Unibertsitatean euskarazko on-line eskaintzaz hausnartzeko
Unibertsitatean euskarazko on-line eskaintzaz hausnartzeko
UEUk “Euskarazko on-line eskaintza unibertsitatean: egoera eta erronkak” jardunaldia antolatu du ekainaren 10ean Donostian. Bertan, unibertsitate mailako euskarazko on-line eskaintzari buruz hausnartu, gai honekiko instituzioek duten asmoa jaso, egun dugun eskaintza argitu eta unibertsitateek arlo honetan dituzten erronkak zeintzuk diren aztertu nahi dute. Matrikula DOAN da: www.ueu.eus
Iñaki Alegriak, on-line eskaintza gero eta zabalagoa dela aipatu du, baina euskaraz oraindik eskaintza hori oso murritza dela azpimarratu du. “UEU azken hiru urte hauetan euskarazko on-line eskaintza bat sortzen dihardu unibertsitatearen eta euskararen beste erakunde batzuekin batera. Baina, zoritxarrez, orain arte ez da posible izan berau gauzatzen hastea”, adierazi du UEUko zuzendariak.
Ondoren, Iratxe Esnaolak, jardunaldiaren koordinatzaileak jardunaldiak bi helburu dituela aipatu du: “Alde batetik, egungo egoeraren argazki bat ateratzea. Bigarrenik, euskarazko on-line eskaintzak unibertsitatean dituen erronken gainean sakontzea. Azken batean, gai honek duen garrantzia plazaratu, hausnarketa egin eta aurrerapausoak emateko”.
MATRIKULA DOAN DA, BAINA IZENA EMAN BEHAR DA: www.ueu.eus
Jardunaldia ekainaren 10etan izango da, 9etatik 13:30etara, Donostiako Koldo Mitxelenako ekitaldi aretoan.
EGITARAUA:
09:00-09:15
Jardunaldien aurkezpena
Iñaki Alegria (UEUko zuzendaria) eta Iratxe Esnaola (jardunaldiaren koordinatzailea)
09:15-09:45
Euskarazko on-line eskaintza: erakundeen ikuspuntua
Andres Iñigo (Euskaltzaindia), Mikel Irizar (Gipuzkoako Foru Aldundia), Eusko Jaurlaritzako UNibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetza.
09:45-11:15
Mahai-ingurua: Aurrez aurreko unibertsitateak: euskarazko on-line eskaintza
Urtza Garay (UPV/EHU), Alex Rayon (Deustuko Unibertsitatea), Jon Altuna (Mondragon Unibertsitatea), Marko Galarza (Nafarroako Unibertsitate Publikoa)
11:15-11:45
Kafe etena
11:45-12:30
Mahai-ingurua: UOCen eragina kataluniar jendartean, sortu eta 20 urteetan
Carles Sigalés Conde (UOC)
12:30-13:30
Mahai-ingurua: euskarazko on-line eskaintzaren beharra
Iñaki Akegria (UEU), Juan Jose Alvarez (UNED), Carles Sigalés (UOC)
13:30-13:45
Eskerrak eta agurra