Indarkeria eta kultura
Euren helburuak lortzeko indarkeria erabiltzen duten erakunde armatuen xedea, noski, ez da funsgabeko biolentzia. Eta halako taldeetan sartzen direnak ekintzaile politiko erradikalak ohi dira.
“Terroristak” ez dira maila sozial baxukoak eta ikasketarik gabeak, pertsona jantziak baizik. Horixe ondorioztatu du Alan Krueger ekonomilariak.
Al-Qaeda izan du aztergai batik bat, baina bere ikerketako ondorioak beste hainbat erakunde armatutan ere baliagarriak izan daitezke. ETAri buruz edo IRAri buruz datu zehatzik ematen ez badu ere, antzerakoa pentsa daiteke. Indarkeriaren aldeko hautua pertsona ikasiek eta kulturadunek egiten dute.
Kruegerrek marrazten duen profilaren arabera, “terroristek” ez dute helburu pertsonalik (irabazirik) bilatzen, baizik eta gizabanakoaren lorpenetatik haratago, helburu politiko edo erlijioso bat defendatzen dute.
Eta horrek guztiak hobeka egiten al ditu?
(Galdera ez da hutsala: post honen hasierako paragrafoek “terroristen” profil kulturalaz dihardute, baina azkenean berauen “altruismoa”ren goratzarrerako bidea eskaintzen duela dirudi)
Zer da terrorismoa?
Orain dela hilabete batzuk pertsona ikasi eta kulturadun bat ikusi nuen telebistan, bortizkeriaren aldeko hautua defendatzen ari zela Novegiako hiriburuan, milioika pertsonaren aurrean.
Pertsona hori Barack Obama zen.
Biolentziaz: eritzi eta eztabaida gehiago hemen
http://basque.criticalstew.org/?p=1328