Euskara 10 hilabetean ikasi duen greziar autodidakta
Euskara 10 hilabetean ikasi duen greziar autodidakta
Maria Sigma greziarra da, eta 10 hilabetean, hainbat webguneri esker, euskaraz hitz egiten ikasi du. Ez edonola gainera, bideo honetan erakusten duenez, bertako askok baina euskara fin eta aberatsagoa baitu. “Euskal Herrira joan gabe ere, ikas daiteke euskara”. Hala dio Mariak eta hala frogatzen du bere hitz-jarioak. Mintzalagun eta AprenderEuskera webguneek lagundu diote horretan. Asko maite duen hizkuntza omen da euskara, eta horren berri emateko zabaldu du hona ekarritako bideoa.
Mariak bere Youtube kontutik igo duen bakarra honako hau denez, eta zeinen ondo hitz egiten duen ikusita, askok zalantzan jarri dute bideoaren egiazkotasuna. Haatik, Edu Lartzanguren kazetariak argitu duenez, Atenasen bizi da Maria Sigma, eta egia da bideoan kontatzen duena.
Euskaraz hitz egiten ikastea zaila ote da? Filologoek esan dezatela. Baina, Maria Sigmak bederen, 10 hilabete soilik behar izan ditu.
Barkatuko didazue, baina ez dut sinisten. Ezin dut sinistu istorio hau.
Hain ondo hitz egiten duen, ezen sinesgaitza iruditzen zait. Fake bat. Azentu hori ezin da 10 hilabetetan lortu. Agian gramatika bai, baina ez azentu hori (“dittut” esatea, adibidez).
Oker egongo banintz poztuko nintzateke.
Beste autodidakta kasuak ikusi ditut. Pilo daude Youtuben. Oso ondo egiten dute, baina nabaritzen zaie atzerritarrak direla.
Grezieraz bakarrik ez, espainolez ere ongi moldatzen da ustezko greziar hori: bueno-z lagundutako pausak, orbanik gabeko bere espainolezko erantzuna… Agian interneten agertzen den ororekiko nire eszeptizismoaren eraginez izango da, baina istorio (ipuin) hau ez dut sinesten.
qui prodest scaelus, is fecit
Youtuben komentario horri ez dio Maria horrek erantzun.
Niri ere oso arraroa egiten zait euskara ikasteko kobratzen duten webgune bat espreski aipatzea (hala ikusi dut). Badirudi publizitatea dela, baina apaindura askorekin.
Youtubeko beste iruzkin batezk zioen bezala, badirudi gipuzkoar jatorriko dela neska hori.
Ondo legoke neska horrek bere pasaportea erakutsiko balu edo are hobeto, Greziatik paseotxo bat eman dezala kamera lagun; greziarrekin hitz egin, grabatu eta youtuben jarri. Ea greziar batek esaten digun jatorrizko greziarra den edo ez.
Hau dena benetan montajea izango balitz, benetan euskarari iruzur galanta izango litzateke. Barkaezina.
Honantx aipatu dudan erantzuna:
“Maria Sigma
3 days ago
pues me alegra muchísimo poder expresarme en este idioma, me hace feliz, así que no es inútil para mí. Muchas gracias y saludos desde Atenas! :)?
“
[…] Maria greziar euskaldunberria […]
Bikaina istorioa. Sarea medio euskara ikastea XXI mendea iritsi da.
Mintzanet zerbitzua ere ederra da, bide batez.
Euskal Herriak Maria Sigma gehiago behar ditu jajaja