Konexioa moztuko digute?
Legez kanpoko deskargak egiten zituzten erabiltzaileei hiru abisu bidali ostean, jarrera berean berriz erortzen direnei konexioa moztea ahalbidetzea onartu zuten Europako hainbat herrialdeetan.
Asteazkenean Europak onartutako testuak ekarri behar zuen erabaki horiek aurrera eramateko baimena, edo ez. Hainbat komunikabideetan konexio mozketa horiek inolako epaileren erabakirik gebe bermatzen zirela irakurri genuen.
Baina hori ez omen da guztiz egia. Edo hainbat adituk, behinik-behin ala diote. Konexio mozketak egitea posible egiten du baina hori burutzeko prozedura zaila da. Antza denez testuan, interneteko konexioa moztu ahal izateko baimen judiziala behar dela biltzen da. Adminstrazio-prozedura baten bitartez erabaki liteke mozketa, baina epailearen erabakirik gabe ezingo omen litzateke hori gauzatu.
Argi dagoen bakarra testuaren anbiguotasuna da. Zalaparta gehiegi ez sortzeko taktika dirudi. Praktiko denik ordea ezin esan. Guztiek okerragoa (gogorragoa) izan zitekeela esaten dute, baina horrek ez du esan nahi ona denik, ez eta askoz gutxiago ere.