UPNko euskal parlamentariak, Euskalerria Irratian
UPNko euskal parlamentariak, Euskalerria Irratian
Nafarroan Gobernu aldaketa gauzatu eta urte betera, Nafarroako egoeraren erradiografia osatu asmoz, UPNko parlamentari Iñaki Iriarte Euskalerria Irratian izan da, Juan Kruz Lakasta kazetariaren galderak erantzuten.
.
Elkarrizketaren lagin bat (euskara eta ikurriñari buruz esandakoak):
“Agian, euskara exijitu beharko litzateke postu batzuetarako, zonalde horietan non gehiengoa euskaraduna den, baina, aldi berean, aintzat hartu behar dira gehiengo erdaldunaren eskubideak”. Lanpostuaren arabera eskatu beharko litzateke euskara ezagutza, haren aburuz: “Euskaraz irakasteko normala da euskara eskatzea, baina hain ulergarria iruditzen ez zaidana da euskara bihurtu izana lan baimen”. Administraziotik at gera daitezkeen erdaldunak izan ditu gogoan: “Arriskutsua da gehiengo erdalduna baztertzea administraziotik”.
“Talkak eta desadostasunak normaltzat hartu beharko genituzke. Komunitate batean existitzen direnean bi hizkuntza, normala da pertzepzio ezberdinak izatea baloratzeko formaz”, adierazi du.
UPN euskararen kontrako diskurtsoa haizatzen ari ote den galdetuta, ezetz uste du parlamentariak. “Ez dut uste gatazka linguistiko bat sortzen ari garenik; ausartzen ari gara planteatzera debate bat euskararen lekuaren inguruan, eta gainera jende mehatxatu gabe, nehori kotxea erre gabe”.
«Ausartzen ari gara planteatzera debate bat euskararen lekuaren inguruan, eta gainera jende mehatxatu gabe, nehori kotxea erre gabe»
¡Qué vienen los vascos! esaldia erregionalisten ahotan ote dagoen itaunduta, “klixea” dela deritzo. “Ez dakit UPNtik norbaitek hori horrela esan zuen. Agian klixe okerra da. Nafar gizarteari esan behar diogu hemen kabitu behar garela, Nafarroa askotarikoa dela, espainiarrak ez garela arrotzak Nafarroan”.
Ikurrina udaletxeetako balkoietan paratzeaz ere mintzatu da. “Oso kritikoa izan naiteke ikurrinaren presentziarekin, baina sektore batzuetatik ikurrina oso maitatua da, eta iruditzen zaie ikurrina kritikatzean era euskal kultura kritikatzen dela. Gure kritikak ikusten dira oso zorrotzak balira bezala, baina ez da hainbesterako”.
Zehaztapen bat egin du gai berari tiraka, galdera erretorikoa jarri du mahai gainean: “Zuk admititu zenuke AEB hegoaldeko estatu batean biziko bazina, iparraldeko bandera? Ikurrina bada alderdi politiko baten bandera. Zein tokitan alderdi politiko baten bandera bihurtu da nortasun edo talde kultural baten bandera. Ez da oso osasungarria?”.
«Nafar gizarteari esan behar diogu hemen kabitu behar garela, Nafarroa askotarikoa dela, espainiarrak ez garela arrotzak Nafarroan»
.
Iñaki Iriarte da egun UPNko parlamentari euskaldun bakarra, Cristina Altunarekin batera. Justu orain urte bete, Barañaingo Sahats euskaltegian euskara berreskuratzeko bidean dabilen ultzamarra ere elkarrizketatu zuen Euskalerria Irratiak.
Euskal akonplejatu subordinatua, horrelako pila dago baztan, malerreka eta ultzaman: kolonoen mesedetara daudenak eta gehienbat kultura gutxi duten horiek, behiak eta telebista espainiarra besterik ez dutenak, irakurtzen ez dutenak. Horietako batek atzo bertan esan zidan ( euskaraz) katalanak oso berekoiak dira eta euskaldunak faltsuak, eleganteenak madrildarrak dira. – euskaldunak faltsuak? Eta hori nundik atera duzu? – ah ba telebistan inkesta guztiak esaten dute euskaldunak faltsuak direla. Horiek dira UPNko euskal akonplejatu subordinatuak, iritzirik ez dutenak, besteak opionista zikinak gara eta. Kolonoak baino kalte handiagoa egiten dute. Joan daitezela pikutara, UPN herriaren etsai, honi aurre egiteko metodo hoberena kultura eta hizkuntza, inolako konplejurik gabe. Ni euskalduna nahiz eta harro nago, hauek berriz beti konplejuak ttuzte. OPUSekin eta frankistekin sekulako jipoiak hartu eta beraien hizkuntza gutxietsi ondoren, Iruñara eta Irunera joan direnak, ireki egin dira, baserrian geratu direnak eta kulturarik ez dutenak UPN “de cajon”. Belarrimotzen haurrak euskara ikasten duten bitartean, hauek aurkako norabidea hartzen dute, beraien seme alaba edo hilobei inondik inora euskara ez erakutsi eta ahal bada Iruñearaino joan euskara ez dezaten ikasi. Kategoria gutxiko hizkuntza baita eta lexikoa oso murritza omen du. Sorginak zirelakoan erre sutenen ondorengoak orain espainiar inkisidoreen alde