Euskaraz bizitzeko eskubidearen aldeko manifestazioa hedabideetan
Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak Nafarroan euskaraz bizitzeko eskubidearen aldeko manifestazio deialdia egin zuen martxoan. Atzo bildu ziren milaka eta milaka herritar deialdiari erantzunez.
Jendetsua izan zela nabarmendu dute egunkari gehienetan.
Berria: “Milaka lagunek euskaraz bizitzeko eskubidea aldarrikatu dute, Iruñean“.
Eta Zaldieroak ere bere zintan hainbat pertsonaia bildu ditu Nafarroan euskaraz bizitzeko eskubidearen alde.
Noticias de Navarra egunkarian ere berbera azpimarratu dute eta argazki ikusgarria ipini diote albisteari: “Miles de ciudadanos proclaman por las calles de Pamplona su derecho a vivir en euskera“.
Diario de Navarrak ere onartu behar izan du handia izan dela manifestazioa eta 15-000 izan zirela manifestariak dio. Deigarria egiten da bere albistearen iruzkinetan, No regionalista izenarekin sinatzen duen batek ematen duen iritzia: “No he visto cosa más inutil que hablar vascuence. Bueno sí, sirve para que te den puntos enlas oposiciones. Para lo demás no sive más que para crear ANTAGONISMOS dentro de Navarra. Lo mismo que el catalán en Cataluña”.
Garako eguneko gaia da honakoa eta herritarren lana aipatu nahi izan dute gauza ororen gainetik: “Gobernuak ito nahi, eta herritarrek eman diote arnasa“.
Vocento taldeko El Correo eta Diario Vasco-ko on-line edizioetan ez dugu manifestazioari buruzko aipamendik topatu. Bai, ordea, talde bereko ABC egunkarian. Bertan herritarren ordez, euskaraz bizitzeko eskubidearen aldarrikapena Kontseiluak egin duela diote: “Kontseilua reclama en Pamplona “el derecho a vivir en euskera” en Navarra“.
Eitb-k kasik titular bera aukeratu du: “Kontseiluak “euskaraz bizitzeko eskubidea aldarrikatu du” Iruñean“.
Gai honen inguruan hainbat hedabideren isiltasuna ere nabarmena da oso.
Ba merezi du ikustea Diario Vascok albisteari eman dion tartea: 5 lerro, argazkirik gabe.
Manifestazioaren burua Txistuen enparantzan zelarik (Bakearen enparantza ofizialki) ateri ziren hondarreko manifestariak Golem zinemetatik. Benetan ikusgarria atzokoa, ZORIONAK!
Eta aurkitu dituk bost lerroak, Kain? Hori duk bista, zaindu ezak ongi: neu bila aritu ninduan eta ez nian ezer aurkitu.
[…] Asteaz harago, Iruñeko eragile euskaltzaleek sinadura bilketa hasi zuten joan den hilabetean. Maiatzaren 15eko manifestazio jendetsu eta historikoari jarraitasuna emateko asmoz, Iruñeko paisaia-linguistiko euskalduna […]