Manifestazioa: zergatik bai, zergatik ez, zergatik akaso?
Gurean oso ohikoa da gauzak erabat argi ikustea: beltza ala zuria. Lagun atzerritar batek beti esaten digu ez duela ulertzen nola garen hain tximuaren antzekoak, nola ez garen oraindik ere libratu gauza guztiak on eta txar ikustetik, ondo eta gaizki baloratzetik askatu, alegia.
Epelegia dela erantzuten diogu, orduan. Ez dakiela gauza guztiak hiru modutara bakarrik egoten ahal direla: ondo, gaizki eta erdipurdi. Bero, hotz eta epel. Zuri, beltz eta gris. Ez dagoela besterik.
Ala bai?
Zer egin behar duzu larunbateko manifestazioarekin? Joango zara, ez zara joango ala guztia zaizu berdin? Esango diguzu esaldi bat edo bitan zergatik?
Zergatik joango zara?
Zergatik ez zara joango?
Zergatik ez zara joan ala ez pentsatzen ere jarri?
Nik uste dut larunbatekoa joan beharrekoa dela eta arrazoiak bat baino gehiago dira:
-Zerbait ederragoaren atea aurki zabal daitekeelako. Bai, egia da ez dakigula zer ariko ote diren/ziren prestatzen baina, aukera txikiena sortzen denean hari heldu egin behar diogula pentsatzen dut. Ez gaude aukerak alferrik galtzen uzteko moduan; herri honetan sinesten duen jende gehiegi ari da sufritzen dagoeneko.
-Herritarrok, edo beste era batera esanda gizarte zibilak, “hemen gaudenk eta aurrera egin behar di(n)agu!” esateko ozen lau haizeetara. Besteek zer egin zain egon ordez zerbaiten bila abiatzeko unea izan daitekeelako.
-Parean daukagun otsa beltzari “gure etxean ez dizuegu nahi duzuen guztia egiten utziko, ez horixe!” argi adierazteko.
-Eta gauza gehiago aipa daitezke baina, iruzkin hau amaitzeko honekin amaituko nuke: euskaldunok elkartzeko beharra daukagulako eta elkartu nahi dugulako joango gara elkarrekin manifestaziora.
Horratx nire barne sentimendua azkar samar adierazita.
Zergatik?
Gatazka hau amai dadin nahi dugulako eta bide zuzena politikoa dela aintzat hartuta (nire ustez), Batasunak proposatu ditzakeen aldaketak (borroka armatuaren garaia gainditzeko…) beharrezkoak direla iruditzen zait.
Zenbaiti gatazka honek jarraipena izatea interesatzen zaiela geroz eta argiago dut, eta horiek dira nire ustez atxiloketak egiten ari direnak.
Hitz gutxitan, gatazka hau konpontzeko, ezker abertzaleak zeresan handi du eta honen militanteen atxiloketak ez zaizkit bidezkoak iruditzen. Horregatik joango naiz.
Gauzak labur esateko, Purroy anderearen hitz zahar batzuk berriturik erabiliko ditut: manifara joan egingo naiz, hemengo tibetarra naizelako, ez naizelako Tibet honetako txinatarra, euren antzera. Eta kito.
1) “Genozidioa”: zenbat gustatzen zaizkigu horrelako hitz potoloak
2) zenbat gustatzen zaizkigu manifestazioak
2.1) joango nintzateke, baina ez naiz joango. Ez zaizkit gustatzen manifestazioak eta hitz potoloak.
2.2) gustatuko litzaidake oso manifa jendetsua izatea biharkoa.
Ba ni ez noa. Zer egin edo esan zuten LABek, Otegik edo Etxeberriak Inaxio Uria zenaren euskubideen urraketaren aurrean? ezertxo ere ez. Beraz ez du zentzurik “denon ekubideean alde” manfiestatzera, ez baidute denon eskubideen alde egiten ezta sinisten ere. Ni atxiloketa hauen aurka nago baina ez noa biharko manifestalira arrazoi honegatik.