360 mahai-ingurua: Euskara eta sarea (I)
Hizlari, oraingo honetan, Luistxo Fernandez, Patxi Gaztelumendi, Maite Goñi eta Haritz Rodriguez izan ziren. Denak ere blogari ezagunak, euskarak interneten duen presentziaz aritzeko. Gaurkoan 55 minutuko mahai bueltaren lehen zatia eskaintzen dizugu. Hurrengo egunetan, atalka ikusi ahalko dituzu gainerakoak.
Aurrekoa bezala, 360 gradutan grabatzen duen kamerarekin jaso genuen. Beraz, irakurle, zuk zeuk mugitu kamera begia non jarri nahi duzun erabakitzeko. Zu zeu zara mahai-inguruaren errealizatzailea. Guk hitzak ematen dizkizugu, baina zuk hautatu behar duzu begia non jarri.
Digitalak ekoiztetxearen estudioetan jaso genuen mahai-inguru hau.
Kazetaritzaren etorkizunaz egin genuen hura, eta euskarak interneten duen lekuaz egin dugun hau, ZuZeuren urteurrenaren karietara egin ditugu.
[…] mahai-ingurua: Euskara eta sarea (I): https://zuzeu.eus/2010/04/26/360-mahaiingurua-euskara-eta-sarea-i/ # Asteroko twitter laburpena 2010-04-26 ESPERIMENTALAHonekin dabil: WP-Apertium. Itzulpena: […]
[…] Atzokoa: Euskara eta sarea (I) […]
[…] Euskara eta Internet (I) […]
[…] Euskara eta internet (I) […]
[…] – Euskara eta Internet I […]