Arratibel eta Jauregui faborito dira etziko Cafés Baqué Txapelketako finaletan
Apatan jokatutako finalerdietan ikusitakoaren arabera, Arratibel eta Jauregui bereiztu daitezke txapela janzteko hautagai nagusi legez. Arratibel pilotari garaia da, baina kantxan ibili behar duenean txukun moldatzen da eta beso bietako palanka ederto baliatzen du pilota atzeratzeko. Hori gutxi balitz, dejada zehatzak botatzen ditu. Dena dela, kontuz Jacarekin: kolpea badu eta pilotari ederto sartzen dio gerria.
Gazteetan pronostikoak argiagoa dirudi. Jauregi erakustaldi handiak emanda sailkatu da finalerako: asko eman eta erraz amaitu. Finalaurdenetan eta finalerdietan txikitu egin ditu aurkariak. Duda barik, orain arteko aurkaririk zailena aurrez aurre izango du finalean. Ezkurdiak baditu bere armak, kolpea esaterako, baina guztiaren beharra izango du.