Joariak emeki astinduz

Joariak emeki astinduz

Joariak emeki astinduz

30 urte pasa dira jada, urtarrileko azken asteburuan inauterien heldueraren berri emateko, Ituren eta Zubietan, emakumezkoak gizonekin batera joariak jotzen hasi zirenetik. Iturengo 4 neskek eman zuten lehen pausua eta diotenez, ez zen arazo larregirik sortu. Geroztik emakumezkoen parte hartzeak nolabaiteko jarraikortasuna izan du, baina, egia esan, gora behera handiak izan dira.

Gaur egun Iturenen ez da emakumezkorik ateratzen, ez omen da inor animatzen; Aurtiz auzoan aldiz, ez da sekula emakumerik atera eta ez dirudi ateratzeko aukerarik dutenik, baina Zubietan urte mordoa da, etenik gabe, emakumeek presentzia daukatela joaldun gisa.

Juli Loiarte izan zen lehena gizon tartera azaldu eta Zubietako inauterietan joariak jantzi zituena, duela 25 urte, eta haurrak izan zituelako, urte batzuetan joaldunez beztitu ez bazen ere, bada urte mordo bat ia-ia hutsik egin gabe gabe ateratzen dena.

Juliren alaba Anek duela 15 urte astindu zituen joariak lehenegoz, eta ordudanik, urtero atera da, Mikele, Maritxu eta beste batzuekin batera. Atzetik erreleboa gazteagoa ere badator.

MILA HITZ - Freelance argazkilaria. BostokPhoto egitasmoan buru belarri nabil. EuskalHerriko Informatzaile Grafikoen Elkarteko kidea.

2 pentsamendu “Joariak emeki astinduz”-ri buruz

  • anavarri@axular.net 2015-01-31 15:19

    Orain dela 33urte, Errege gau batean, Arantxa Erizaina, Altxu ahizpak, nere ahizpa Elena eta ni, Ana Navarri, Iturengo kaleetatik joaldunak izan ginen. Oxokin, Jorge, Potxolo, Zisterne…eta beste batzuk, jantzi gintuzten, sokak ongi eztutu eta zaharren begi buzti eta emozioz beterik aurrean, ispiritu txarrak izutu genituen eta Inauteria iragarki genuen.

  • Gari Garaialde 2015-02-03 10:57

    Entzuna dudanez, inauterietan ere, ‘ofizialki’ zuek izan zineten joariak jantzi zituzten lehenak, ez?
    Zubietako Juli urte pare bat beranduago atera zen.