Kanbodiar xoriak xiru-liruli
Kanbodiar xoria kantari
Kanbodiar xoria kantari
Aldapeko sagarraren
adarraren puntan
puntaren puntan
txoria zegoen kantari
Munduko kontinente zabalenean zelatari,
Kanbodiar xori bat atzo Espainiako telebistan kantari.
Xume da ageri,
Ia eskertuz saioaren babesleeri
Eskulan dituen marka bereri.
Teknologia berriak lan-teknikari,
Gure sistema du egunero oinarri.
Lan-soldata eta lan-baldintzak dantzari,
Hauek bereak ditu, nola ez? ez gara esplotazen ari.
Han ekoiztea da beretzat ongarri
Nondik bestela afari.
Gu geure ekonomilari:
Merkea poltsikoari,
desioa eskuragarri.
Dena eskatu langileari
Dena emateko dena ematen ez duen erosleari.
Bera denean eredugarri
Fashion Victim terminoak bi aldeak ditu larri.
Xiru-liruli, xiru-liruri,
nork dantzatuko ote du
soinutxo hori?
Nerabeak han josteko,
Nerabeak hemen erosteko.
Dirua behar dela kontzientziaz aktuatzeko?
Dirudunena da ohitura gune merkeetarako.
Kotxeaz ailegatzeko.
Mobilaz konpartitzeko.
Kontzientziak jarrera bat izan dezan ekintza behar du motibatzeko.
Zubiburu zelaieko
oihanaren zolan,
zolaren zolan,
lili bat bada beilari.
Xiru-liruli, xiru-liruri,
nork bilduko ote du
lili xarmant hori?
Kontatu dute Galiziar emakume bik
Lana zuten bide beretik
Eta ez zegoenean inongo akatsik
Gelditu zirela barik.
Amancio kanpora zijoalarik
Inporta ez zitzaiolarik
Lan gabe geratu zirelarik
Langile guztiak: Hamar hamarretik.
Inor arduratu ez delarik
Emakume gazte ekintzaile izanik
Mugimendua hasi dugu milioiak gura barik.
Enpresa eredu ez garelarik
Errenta ekonomiko ttikia dugularik
Errentagarritasun soziala nork goraipatuko ote duen ez dakigularik
Harizko langile lili xarmantak garelarik
Mende huntan jasan dudan
bihotzeko pena,
penaren pena,
nola behar dut ekarri?
Xiru-liruli, xiru-liruri,
zuk maitea hartzazu ene pena hori!
Tangoa ez da dantzatzen bik ez badute nahi
Ritmoa barruan behar da sentitzeko horretarako gai.
Kanbodiar ama gazteak zerua sabai,
Gehiago kontsumitu dezagun eskatu digu ai ai!
Edozein gogoetak Mea culpa du nasai
Ez bada diru sarrera iturriak kritikatzeko gai:
Jordik dio bere soldatan marka hauek dutela esanahi
Telebistak baitu publizitatea artzai
Gabe ez legokeela bera ikusgai
Denok gaudela sisteman blai.
Madonnak Sagarra Jo duen garai
Komertzial kutsu hau ez da zernahi.
Bide handiak ez dira etsai
Norbaiti eragiteko bada ezbai.
Kanbodiar xoria kantari
Erropena bakarrik balitz, gaitzerdi. Eta Hegoamerika eta Txinatik datozen esparrago, piper…eta Mexikotik datozen garbantzu, dilista…eta merke-merke erosten dugun kafea, eta txokolatea, eta txinar bazarretako produktuak…Who made them?
“Bidezko merkataritza” bezala seinalatuta ez dagoen gainerantzeko dena “bidezkoa” al da?
