Jule Goikoetxea: bakea ez da existitzen, feminismoa bai

Jule Goikoetxeari elkarrizketa > Otorduak 3

#OTORDUAKJULE GOIKOETXEA

Jule Goikoetxea

“Otorduak” elkarrizketa saioko hirugarren atal osoa segidan. Jule.Goikoetxearekin izandako solasaldi interesgarri honetan, independentziaz, estatugintza feministaz, estrategiez, etab. mintzatu da Donostiarra. Unai Apaolaza izango du mintzalagun 35 minutuko bideo-elkarrizketa mamitsuan. Laster gehiago.

On egin!

Jule Goikoetxea

Aurrekoak:

Otorduak 2: Iñaki Soto

Iñaki-Soto-Begi-bat

Otorduak 1: Unai Apaolaza

bagi-bat-UNAI-APAOLAZA

18 pentsamendu “Jule Goikoetxea: bakea ez da existitzen, feminismoa bai”-ri buruz

  • muttur okerrak jartzen ari zaretenoi muxu bana, asko aportatzen ari zerate, guk bitartean berdin jarraituko degu independentzia gosez!

  • Funtsean, zer esaten den izango da garrantzitsuena, baina formak ere badu bere pisua eta esango nuke neska honek arazoren bat daukala bigarren horrekin. Ez? Zergatik halako abiada? Zergatik hain goitk-beherako orojakintza hori?

    • Hirugarren elkarrizketa eta lehenengo atakea formei, neska delako seguraski, Guk horri pasioa deitzen diogu eta pasioz defendatuko ditugu gure gonbidatuak azkar edo poliki hitzegin zuk baino askoz gehiago esateko baitdute.

      • Hiltzen Hil 2016-01-08 16:47

        Pasioa ez da bertute bat, aitzitik, kultura gehienetan ahuldadearen seinale izan ohi da.

      • “Neska delako seguraski”. Ikusten da emakumeek inmunitate diplomatikoa dutela. Aurreko bideoetako gizonei egindako kritikak beraz ez zaizkie egin gizon izateagatik… Kritikak ekiditeko falazia?

        • Guztiz ados. Neska banintz iraindua sentituko nintzateke horrelako biktimismoekin. Badirudi kritiken zain zegoela erantzun hori emateko.

  • Eskerrik asko, Jule Goikoetxea, Unai Apaolaza… Sekulako ekarpena egiten ari zarete bideak eta norabideak seinalatzen, leihoak irekitzen, egurasten… Segi hola, mesedez! Gora zuek!
    Off topic: ikaragarri gustatzen zait bideoen hasierako musika hori. Esango didazue zer kantu den eta nork jotzen duen?

  • Interesgarria ta pizgarria.
    Oso.
    Eskerrik asko.

  • Oso ados estrategiarik ez dagoela eta independentzia demokraziaren abiapuntua dela esaten duenean.
    Baina bitxia da aldebakartasuna aipatzea (estatugintza, estrategia, boterea,…) eta aldi berean, euskal estatuaren aurkako indar politikoak sortu eta mantentzen dituen instituzioen horrelako apologia egitea; euskal instituzioak sortzea baztertuz.

  • Bideoa ikusteko asmoarekin nengoen baina lehen galdera entzun ez gero gogak joan zaizkit. Faltatzen zaiguna… galdetzea zergaitik behar dugula independentzia. Munduko herri bakarra izango gara horrelako galdera egiten duena. Konbentzitu behar dugu independentziaren kontra borrokatzen dutenak? Independentziaren alde borrokatzen dugunok ez dugu horrelako galderak egiten gure buruari. Independentziarako sujeto politiko bat bakarrik dago. Jakin behar dugu zer den sujeto politikoa, zein den eta nola definitzen den herri bat.

  • Pnv-k erakundeetan estatugintza española egiten du. Ados.
    Bere alderdiak, Bilduk, ere bai. Edo zertan ezberdintzen da Bilduk erakundeetan jokatzen duen papera estatugintzari dagokionez?

    • Peru Dulantz 2016-01-12 10:16

      Ez duzu ezberdintasunik ikusten? Zeinek bultzatu zuen Udalbiltza? Zeinek sartzen ditu udalak UEMAn? Zeinek ateratzen ditu UEMAtik? Horrela, lehenengo begiratuan.

      • Otordu guztietan onartu da ez dagoela estatua lortzeko estrategiarik. Etsaiaren erakundeetan eta estrategiarik gabe estatugintza española baino ezin daiteke egin.

  • Uste dut Independentzia edukiz jantzi behar dugula. Euskal estatu batek ekarri ditzazkeen onurak mahai gainean jarriz. Ez soilik demokrazia erradikala eta burujabetasunaren diskurtsoa (metodoa) baizik eta burujabe izateak ekarri ditzazkeen onura objektiboak.

  • Hasi behar gara ere Euskal Estatu horri bere izenatik deitu: Nabar Estatua.
    Ze desberdintasuna nazio estaturik gabetik nazio duen Estatura…
    Estatua okupatua baldin bagara, desaktibatua baina ez desagertua, orduan, irakurketa oso desberdina bihurtzen da eta irtenbideak garbi ta argi azaltzen dira eta ez dugu hainbeste galderarik egingo behar gure buruari: nondik, zergaitik, nortzuk, etabar…..