nafarra izatea nahiago dut Espainiar baino lehen, baina Euskalduna naiz soilik.
Benetan “Nafarroa osoan” pentsatzen duzue EAErekin egitura administratiborik nahi ez dutenen nafarren ehunekoa 74,1koa denean?
-Euskararen arnasguneak ahultzen.
-Euskararen kale-erabilera urteak darama %13an trabatuta, hirietan etorkinen hizkuntzak askoz gehiago entzuten dira.
-Ezkerreko alderdi abertzaleko botoak Espainiako ezker berriaren alde galtzen biek gauza bera eskaintzen dutelako.
-Eskuineko alderdi abertzalea Espainian eztitan dago.
-Independentziaren aldeko sostengua gero eta urriagoa da.
Orduan, Hego, bi horietaric cein da fantasiatsuena?
Biac, ezta?
Une honetan bai, biak. Egoera asko aldatu beharko litzateke, baina legepean EAE+Nafarroa bateratzea posible litzateke.
Nabar Estatuak errekorrido euki du, dauka eta eukiko du.
Euskaldunok euki, dugunok eta askatu behar dugun instituzio goreena: daukagun Estatu propia.
http://www.orreaganep.net/liburuak/no-sin-navarra/
IS gero eta okerrago dabil. “Filologoak etxean gelditzeko” aldarrikatzen du baina astero (!!) agertzen da Euskadi irratian aholkuak ematen.
“Euskalkia” ere etxerako gordetzeko agindu berri du, baina hark euskalkia besterik ez du egiten, non eta Euskadi irratian (!!)
Are gehiago, inoiz ez du inongo ahaleginik egin batueraz mintzatzeko, nahiz eta bere euskalkia batutik oso hurbil-hurbil ibili.
Are are gehiago, duela urte gutxi jendaurrean aldarrikatu zuen bakoitzak nahi zuen moduan berba egin behar zuela, baita (eredugarri izan beharko luketen) euskaltzainek ere. Xabier Euzkitzek publikoki aurpegiratu zion.
Orain agertu da, hain zuzen, duela 25 urte predikatzen zuenaren kontrakoa “proposatzeko”. Ba al du gizon honek honezkero inolako sinesgarritasunik?
Luki Maidagan Aierdi
46 min ·
luki maidagan aierdi Atzo
Hobeto al dago ?
Lucio Maidagan
Jue 01/02/2018, 20:21
Beste ahalegin bat egitera noa, euskara batuaren hiztegia badaukat, baina zaharra da; estilo liburua egon naiz irakurtzen; eta oraingo gutuna laburragoa da, ez dira bi, bakarra baizik, ez dauka oharrak, kontaratu naiz akatz batzuek zaukala lehengoak eta horregatikan ikusi nuen oharrak behar zuela. Argitu beharra daukat,estilo liburua irakurri bai, baina ikasi? bigarren aldiz ira-
kurri beharko dut hurrengo batean eta denbora gehiokin, baina nola ez naizen kazetaria eta nire gutunak ez duen estiloaz hitz egiten, nola irakurle bat naizen bakarrik,nire iritzia emateko asmotan idatzi duena euskerari buruz, nik uzten dut barkatuko duzutela akatz bat edo beste =
Nola da askatasuna edo libertatea ?
Euskarari buruz eztabaidak egoten direnez nik ere gauza
batzuek ezan nahi nuke:Sarasolak egin zuenean kritika E.-B.ri,traketza izan zen bere”miratu”eta”tradizioa” aipatuz,aspertu arte.Orotariko Hiztegiak 25m. hitz dauzkala,nire iritziz%95 Erdera´kadak (E.) izango dira,aze liburua eta aze hiztegia,E.raz beteak.Zuazo eta Amurizak euskalkiak nahi dute sartu,ondo dago baina E.kadak kendu gabe?.Kintanak Mutriku´ko herriari kritika egin zion,ezanaz ez dela”gaba” “gaua”dela,leikena,baina bere idatzietan sartu zuen berak ba E.kadak,horretaz kritikatzeko? Euskaltzaindian haserretu egin ziren gramatikalariek,nik galdera bat egingo dut,jakinda7liburu daukatela aterata,liburu gehiago,inok ez badu ez irakurriko eta ikasiko?Hobe ez lexikoa gehiago lantzea,ikertzea?garbiketa sakon bat egitea. Badakigu zer gertatzen den kalean euskararen irakasleak E.dagehiegi,ikastoletako umeak,irten eta erderaz, gasteak ez dutela ondo hizketan egiten,idazten,ventania,espumia, inportantea,tio(neri ez ezan tio,osaba naiz)hemen tio ezaten da!!besteak,veinte urte,maiatza(loraila)Idazle askok nahi duten bezala.EuskalT.2E.raz.S.ColinakBERRIAn:metrika,rol,pozizio, kantatzen….Dakitenak?ez badute ondo hizketan egiten?idazten? Denok aspertzeko arrizkuan gaude.Akatza zustraian dago: dagoen erderakadarako joera da!!Gure buruko Euskal Hiztegia apurtuta dagoela. Maidagan eta Aierdi Luki (Mutriku)
Erantzun
Maidagan eta Aierdi den Luki Atzo
Lehen´engo gutuna eta gero oharrak bidali nuen, euskara batuan hiztegia erabili behar nuela (estandarra, nahi zidan ezan) nik zaharra dela, baina badaukat´ela hiztegia, nola ez,
eta euskara batua´rena, zer hiztegi ba ? eta baita ere “estilo liburua´kin egin beharra. Irakurri nuen liburu hori, egin nuen bezte gutun bat egokiagoa zelakoan, bakarra eta ohar gabe, nola ez duten erantzuna izan,ematen du azarratu egin direla.
