Maitale erratua
Zirriborroak marrazten nengoela, azaldu zen hondartzaren izkin batetatik, harrapakinen bila zebilen seguruenik. Ipar haizeak jotzen zidan begietan eta bazkaltzera joateko ordua iritsi zen jada. Nik, han jarraitzea erabaki nuen, kaio haren begi gosetiei begira, noiz aspertuko.
Urrutian olatu handi eta arroak ikus zitezkeen, ez ziren ilusio galdu bat besterik. Hurbildu ahala txikiagoak iruditzen bait zitzaizkidan, nire hanka hotzituak ikutu arte. Banekien jada ordua iritsi zela, eta momentu hartantxe bertan; ama eta aita mahaia jartzen zeudela, anaia txikiaren laguntza estimatuz. Baina kaioaren konpainian gustora sentitzen nintzen. Betea.
Zinestezina bazen ere, hondartzan ez zegoen inor, kaioa eta ni salbu. Erromantikoa.
“Dolos etorri ona” esaten nion, “Ez zaitez memeloa izan, ez zaitut inoiz gehiago joko…” baina, ez zidan kasurik egiten. Konpainia beste ezer, zigortu nahi banindu bezala. “Dolos, barkatu.” Baina ezertxoere ez. Kaioaren isiltasuna mantu umel baten antzerakoa zen eguerdi hartan. “DOLOS!”
Kaioak ez zuen behar bezain bizkor erreakzionatu, eta hego bat apurtu nion ukabilkada batez. “Dolos…”, lurrean zaurituta eta agonian geratu zen. Beste egoa hartu eta saihets hezurretatik atera nion bi eskuekin lagunduz. Odolak nire kamiseta zuria pintatu zuen, pintore abstrakto onenen eran eta athletiken azken kamiseta zirudien, Daro Urzay-ek egin zuen kamiseta odoleztatua. Agonia harekin bukatzeko lepoa bihurritu nion eta azken hatsa bota zuen, bizi guztia zaratatxo batean laburtua. “Dolos…”
Zulo batean lurperatu ondoren, bainu bat hartzea erabaki nuen. Nire azken bainua…
Oier