Azpitituluak.com, euskarazko azpidatziak trukatu eta sustatzeko

MTY3MQ==

Azpitituluak.com-en asmoa da film azpititulatuen kontsumoa sustatzea. Teknikoki, erraza da film azpititulatuak ikustea ordenagailuan. Apur bat zailagoa suertatu daiteke telebista aparailuetan. Hala ere, detaileak bihurriak izan daitezke eta wiki bat dago webgunean dokumentazioarekin.

Azpitituluak euskaratzea ere erraza da. Testu fitxategi soilak dira .srt formatukoak, eta gaztelaniaz edo beste hizkuntza batean jartzeko testu editore sinpleena nahikoa da. Testua itzuli, eta denbora kodeak bakean utzi. Hori da guztia.

Hala ere, jende arraroaren afizioa da hau, eta ez dira asko orain artean bildutako azpitituluak. Gunearen ibilbidean zailena suertatun zaidana izan da elkarlana sustatzea. Film baten lerroak (mila inguru, normalean) itzultzea lana da, eta errazago hartzen da egitekoa lau lagunen artean partituz gero. Baina nola sustatu hori? Ez dakit. Gutxi gara zaletuak, bakoitzak bere gustoak ditu, eta saiatutako mekanismoek momentuz ez dute ondoegi funtzionatzen. Webgunean, film osatugabeen aukera eta saila sortu dut, baina ez du erantzunik jasotzen; Zutagu komunitatean sortutako taldean ere edo Twiterren #azpitit gakoa erabiliz saiatu naiz elkarlana sustatzen, baina hor ere ez da feedback handirik.

Baina tira, depresiorik ez, irteten den apurra behintzat gordeta gera dadila, eta aurrera. Berriro saiatzeagatik ez dadila geratu: orain Facebook-en sortu dut talde bat.

Dena den, apurka apurka badoa materiala biltzen: Azken aldi honetan agertutako batzuk aipatzearren,

  • Up, Pixarrena, 2010eko Oscarretan saritutako animazioko filma;
  • Ten Canoes, hizkuntza australiar aborigeno batean dialogoak dituena;
  • The Road, Cormac McCarthyren eleberrian oinarritua eta Javier Agirresaroberen argazkiarekin…
Irudia | Azpi idazketarako bideak | WikimediaCommons | LGPL