Kataluniako PP: “Katalunia nazio bat da”
kataluniako PP
Kataluniako legebiltzarrak eztabaida garrantzitsua zeukan aste honetan bertako egoera ekonomikoaren bueltan hitz egiteko. Emergentzia soziala eta garapen ekonomikoa ziren bilkuraren zutabeak. Baina bertan ezker eskuin jaurti ziren argudioez gaindi, kuriositate txiki bat topatu berri dut sarean.
Fernando Sanchez Costa Kataluniako Alderdi Popularreko kidea da. Begira, oraintxe ohartu naiz, PP euskaraz esanez gero bere jatorrizko izenera daramagu, AP (Alderdi Popularra – Alianza Popular). Badakizue zergatik UPN-k ez duen inoiz bere izena euskaraz jartzen? Ez gaizki pentsatuak izan, ez da euskarari higuina diotelako. UPN euskaraz jarri beharko balute Nafarroako Herri Batasuna idatzi beharko zuten, eta marka horrek ez luke pounge handirik edukiko bere target groupean (hau ia itzuli zuek). Bonne, harira!
AP-ko Sanchezek sekulako une loriatsua izan zuen bere hitzartzean, Katalunia nazio bat dela esan zuenean. Seinale ona da, oso ona. Hainbeste errepikatu da, hainbeste sozializatu da, jada Kataluniaren naziotasuna axioma politiko bat izateko zorian dagoela. Alde egin zion; ez zuen esan nahi, baina alde egin zion.
“GORA EZKER ABERTZALEA OIHUKATUTA, GORA EZKERRALDEA ESAN BEHARREAN!”
Beharbada hanka sartze horretan garaipen politiko bat baino paranoia puntu bat egongo zen. Baina etsaiak horrelakoak nahi gabe esaten dituenean, galtzen ari den seinale. Ondorengoa ez dakit nahita ala nahigabe esandakoa den, baina dena dela, oroimenean ondo gordetzekoa dela deritzot.
kataluniako PP
Hemen berriz ustezko abertzaleak nazio bat garenik ukatzen dure: 3 abiadura ditugu, eta okupaziopean jarraitzearen alde egotea aukera demokratiko bat da (eta okupazioa demokratikoa ezin daitekeenez izan ez gaude okupatuta, ez gara nazio bat, español eta frantsesak gara)