Eitb maldan behera

Facebook-en bitartez egun batez Eitb ez pizteko ekimena antolatzea dute helburu. Eta egun gutxitan 1000tik gora jarraitzaile bildu dituzte. Denak Eitb itzaltzeko prest.

Lopezen gobernuak Eitb bere esku hartu duenetik, telebista-irrati kate publikoan jasandako aldaketa salatu nahi dute. Eitb lehendik perfektua ez zela aitortzen dute ekimena martxan jarri dutenek blogean, baina orain are okerragoa omen: “Orain EiTB espainolen gerra-propagandaren medioa da, eta ezin dugu jasan. Euskaldunak desagerrarazi nahi ditu, eta soilik nahi ditu “euskaldun onak”, alegia espainolak”.

Hori horrela bazterketa ideologikoak salatzeko, frente sozial bat eratu nahi dute, egun batez Eitb itzaliz. Itzalaldia zein egunetan oraindik ez dute erabaki, jendea biltzen ari baitira orain, buru-belarri. Facebook-en jarraitzaile mordoa bildu dute, ikusi beharko ekimenak berak zer nolako jarraipena duen. Eta Urgell eta konpainiak audientziaren beherakada eta boikota sumatzen duten…