A! Baina ez du zerikusirik Kirmen Uriberekin, eta ezta Mikel Laboarekin, Jorge Oteizarekin edo Joseba Sarrionandiarekin. Beraz, ez du ezertarako balio, ez du inoiz inongo aterik zabalduko. Banda magnetiko gabeko txartelaren parekoa da.
Gezurra ematen du baina egia da. Kulturaren eta prentsa arrosaren artean gero eta diferentzia gutxiago dago. Prentsa arrosak abantaila handi bat du gainera, erakargarria izateko: eztabaidak daude, hasererreak eta gatazkak. Kulturan, aldiz, dena da atsegina, gozamena, roilo ona, elkar laguntza, elkar adoretzea, dena da guai, guai, superguai.
Barkatu. Tonua ez da egokia izan, baina uste dut hemen badagoela eztabaidarako gaia. Batzuetan ematen du Kirmen Uribe, Mikel Laboa, Jorge Oteiza edo Joseba Sarrionandia abiapuntu edo oinarritzat hartzea nahikoa dela emaitza abangoardista, berritzailea eta interesgarria izan dadin, eta ia dudarik gabe subentzionagarria eta edozein gunetan programagarria. Baina kontrakoa ez al da izaten kasurik gehinetan? Bideo honi dagokionez, zehazki, barkatu berriro, akaso oker nago, baina… inork ikusi al du EZER hor, musikaz aparte?
Errantzu haau ere esperrmenataka da, berrotzaiela eta apurtzailoa.
A! Baina ez du zerikusirik Kirmen Uriberekin, eta ezta Mikel Laboarekin, Jorge Oteizarekin edo Joseba Sarrionandiarekin. Beraz, ez du ezertarako balio, ez du inoiz inongo aterik zabalduko. Banda magnetiko gabeko txartelaren parekoa da.
Gezurra ematen du baina egia da. Kulturaren eta prentsa arrosaren artean gero eta diferentzia gutxiago dago. Prentsa arrosak abantaila handi bat du gainera, erakargarria izateko: eztabaidak daude, hasererreak eta gatazkak. Kulturan, aldiz, dena da atsegina, gozamena, roilo ona, elkar laguntza, elkar adoretzea, dena da guai, guai, superguai.
Hau ez da infantlizazioa. Hau da txalotze xalotzaile itxuragabea.