Juan Martin Elexpuru: “Iruña-Veleiakoa argitu ez dadin indar politiko handiak daude presioa egiten”
Juan Martin Elexpuru bergararra idazlea da. Eta filologian lizentziatua. Iruña-Veleiako ostraken inguruko eztabaidak amaituta eta itxita zirudienean, zalantzak zituela aitortu zuen publikoki eta gaiak su berri bat hartu zuen orduan, lehendik kiskali gabe geratzen ziren bazter apurrak ostera ere kiskaliz.
Eta hala, euskal munduak —eta ez euskal munduak bakarrik—, oraindik amaiera finkorik ez duen atal berri bati eman zion hasera: batzuentzat faltsuak diren bezala, Elexpururentzat benetakoak dira ostraketan agertzen diren idazkun eta irudiak.
Hala ere ñabardura bat, Elexpuruk berehala esango baitizu bera ez dagoela segur Veleiako idazkunak egiazkoak ote direnetz, baina aitortuko dizu segidan horretaz sinetsirik dagoela. Seguru, egin beharreko azterketek gauzak frogatzen dituztenean egongo dela bera seguru. Eta ez duela konprenitzen zergatik idazkunak faltsuak direla dioten “beste aldekoek”, ikusten duten hain begi txarrez arkeometria eta behar diren gainerako froga guztiak egitea.
Elexpuru izan da ahotsik entzunena Sos-Veleia plataforman ere, behin eta berriz esanez kontra bezainbeste daudela adituen informeak alde, eta alderdi politiko guztiek hartutako erabakiaren ondorioz, euren aldekoen agerpenik eta ahotsik ez dela izaten komunikabideetan. Eta hau, hori eta hura ere esango dizu argi eta garbi, bere bizitzako erdigunean jarri baitu Iruña-Veleiako afera eta Eliseo Gil eta Idoia Filloy arkeologoen ohore profesionala defendatzea.
ELKARRIZKETA ZATIKA
1- Batek baino gehiagok dio Iruña-Veleiako eztabaida aspaldi dagoela agortuta eta itxita.
2- Badago esaten duenik talka bat dagoela zientzia linguistikoen eta zientzia zehatzagoen artean?
3- Euskaltzaindiako jaun txit agurgarri bati entzuna diogu idazkunetan “Beba Coca-Cola” jartzen duela.
4- Mertxe Urteagak esan zigun ezinezkoa zela txerritxoa egiazkoa izatea.
5- Eta gurutziltzatuaren gainean RIP jartzea? Izatekotan INRI behar luke, ez?
6- Nefertiti ez al da Champolion eta beste arkeologo batzuek XIX. mendean komentzioz adostu zuten izena?
7-Zer behar du Elexpuruk idazkunak faltsuak direla onartzeko?
8- Nor dago interesaturik idazkunak faltsuak direla esaten?
9-Hasiera batean egiazkoak zirela zioen esaterako Santos Yanguasek, gero atzera egin zuen. Uste duzu arrazoi ez akademikoengatik egin zuela?
9-Zure biografia fitxa bakar baten gainean jarri duzu, eta izan du kosterik zuretzat honek. Noiz amaituko kontu hau?
ELKARRIZKETA OSORIK
Euskaldunok eskubide osoa dugu jakiteko idazkunak egiazkoak ala faltsuak diren, eta, horretarako, egin bitez behar diren azterketa guztiak.
Idazkunen faltsutasunaren teoria hizkuntzalaritzan oinarritu zen, eta hizkuntzalaritza ez da zientzia zehatz bat. Harri zaharren egiazkotasuna arkeologia frogekin zehaztu behar da, hau da, arkeometriarekin.
Beldurgarria da zientzialari baten argudio izatea txerriak komikietakoa ematen duela. Hori da argudio zientifiko bat? Mesedez!! Horrek nolako maila dagoen erakusten du (gerora faltsuak direla frogatuko balitz ere).
Negargarriena, kazetari bat izatea gaia itxitzat eman nahi izan zuena, liburu partzial bat argitaratuz.
Hiri, Juan Martin, nire eskerrik beroenak, egiaren alde egin duan lanarengatik. Faltsuak direla frogatuko balitz ere, istorio honetan zorroztasunez jokatu duen bakarretakoa izan haiz, eta horrek betiko izen ona emango dik (berriz diot: faltsuak direla frogatuko balitz ere).
Eskerrik asko, Zuzeuri ere bai, gaia bizirik mantentzeagatik.
Euskaldunok egia jakiteko eskubidea dugu; geure ondarea da.
