Zirkinik ere ez
egin gero!
bestela akabo guztia.
akabo irriak,
akabo jolasak
akabo goizetako kafea
akabo internet konexio azkarra
akabo akabatzea bera ere!
Arima sekuestratu didate eta ez dakit nola azaldu. Azaltzeak beldurra ematen dit, ez ote dute bada akabatuko? Horrelakoak gara-eta… zer egingo diogu. Bi pezetaren truk akabo.