Bergarako IDAZLE ESKOLA: hamahiru urteko ibilbidea
Bergarako Idazle Eskolak urriaren 31n zabalduko ditu bere ateak. Idazketa eta sormena lantzeko gogoz dauden ikasleak sartuko dira bertara, aurten ere. Hitzak josten ikasteko trebezia eskuratu nahi duenak, badu oraindik horretarako aukera. Orain dela 13 urte sortu zen Idazke Eskola eta urte hauetan guztietan bere idazketa metodologia eta pedagogia garatu du. Euskal literaturan, testugintzan eta kulturgintzan bere arrastoa ere uzten ari dela esan daiteke. Punta-puntuko euskal idazleak dira Idazle Eskolako irakasleak: Tere Irastortza, Edorta Jimenez, Pako Aristi, Itziar Gomez, Karmele Jaio, Laura Mintegi, Jexux Eizagirre…
Idazle Eskola graduondokoaren 13. ikasturtea izango da aurtengoa:
-Zuzendaria: Tere Irastortza
-Ikasketa-lerroak: hari-narratiboak: (ipuina eta nobela), argudiaketa eta baliabide erretorikoak, iritzi artikuluak, gidoigintza, poesia, itzulpengintza eta literatura..
-Graduondokoak bi urteko iraupena du (300 ordu)
– 2015/2016 ikasturteko iraupena: 2015ko urria- 2016ko maiatza
-Metodologia: aurrez aurreko saioak + online prestakuntza (aurrez aurreko saioak UNED-Bergarako egoitzan izaten dira larubat goizetan)
-Titulua: UNED Bergarako titulu propioa, Hezkuntza Sailak homologatua
Graduondokoa modu presentzialean edo erdi presentzialean egin daiteke, eta gainera, hainbat idazlek eskaintzen dituzten moduluetara ere matrikula daiteke.
Ikastaroaren informazio guztia hemen daukazue: ieskola.asmoz.org edo http://www.idazten.com/