Zurrunbiloak

Zurrunbiloak

Goiatz Labandibar [@GoiatzL]

ZurrunbiloakBere txanda zen. Bi dadoak batera bota zituen. Lau. Fitxa zuria hartu eta lau laukitxo aurreratu zuen. Bizkarraren behealdea agertzen zen. Bigarren dadoan luma suertatu zen.

            Buruz beheiti etzan zen ohe gainean. Luma bat hurbiltzen sumatu zuen, eta goxo-goxo, bizkarretik beheiti laztan ia atzemanezin gisako bat. Ez zen bera edozein gorputz ataletan kilimak sentitzen zituen neska horietako bat, baina aitortu behar zuen begiak itxita ahuspez zegoen hartan, luma hark zirrara moduko bat eragiten ziola. Bizkarra bukatzen den sakonune horretan sentitzen zuen dardara moduko bat. Mutil batekin ligatzen ari zenean bien gorputzak eta aurpegiak hurbiltzen zirenean sentitzen zuen sentsazio bera zen. Bizkarraren atal horretan zirrara hori sentitzen bazuen, mutil hura oso gustuko zuela esan nahi zuen. Momentu hura bezalaxe.

            Kuleroak bustitzen ari zitzaizkiola sentitzen zuen. Lumaren ile finak fluxu baginala sortzen den paretekin zuzenki lotuta baleude bezala. Begiak itxi zituen eta kanpotik inork sumatuko ez zituzkeen baina behatz puntetatik hasi eta azkeneko ileraino zeharkatzen zuten dardara haiekin gozatzeko zentratu zen.

– Zure txanda orain – esan zion kideari.

Hark bi dadoak jaurti zituen. Bost lauki aurreratu zituen fitxa beltzarekin,

lepoa markatzen zuen argazkian geratu arte. Piruleta tankerako marrazki bat agertzen zen beste dadoan. Leun hurbildu zen neska jolaskidearen lepora. Mihia atera zuen, bestearen lepauztaia ukitzeko. Hasieran, muxu motxak baino ez zizkion eman lepoan lagunari. Gero, banpiro bihurtuta edo, muxuak sakonagoa bihurtzen hasi ziren, indartsuagoak, bortitzagoak, azkarragoak, erdi-kozkak balira bezala, lepoko zainak  xurgatu nahi balizkoi bezala.

– Nire txanda.

Berriz  bota zituen dadoak. Bat. Ezpainak.

– Bingo!

Mutilak joko-arauak bilatu zituen kaxan.

– Mingainaren zurrunbiloa –irakurri zuen.

IRAKURRI NARRAZIO OSOA KAIXOMAITIA.EUS EN BLOGEAN >>

   Argazkia WillVision-ena, hemendik hartua

Zurrunbiloak