Euskarazko wikipediak 50.000 artikulu ditu dagoeneko!
8 urte bete berri ditu proiektu ikaragarri honek euskaraz, ezagutza askearen adierazle hobezina hizkuntza guztietan eta geurean euskaltzaletasunak sarean duen indarraren ikur.
Azkenaldian martxa handia hartu du eu.wikipediak, 2000 artikulu baino gehiago hilabetero, Argia saria irabazi zuen 2008an eta mementu honetan 120 erabiltzaile ditu gutxi gora behera eta 7 administratzaile. Baina egiteko asko dago oraindik, beraz, wikilari izan zen (eta berriro den) honek sarean dauden euskaldun guztiak animatzen ditu wikipedian artikuluak itzultzen, idazten edo atontzen lagun dezala Wikipedia guztion artean egiten da!
(Hauxe da Errinozero hitzari dagokion sarrera, ZuZeularia ere baden Theklan-ek egina.
Irudia | 50.000 artikulu 8 urtetan | Wikipedia | Creative Commons By SA
[…] Duala gutxi irakurri dudana egiazkoa baldin bada, bistan da oso urruti geratu naizela, bistan da ideiarik ere ez nuela horrelako iragarpenak botatzen ibiltzeko… […]