Ekintza heroikoa

Nazioarteko emakumearen egunean Wajeha Al Huwaider aktibistak autoa hartu zuen. Gidatzeari ekin zion eta bere burua grabatu zuen ondoren sarean zintzilikatzeko.

Txorakeria dirudien ekintza hori oso arriskutsua da Saudi Arabian, emakumezkoek debekatua baitute gidatzea. Emakumezkoaren askatasunaren eta berdintasunaren aldeko mezua izan zen. Sareari esker, bere herrialdeko egoeraren berri eman ahal izan zuen, eta etorkizunean, autoa hartzea bezalako, sekulako erronka ez izateko urrats bat gehiago eman zuen.

MjAzMQ==

Irudia | Wajeha Al Huwaider | zz | Creative Commons By SA