Zelanda Berria (The Middle Earth)
Zelanda Berria (The Middle Earth) –
Zeelanda Berria
– The Middle Earth –
Zeelanda Berria, zuzen idatziz, eta Hobittonen egon nintzenekoaren jarraituz, hainbeste gozatu nuen lurralde eder honetaz beste gogoeta printza batzurekin bete nahi nuke sarreratxo hau, datu eta sentsazio gutxi batzuk gehiago bederen. Filmekin hasiz, Zelanda Berri osoko lokalizazioak erabili dituzte The Hobbit eta Lord Of The Rings grabatzeko, eta Zelanda Berria bilakatu da Peter Jackson-en eskutik J.R.R Tolkien-en Middle earth edo La Tierra Media delakoa, natura ikusgarria, paisaia paregabe ezberdinak eta biodibertsitate oso berezia dituen pazifiko ozeanoko bi irlek osatzen duten 4,5 milioi Kiwien eta 40 milioi ardiren bizileku den paraje eder hau.
Urrunago bazoaz jada bueltan zatoz, literalki munduaren beste puntan, interneten dituzue Zelanda Berriko nahi bezain argazki, bideo eta informazio guztiak. Orain baietz esan, bidaiak merezi duela bai horixe! Naturak bereziki eta baita kulturak ere merezi dute Zelanda Berria ederrari bisita.
Lasaitasunaren sakontasunean murgitzen zarela esango nuke, eta bapatean zoko ezberdinetako ezuste ederrak, hondartzatik sumendi edo glaziar batera ordubetean iristen zarenean, eguzkia eta hotza batera etengabe somatzean, natura eta zibilizazioa egoki antzean uztartuta ikustean. Maori kultura eta dollar kultura anglosajoiaren nahasketa gogorra eta adeitasun goxoena ia erlijio den All Blacks-en rugby ikonikoarekin elkar biziaz ikustea ere aipagarriak. Etab. luzea, ederra da Zelanda Berria, eta alokatutako furgonan bide eta paisaia eder horietan denbora arazorik gabe bidaiatzea zoragarria. Abel Tasman, Milford Sound, Franz Josef, Arthur Pass, Cape Reinga, Taupo, Lake Tekapo, arnasa kentzen duten paisaiak adibide gisa. Fauna ere aipatzekoa, zehaztasunetan sartu gabe, kiwi, Kondor, Possum, bale, pinguino, mortsak, etab. ikusteko aukera izan genuen.
Abentura kirolen zale bazara han geratuko zara betirako, mila aukera eta leku nahi dituzun kirol guztiak egiteko. Queenstown da hiri aproposa guzti horretarako: eski, parapente, jetboat, zaldi, trekking, skydiving, rafting, mendi bizikleta extrem delakoa eta batez ere bungy jumping-a da famatua bertan.
Nostalgiak barrua gehiago jan baino lehen bukatuko dut, horixe, dena ederra eta primeran pasatzekoa dela Zelanda Berrian. Aukerarik suertatzen bazaizue ez pentsatu, joan eta gozatu.
Zelanda Berrian zinema produkzioari, zinema industriari eta zinema egiteko azpiegiturari Sir Peter Robert Jackson-ek emandako bultzada ere aipatu nahiko nuke, industria txiki baina punta-puntakoa sortu dute, eta gainera turismoari eman zaion laguntza itzela izan da, Eraztunen Jauna edo Lord of the Rings trilogiak fenomeno mundiala bilakatu ziren, eta negozio handi bat nola ez. Orain The Hobbit-ekin gehiago. Mila negozio sortu dira, lokalizazioetara bisita, tour, eta filmen produktuen inguruan.
Bideo ederrak, han ateratako argazki batzuk ondoren, eta lokalizazioen inguruko datu eta esteka sorta bat ere bai, interneten pixkat murgilduta zuen kabuz zabaltzeko aukeraz. Gozatu!
Fikziozko lokalizazioa | Zelanda Berria lokalizazioa | Zelanda Berria lokalizazio gune orokorra |
Forest River | Aratiatia Spillway | Taupo |
Laketown | Braemar Station | Tekapo |
Canaan Downs | Takaka | |
Trollshaws | Denize Bluffs | Mangaotaki |
Vales of Anduin | Earnslaw Burn | Mount Aspiring National Park |
Eweburn Station | Te Anau | |
Carrock | David’s Knoll | Fiordland |
Greenstone Track | Greenstone | |
Harwoods Hole | Takaka | |
Hobbiton | Matamata | Waikato |
Miramar Peninsula | Wellington | |
Ohuto Station | Ohakune | |
Paradise | Otago | |
Forest River | Pelorus River | Marlborough |
Misty Mountains | The Remarkables | Otago |
Dale Hills | Rock and Pillar Range | Otago |
Speargrass Flat | Otago | |
Rhudaur | Strath Taieri | Middlemarch |
Treble Cone Ski Resort | Wanaka | |
Turoa Ski Area | Mount Ruapehu | |
Wanaka-Mt Aspiring Rd | Wanaka |
- www.newzealand.com/lord-of-the-rings
- www.firstlighttravel.com/lotr
- www.findingtheuniverse.com/top-three-lord-of-rings-filming
- www.movie-locations.com/movies
- 7-lord-of-the-rings-locations-you-can-actually-visit
- www.lonelyplanet.com/new-zealand/travel-tips-and-articles
- www.google.com/maps//viewer
- www.virtualoceania.net/newzealand/culture/lotr
- www.newzealand.com///the-hobbit-trilogy-filming-locations
…
Zelanda Berria
– Argazkiak –
Zelanda Berria
urko zuzeu – urko uranga – zuzeu