Urte oso bat hitz bakarrean
Urte oso bat hitz bakarrean
.
Duineztasun nazionala / Espetxealdi iraunkor berrikusgarria / Fontarnauita / Doula / Errepublikano / Mozal-lege / Prekariatu / Maumakia / Ortorexia / Panorama-askatasuna / Foru-nazio / Erregistratze-esparruak / Turker / Dulantzi / Biltzar Nagusiak / Inputatu
Eta 2015a bukatzear den honetan, #urtekohitza zein izan den ere erabaki ei dute batzuk.
Mundu anglosaxoiarekin hasita, azpian duzuen hauxe da Oxford hiztegien arabera urteko hitza, “Face with Tears of Joy”. Lehen aldia ei da emotikono bat hautatzen dutena, zoriontasun malkoak dituena; Elhuyarren txio bati esker ezagutu duguna.
Oxford Dictionaries Word of the Year 2015 is… ?! https://t.co/LjJyxO8cvv #OxfordWOTY pic.twitter.com/Ced28y3I6F
— Oxford Dictionaries (@OxfordWords) November 16, 2015
.
Gaztelerazkoen artean, eta Fundeu Fundazioaren arabera, “refugiado” dugu urteko hitza, atzo bertan jakin genuenez. “Gudak, iraultzak edo jazarpen politikoak behartuta norbere herrialdetik kanpo babesa bilatu beharra izan duena” ei da errefuxiatua; eta antza denez, Siriatik ihesi datorren gizabanako bakoitzak baino gehiago balio du hitzak, urtekoa bada.
Urteko hitza hautatzen duen hirugarren urtea du Fundación de Español Urgentek, Fundeuk, berreunen artean hamabiko azken sorta aurkeztu eta gero:
.
Chikunguña / Refugiado / Sextuplete / Me gusta / Trolear / Zasca / Disruptivo / Poliamor / Inequidad / Clictivismo / Gastroneta / Despatarre
.
Portaldaspalabras.gal atarian, A Palabra Do Ano ekimena ezagutu dugu, galizierazko urteko hitza aukeratzen duena. Kasu honetan hiztunek beraiek egin dute aukera, seiko sortatik bati botoa emanda:
.
Refuxiado / Indignación / Feminicidio / Plebiscitario / Xihadismo / Rechouchío
Iazko hitza “corrupción” izan bazuten, aurten 417 botorekin “refuxiado” aukeratu dute galiziarrek ere, Fundeukoek espainolez bezala. Oso alde txikiarekin, “feminicidio” eta “rechouchío” -bertxio- izan ei dira bigarren eta hirugarren hitzak. Alta, ekimenaren sustatzaileek hautaketaren aurretik jakinarazi zuten jasotako proposamen atseginena “Dinoseb” hitza zela, Vigon dagoen dinosaurio eskultura begetala – Guggenheimeko Puppy-ren tankerakoa-. Atzo jakinarazi zituzten emaitzak.
#gaurkohitza
.
Aurri / Blogari / Meme / Alamartxo / Errime / Altzo / Mist / Odolustu / Troiar / Argi-txakur / Karel / Anei
Jada hamabi hauek erabiltzen ez badituzu, @euskaljakintza-ren webgunean aurkituko duzu guztien esanahia.
2015eko #gaurkohitza hautatzerakoan, Goizalde Landabasok, “odolustu”ren alde egin du, “blogari”ren alde Leire Narbaizak -arrazoi sentimentalengatik- eta “altzo”ren alde Josulinek, hiru baino ez aipatzearren. Baina bozketa ixtear dela, “argi-txakur” hitzari aurrea hartuta, “aurri” ei da bozkatuena. Ehun lagun inguruk eman du iritzia.
Gaur guerdira arte, oraindik ere baduzu gustukoenaren alde egiteko aukera. Urtarrilaren 1ean, urte berriarekin batera, jakingo ei dugu zein izan den garailea.