Euskal Astea Wikipedian
Baina ez da izango, ziurrenik, hautsiko duen marka bakarra: guztion lanarekin gaur ez bada bihar bertan Grezierazko Wikipedia ere gainditu dezake artikulu kopuruan (ikus, hemen, lehia nola dagoen).
Eta horrelako gertakariak gutxi balira asteko honetako “Asteko herrialdea” Euskal Herria da eta, beraz, Euskal Astea ospatzen du Euskarazko Wikipediak. Aukera paregabea, dudarik gabe, proiektu hau ezagutzen dutenek parte hartzeko, baina ezagutzen ez dutenek hurbiltzeko. Izan ere… zein baino hau izango da aukera hobea ikastetxeetan euren herriko informazioa osatzeko? Euskal Astea bezalako erronkari eutsi eta gainera greziera bezalako hizkuntza bat gainditzeaz gain 46.000 artikulura iristen bagara, ez al da izango Euskarazko Wikipediarentzat (baita euskararentzat ere) “pauso bat haratago” joatea?
Esandakoa, parte hartzeko aste bikaina, proiektura hurbiltzeko aukera paregabea eta, euskaldunoi gustatzen zaigun bezala, erronka zehatz eta neurgarri batekin.