Kresala ikus zitekeen

Urrutiko marrara hurbiltzen joan ahala, geroz eta horiztagoa zen zerua gaur arratsaldean. Nire kezkak hondar ale egiten nituen paseanteen ibilkerari begira bi kilometro t´erdiko hondartza luzean. Ur ertzeko lerrora bota eta aparrak bere egin zitzan. “Joan dira”, esan eta Getariako bideko paretari begira jartzeko. Kresala ikus zitekeen airean, behelainoaren antzekoa da, distiratsuagoa. Arnastu zitekeen, entzun ere estutuz gero. Petok korrika jarraitzen zion bere itzalari hondarrean zulotxoak eginaz.

Dena ote dira ertzak, lerroak, hormak, marrak? Dena ote dira mugak?

Ekaitza bainuontzi batean

Zer duzu buruan “Kresala ikus zitekeen”-ri buruz