INLA: amaitu da historia
INLAk amaiera eman zion atzo hiru hamarkadako historiari.
Hillary Clintonen (AEBtako Estatu Idazkaria) bisitarekin, 11 urte suetenean zeramatzan talde armatu errepublikarrak, “eztabaida, kontsulta eta analisi prozesu bat zabaldu ostean”, borroka armatua bertan behera uztea erabaki zuela adierazi zuen agiri batean.
Irish National Liberation Army 1975ean sortu zuten Official IRAren erabakiekin ados ez zeuden zenbait errepublikarrek. Bere ardurapean ditu, besteak beste, Airey Neaveren (bozeramale kontserbadorearen) hilketa 1979an, Ballykellyko taberna baten aurkako atentatua (17 pertsona hilez) eta Mazeko kartzelan zigorra betetzen ari zen Billy Wright LVF talde paramilitarreko buruaren hilketa ere.
2007an bake prozesuaren jarraipenerako txosten independentean esaten zenez, 1998tik jardun armatua etenda izan arren, taldeak “delitu larrietan” (droga trafikoan, batez ere) parte hartu zuela esaten zen. Ezaguna da INLAk bere egitura militarra beste zereginetarako ere baliatu izan duela maiz, baina ez da inoiz bere izenean aritu. Zenbaitetan Catholic Reaction Force edota PeopleĀ“s Republican Army izenak ere baliatu izan ditu, batez ere, beste garai batzuetan, bere beso politikoa babesteko.
Ipar Irlandako Bake Prozesuan erabaki garrantzitsua izan daitekeen erabakia baina, arduraz hartu behar da. Gerry Adamsek, Sinn Feinneko buruak, INLAren historia ezagututa, erabakia “eszeptizismoz” hartu behar dela esan baitu.