Zer da Atez Ateko Bilketa?
Zer egiten da Usurbilen?
Usurbilen, beiraren iglu berdea kenduta, ez dago zaborrontzirik. Nola egiten da orduan hondakinen bilketa? Egun bakoitzean, herritarrek, etxe aurrean duten zintzilikagailuetan uzten dute egun horri dagokion frakzioa. Horrela, astelehen, ostegun eta larunbatetan soberakin organikoak jasotzen dira; astearte eta ostiraletan ontzi arinak (gainerako herrietan edukiontzi horietan uzten direnak); asteazkenetan papera eta kartoia eta igandetan errefusa edota gainerako egunetan atera ezin dena.
Egun bakoitzak bere frakzioa beraz, egunean egunekoa uzteko, herritar bakoitzak bere esekigailua duelarik.
Ze emaitza lortzen dira horrela?
Bilketa hasi eta sei hilabetera, birziklatze data, %28koa izatetik %82koa izatera irauli zen. Zergatik gertatzen da hau? Batetik, “zaborraren magia”rekin amaitzen delako. Orain artean, etxeko hondakinak kaleko edukiontzira atera eta bertan uzten ziren, hauekin egingo zutenaz kezkatu gabe. Frakzioka aterata ordea, hondakin bakoitzari, berrerabilpena ematen zaio, organikoa konpostatze plantetara eramanez, ontzi arinak eta papera birziklatze katera bezala.
Frakzio bakoitza, gainera, ezpurutasunik gabe eramaten da berrerabilpen katera, kalitate handiko birziklapena lortuz.
Non gehiago egiten da?
Usurbilen egiten da Euskal Herrian, baina datozen hilabetetan Hernanin eta Oiartzuneren atez ateko bilketarekin hasiko dira.
Horretaz gainera, Herrialde Katalanetako hainbat herritan, Italia iparraldean, Danimarkako Aarhusen eta Irlandako Traleen ere, herri zein hiri, sistema honekin biltzen dira hondakinak.
Informazio gehiago
Hemen informazio gehiago: http://tinyurl.com/pqbsvj