Horregatikan nago sartzen internet´en, eta orain ohar batzuekin, jakinda zuen eztabaidak azpaldikoak direla, eta ez dela inore konturatuko idatzi egin dutela, baina…..
OHARRAK=Sarasolak ezin zuen idatzi, (mi..) jorratu, ikusi, berrikusi,… eta (tra..) ohituraz, ohizko,…? eta hainbeste idatzi gabe hitz berdinak, aggg….eta neri ajola batere ez diaten hitzak “fideoa” ( zein Fideo de Mileto ? ) eta “libre” zer ? erderakada ipar… eta ego… ASKATASUNA edo ez?
Bere hiztegiak 25 mila ez e ? 25 miloi !! nondikan !!??, euskara kultoa ezan behar dela, ixa hitz denak erderakadak, hori bai!!. Zuei Zuazo-Amuriza, euskalkiak nahi duzutenak, “portalia” “espaldia”halakoak ere bai?. Kintana, Pirineotan Frantzia aldean GABAtxoak bizi ezan ziren, ez dakit zerozer ikusi beharko duen. Gramatika´lariak, lexikoa landu ezaten dut, nire uztez nehikoa delako, eta denen artean borobildu
hiztegia miloi baten? geratzeko, euskaldunak direnak bakarrik lagatzeko, eta egin bezte hiztegi batzuek, NATURA´ri
buruz, zuhaitzak, lorak, txoriak, arrainak, eta abar… eta LANA
izango dena, basarri lanak, itxaso lanak, abelzaintza, eta abar…eta INDUSTRIA, teknika, arkitektura, baina egin HIZTEGI batzuek garbiagoak, hitz jatorrakin, eta balio´ko duena euskaraz ikastea errazagoa ezatea, EUSKARA baina
ba hau geruo eta gutxio da Euskal-Herria eta geruo eta gehiago Erdal-Herria. Landu eta ikertu baita ere etimologia, baina guk ere ulertzeko modukoa.
ETB 2 erderaz, hori ezda euskaldunena, BERRIA egunkarian ere erderakada gehiegi, eta abar….eta abar…..
Nik ez dakit asko, nire ahaleginak euskaraz hizketan egiten dutenian edo idatziz, erruakin? akatzakin? baina al duten hobetuen, alden erderakada gutxienekin.
Zerengintxoriak bezala gaude, gure buruak itxotzen, hainbeste erdera*, erderakada eta hitz extranjero* arrotzakin …..
Erantzun
Maidagan eta Aierdi den Luki Orain dela 5 ordu
Maidagan eta Aierdi den Luki Orain dela 2 minutu
Hau Berria egunkarian gertatu zait, ni pizkat hazerretu eta eurek gehiago eta erantzun ez,
honek nahiko du ezan ez dijuazela ipintzera, boikota egiten diatela. Hori “estilo liburua”
irakurri eta gero, hiztegi estandarra erabiltzeko, bai baina erderakadak baztertuz, erabiltzen dut nik, entzun eta irakurri izan dut erderakadak eta nik begiratu hiztegian eta bertan ere sartuak, erderakadak ere sartuak, horregatikan nire eskaera da ( ondo irakurri banuen beintzat, orotarikoak 25 miloi hitz dauzkala ? ) miloi batzuek kentzea, ixa denak eta egitea hiztegia askoz ere meheagoa, hau euskaldun hitzakin bakarrik, garbiak, jatorrak, politak, ( ez alda politagoa Loraila beste maiatza-antza putrea hori baino ? ) eta gero beste hiztegi txiki batzuek beste arlo, gauza, ( euskalki ez erdaldunak ? ) batzuetaz, guri erotu gabe hainbezte zikinkeriakin, ez dugu ezaten ba aurre indoeuroparrak gerala ? ez du ematen ba…. Erdera, erderakadak, hau da kaka mordoa eta kiratza, agg..aagggg…..
Erantzun