Akatsak boligrafo berdez zuzentzearen metodoa

Akatsak boligrafo berdez zuzentzearen metodoa

Akatsak boligrafo berdez zuzentzearen metodoa

Akatsak boligrafo gorriz zuzentzeak frustrazioak sortzen ditu. Matematiketan txarra bazara, edo urteetan hori errepikatu badizute behintzat, ikusiko zenituen oker egindako ariketak gorriz borobilduta. Akatsak ikustaraztea ondo egon daiteke, baina badirudi sarri hobea dela ondo eginak nabarmentzea. Horri deitzen zaio boligrafo berdez zuzentzearen metodoa.

Urteetan akatsak boligrafo gorriz azpimarratzeak umeek dena oker egiten dutela sinestaraztea ekartzen dutela diote zenbait adituk. Atzera begira, neuk ere uste dut inoiz isuri ditudala bi malko orria kolore gorriz betea ikusi dudanean. Dena den, guraso edo irakasle izan ez banaiz ere, inoiz inoren lanak zuzendu ditudanean inertziaz erabili dut boligrafo gorria gaizki eginak gupidarik gabe nabarmentzeko.

Autoestima kontua ere bada nolabait, hezkuntza sistema gaizki eginak behin eta berriz zuzentzera bideratua baitago ondo eginak nabarmentzera baino gehiago. Ez diot zuzenketak beharrezkoak ez direnik, baina halako metodoei erreparatu eta praktikan jarrita, akaso geure umeekĀ  beldurrak kentzea lortuko genuke.

Hemen irakurri daiteke metodo hau praktikan jarri duen Tatiana Ivankoren testigantza.