Bai neska! (edo mutil). Erropena bakarrik balitz… zuk dinozun kafe, piper eta esparrago horiek ekoizpenean berdin. Horregatik aipatu izan dut eta aipatuko dut etorkizuneko artikuluetan ere jasangarritasuna eta honek bere baitan hartu behar dituen ingurugiroa eta etika. Guztiz lotuak baitaude. Ekologiari buruz hitzegiten dugu askotan alde bakarretik, ia ia ingurugiroaren estetikatik bakarrik. Ahazten dugularik prozesu ekologiko oro gizakiarekin ere errespetagarriagoa dela; kimiko eta pestiziden erabilera barik, toxiko barik (ondorioz osasuna arriskuan jarri barik) berezko denborak errespetaturik, egiteko modua naturak berak markatzen digularik … Prozesuaren naturaltasunak dakar bakoitza bere lekuan mantentzea. Horregatik gainera zerbait defendatuko badut, moda jasangarriaz batera material jasangarriak dira, diozun beragatik. Kotoi ekologikoa kasu, badira beste asko ere. Eta posta honetan batez ere egiten saiatu naizena izan da jada begietatik sartzen ez zaiguna belarritik sartzen. Begiak gainezka ditugu, momentu hauetan etorkinekin gertatzen ari den guzti horren irudi ankerrak baino gogorragorik ez baitago iruditan. Eta zerikusirik ez duen arren alkar konparatzera jotzen dugu. Eta saio honekiko espektazioa zen hain handia (nik moda arlotik bizi izan baitut) iruditu zaidala jenteak askoz okerragoa imaginatzen zuela, eta hor isiltasun bat zabaldu da. Baina era berean diskurtsoa potentea zen, eta askotan irudia baldin badago ez dakigu diskurtsoaz geratzen. Agian irratitik entzun bagenu, sarkorrago izango zen eta hardcoreago agian baita ere. Erritmoa sartu diot aldi berean ideia gelditzeko, ideiak laburbiltzeko. Ez dut sekulan aipatu modan bakarrik denik, baina nik hor lan egiten dut eta arlo hori bizi dudanez hori dut gertutik ezagutzen eta hori gerturatu gura dut publiko honengana. Energia, elikaiak eta moda dira masa kontsumoaren 3 zutabeak. Oso lotuak doazenak gainera. Batean koherentzia jarri ahala jartzen dugulako besteetan.
Eta bertsoetan esan dudan bezala berriro diot Mea Culpa nasaiak direla “dena horrela da eta…” diotenak. Egunero jarri dezagula ezbaian egiten duguna, horrek bakarrik hobetuko baitu gure zentzua
Egiten dugun erosketa bakoitzak, ematen dugun bozka bakoitzak baino botere gehiago omen din, diotenez.
Pozten nau hori entzuteak, halaxe da ez da dudarik. Astean taxista batekin konbertsazioa izan nuen Elchen:
-nola txikitu den Elcheko oinetakoen industria…. -nik-
-taxista izan aurrerik oinetakoak egiten nituen, arrunt maite nuen. Dena kanpora eraman dute orain. Ikaragarria da langabezia
-ze pena, eztakit nondik tiratu behar dugun dena kanpora eramanda… Ia konturatzen garen horrekin, egiten dugun erosketarekîn.
-eskulan merkeak dena kentzen dizu, beldurgarria da. Baina dena berriz etorri beharko da hona, han oporrak eskatzen hasten direnean, han soldatak eskatzen hasten direnean. Gobernuak arantzelak jarri beharko lituzke, kanpoan ekoiztutakoa berriz hona ekartzeagatik, ez da posible ostantzean.
-baina egiten dugun erosketak bakarrik erabaki dezake hori
-Bai, egiten dugun erosketarekin hartzen dira erabakiak, horrekin bakarrik.
Baldintza laboralak gaur egun daramaten martxa tamalgarria ikusita, laister berriro hona etorriko ditun enpresa horiek, jendea edozer onartzeko prest zagon da hemen ere. Bilakaera maldan behera zian eta erantzun kaxkarra. “Es lo que hay” gero eta gehiago entzuten den eta iruditzen zaidan edozer tragatzeko prest dagoela gaur egun lana egin nahi duen jendea.Noraino iritsiko ote gaitun horrela jarraituz gero?
Eskuak burura eramanak ditut aspaldi. Hona etorriko dira bueltan bai, baina urte batzuen buruan oraindik. Hala ere diferentzia da hemen badakigula baldintza duinen berri. Eta nahiz eta hasieran edozer onartu gogor eskatuko genuke hobetzea. Baina orduan, eta beti bueltatzen gara puntu berdinera, produktuagatik gehiago ordaintzeko prest egon beharko dugu. Bestela eskulan merkea beti egongo da baldintza kaskarretara kondenatua. Eta erosi etikaz egina dagoena. Eta kontsumoa erdira jetsi. Hori da gakoa. Dugun gauzen ehuneko 50a ez bait dugu behar.
Agian hemen gertatzen baldin bada hori, errazago egingo grnuke etosketa etikoa. Bihotzak hurbil behar du tragedia badakizu…