Esan dit belainoak
Estereoan entzuten da
ura
kolpatua aparra
Gaur sekulakoa zen zeruaren
eta itsasoaren besarkada
Gaur mugarik gabeko ginen
hodeiak ikutzeraino
edo hori esan dit ahapeka belainoak,
surflari baten dantzarekin gozatzen nuen bitartean.
“Kafe bakartiak
merkeagoak dira,
garesti ordaintzen da bakardadea.
Nork esan zuen
uraren dirdira,
doan zela,
itsasoari begiratzea!
Madarikatua bera”.
[…] This post was mentioned on Twitter by juankar hernandez, Oier Aranzabal. Oier Aranzabal said: Esan dit belainoak ahapeka: http://zerdiok.info/2010/11/06/esan-dit-belainoak/ […]