Zer egiten du jendeak igandetan?
Ohean buelta eman eta irratia piztu, goizegi ez jeikitzeko. Zer egiten du jende arruntak igande goizetan?. Egunkari bila jaitsi eta ogia erosi. Mendira doazen batzuk, lagunekin bazkari plana dutenak… Egunkaria irakurri, etxeko garbiketa egin, zakurrarekin buelta bat ematera atera… Telebistan bila ibili, Mundo.hoy edo saio errepikaturen baten artean hautatu, asteburuetako albistegi laburrak ikusi, bazkalduko duzuna prestatu.
Zer egiten du jendeak bestela igandetan?
Arratsaldean siesta, kafea hartzera atera plazako tabernetara, futbol partida entzun kafetegian, Unai Elorriagaren liburu berria irakurri, egunkariak azken aldiz birpasatu afari arina prestatu bitartean, telebistan golak ikusi eta ohera azkar sartu, astelehenean lanera joateko.
Orain ulertzen duzu zergatik ezkondu ziren zure lagunak? Besteak beste, igandeak bakarrik ez pasatzeko.
… eta NOSFE, Bilboko banpiroaren komikiak irakurri Zuzeun!
goizez
… lo egin, aurreko egunean parranda egiten bada.
eta arratsaldez
buruari eusten saiatu, parranda haundia bota bada,
eta aspaldi bidalitako emailen birpasa bat egin, nostalgia momentua gainditzeko
galdera bera egiten diot nik beti nire buruari!!
Bilbon, sikeran, jendea etxean egongo da, ze ez da inor bez egoten!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!! domekak gorroto ditut!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!