Bide bat, bi edo hiru?
Lau ere egon litezke. Baina nola ulertu bizitza? Trenbide sare baten gisan akaso uler daiteke. Bide bat, nasa bat aukeratu behar; eta horrek, norabide batean eramango zaitu zuk aukeratutako bagoian. Alboratu dituzu gainontzeko bideak, aukeratu duzu zurea.
Behin nasa horretan, bide luze bat duzu aurretik. Bide bat geltoki askorekin. Berriz ere zuri dagokizu non jaitsi aukeratzea. Berriz ere arriskatu behar zara leku batean geratzen, gainontzeko geltokiak baztertzen. Egin behar apustua.
Badago jendea, bizi osoa trenean igarotzen duena, nasaz-nasa aldatzen, geltoki batean geratu; eta gero, aspertzerakoan, beste tren bat hartzen. Etorkizun ezezagun baterantz.