Basque to the Future
«Egunero oraina aldatu eta etorkizun hobea amesten duzuen guztiei eskainia».
.
2015eko urriaren 21a izan genuen atzo, Emmet L. Brown doktoreak eta Marty McFly gazteak DeLorean autoarekin egindako bidaietan zapaldu zuten datarik urrunena (bigarren filmean); hau da, atzo heldu ei ginen etorkizunera.
Izan ere, apenas izango zen atzo Robert Zemeckis-ek zuzendu eta Steven Spielberg-ek ekoiztutako “Back to the Future” trilogiaz mintzo ez ziren komunikabideak, etxekoak zein kanpokoak izan. EHBilduk ere erabili du, pentsa!
.
Euskal bertsioa
Alderdi independentzia zaleak goian paratu dugun bideo umoretsuarekin gogorarazi digu efemeridea. Bertan, Marty McFly euskalduna da, eta etorkizuna ez da berak amestu bezalakoa, ez bederen atzoko egunez.
ZUZEUko troll saiatuentzako oharra: “Baina denboran zehar bidaiatzea arriskutsuegia da; hobe dut unibertsoko beste misterio handia ikertzen hastea: emakumea!” dio Doc-ek filmean; eta bitartean “behingoz hasi gara feminismoa baloratzen!” diote euskarazko aldaeran.
Alta, badira gauza batzuk antza denez sekula santan ere aldatuko ez direnak, ikusiak ikusi: “Oraindik txostengintzan? A ze panorama!”.
ZUZEUko troll saiatuentzako ohar horrek ba al du trollak erakartzea ez beste helbururik?
Gero eta gogo gutxiago dut ezker abertzaleari botua emateko