Facebook: zergatik eman beharko nuke baja bertatik?

Ez dago erraza asmatzen teknologien kontu honekin. Egun batean ezinbestekoa dena gaitzigarri da bihar.

Badakit pribatutasunaren inguruko auziak eraman dituela hainbat eta hainbat lagun facebooketik euren kontua ezabatzera, eta horretarako antolatu dutela ere Quit Facebook Day delakoa ere. Baina inork azalduko al lidake pazientzia apur batez eta arrazoi sendoagoz zergatik kendu beharko nukeen nire profila facebooketik?

Search EngineLandek ere, berriki, sare sozial hau uzteko jende kopurua nabarmen hazi dela baieztatu du. Beraz, jendearen haserre edo kezka nabarmena da. Baina pribatizazioaren kontuari lotuta dago hau guztia ala beste arrazoiren bat ere badago?

Ez badakizu nola ezabatu zure Facebook-eko kontua, hemen dituzu zenbait orri interesgarri:

Darse de baja

Rienzie

Baina inork emango al dit pisuzko arrazoiren bat?

Zergatik esan agur Facebooki?

Irudia | Zergatik esan agur Facebooki? | Ezezaguna | LGPL

Zer duzu buruan “Facebook: zergatik eman beharko nuke baja bertatik?”-ri buruz

  • aupa!! pisuzko arrazoiak bilatzekotan badaude hainbat.

    alde batetik, facebook bera ez dago oso argi zeinek gestionatzen duen, nor dagoen atzean. EEBBetako sektore ilunak aipatu izan dira.

    Bestetik, bada kontzeptu bat “data mining” deitzen dena. Hau da, internet arrantzale sare erraldoi bat bihurtu da enpresa haundientzat. Facebook gisako tresna batekin munduko herrialde batetara zabaldu, eta perfil ideologiko-psikologiko eta abarrak egiteko gaituak daude. Hau da, datuen meatzaritza XXI. mendeko negozioetako bat izan daiteke. Gero datu horiek produktu gisa saldu daitezke. Hau da, gure bizitza pribatua eta haren datuak saleroste dinamiketan sartzen dituzte.

    Hirugarrenik, jada ez da aitzakia euskal herriarentzat eta euskal jendearentzat esatea ezinezkoa dela gure sare propioak sortzea. Ezin dugu ibili “donde va bixente” internet munduan. Gure tresna propioak sortu behar ditugu.

    Nik saioa egin dut facebook uzteko askotan. Gero berriz erori naiz. Baina, alde batetik, ez dut nire benetazko izena inoiz erabiltzen. Kontua aldatzen noa tarteka. Eta tira, sartu-atera horrek badu bere arrazoia.

    Internet-en aurreko gure jarrera oraingoz inozo xamarra da. Joango gara ikasten…..