Euskal industria Espainiako Gerra Zibilean
Euskal industria Espainiako Gerra Zibilean
Euskal Herriko industriak Gerra Zibilean eta gerraostean bete zuen lekua ezagutzera emateko MOOC formatuko doako ikastaroa antolatu dugu.
Hauxek dira ikastaroaren helburuak:
- Gerra Zibilean eta gerraostean industriak izan zuen egitekoa ezagutzera ematea, alderdi ekonomiko eta militarrez haratago
- Militarizazioak enpresaburuen eta langileen baitan izan zituen ondorio politikoak eta lan alorrekoak agertzea
- Emakumeak industria militarizatuan izan zuen zeregina eta gerra amaitu osteko emakume ereduaren bilakaera aztertzea
- Enpresen militarizazioari buruzko material grafikoa zabaltzea
- Euskal Herriko arkitektura industriala eta herri lanak (1936- 1939)
- Gerraosteko euskal industriaren egoera ezagutzea
Ikastaroa azaroaren 7an hasiko da, euskaraz eskainiko da eta online.
Ikastaroaren xehetasun guztiak hemen topatuko dituzue: Euskal industria Espainiako gerra zibilean
Ea zuen interesekoa den!