Eneko, egia da hizkuntzalaritza ez dagoela sailkaturik zientzia zehatzen artean, baina horrek ez du esan nahi legerik ez daukanik. Hala ere, fonetika da matematikara gehien hurbiltzen den hizkuntzalaritzaren arloa: nolabait esateko, hizkuntza guztiek barneko lege fonetiko zorrotzak dituzte. Are eta gehiago hizkuntzalaritza historikoa, hau da, hizkuntza bat nola aldatzen den denboran zehar maila fonetikoan. Eta Veleiako idazkunek alde horretatik ez daukate buru-buztanik. Bestalde, Mertxe Urteagaren elkarrizketa entzun nuen, eta txerritxoaren kontua nahiko ondo azaldu zuen, argudio nahiko zehatzak emanez: komikien aipamena ondorioa zen, nolabait esateko, ez froga zientifikoa. Azkenik, arkeometriak berak ere ez dauka azken hitza. Baliteke ontzi-puska horiek erromatarren garaikoak izatea -milaka eta milaka aurkitzen dira edozein indusketatan- eta norbaitek faltsukeria egiteko erabili izana: ez litzateke sistema hori norbaitek erabiltzen duen lehen aldia. Hori bai, badago misterio bat argitzeke. Nik uste dut -oker egon ninteke, noski- faltsuak direla, baina hala bada, nork egin zituen? Zertarako?
Hizkuntzalaritza ez da zientzia zehatza???????? Eta interpretazioan oinarritzen den arkeologia, bai??????
Nik ez dakit idazkunak benetakoak diren ala ez, baina Juan Martin Elexpuruk ez du argudio bat bera ere aurkeztu benetakoak direla pentsatu ahal izateko. Berriro diot: argudio bat bera ere ez. Internauten ehuneko ez dakit zenbatek pentsatzen dutela benetakoak direla esatea ere… Mesedez! Hau zer argudio klase da? Azkenik – eztabaida luze honetan ematen du gaiaz ez dakitenen iritziek adituenek beste balio dutela – argi utzi nahi dut ez daukadala ezer Juan Martin Elexpururen aurka, baina filologo izateak ez du hizkuntzalaritza historikoan aditu egiten. Horregatik, berriz diot, gaiaz ezer ez jakinda ere, askoz fidagarriagoak egiten zaizkit Lakarra edo Gorrotxategi irakasleen iritziak besteenak baino, testuen azterketan oinarrituta daudelako eta azterketa metodologiko gardena erabilita eginda daudelako. Lakarra eta Gorrotxategi aipatu ditut, baina berdin da eurak izan edo beste batzuk izan – utz dezagun erabakia adituen eskuetan eurak direlako horretaz ezer esan dezaketen bakarrak.
AAABBB, elkarrizketa berdina entzun al dugu zuk eta nik? Lakarra eta Gorrotxategiren esku jarri behar dala erabakia. Atzo heldu zitzaidan Roslyn Frank hizkuntzalariaren artikulu bat Lakarrari buruz. “Repasando a Joseba Lakarra: observaciones sobre algunas etimologías en euskera a partir de un acercamiento más cognitivo”. Roslyn M. Frank.
Lakarraren zenbait etimologia xelebre (timor > bildur; caninu > agin; *la)grima > nigar…) kritikatuz argitaratutako artikulu interesgarria/ Interesante artículo que critica algunas etimologías absurdas de Lakarra./ An interesting publication criticizing some of the absurd etymologies of Lakarra.
Arkeologia, estratu zehatz batzuetan agertu diren material fisikoetan oinarrituta dago. Lan hori ondo egin bada, erabat sinesgarria da. Iruña-Veleiako zuzendari ohiek erabili duten metodoa zein izan den han bertan konprobatu daiteke, baina inor ez da hara joan hori ezagutzera; komisiokoek ez dute interesik izan xehetasun hori egiaztatzeko. Orain froga arkeometrikoek, deposizioetan dagoen materiala antzinakoa den edo ez esango digute. Zergatik ez dute froga horiek aurrera ateratzea nahi faltsutasunean sinisten dutenek? Filologia zientziaren seriotasuna eta errespetagarritasuna zalantzan jarri gabe, ez al dira faltsutasunaren aldekoak urrunegi joan auzi honetan filologiaren izenean?
Miren – agian motz samarra izango naiz baina (1): “etimologia xelebreen” eta Veleiako idazkunen arteko loturarik ez dut ikusten eta (2): idazunen benetakotasunaren aldeko frogarik ez dut aurkitzen Juan Mari Elexpururen azalpenetan. Ez naiz goiko elkarrizketaz ari bakarrik, entzun ditudan guztiez baino. Adibide bat jartzearren – 5.bideoan kazetariak RIP-i buruz galdetzen duenean, erantzuna: “eta RIP ipiniko balu ere, ba, bueno, ipintzen du”. Goian esan dudan bezala, berdin dit zeinek aztertu behar dituen idazkunok – Frank hizkuntzalaria horretan aditua baldin bada, egin dezala, baina gogoratu benetakoak zein faltsuak direla esateko FROGAK aurkeztu behar direla eta eztabaida honetan zentzuzko eta sinisteko moduko frogak faltsuak direla esaten dutenek baino ez dituzte aurkeztu nire ustez.
Agian Mirenek eta Frankek berak kritikatzen dutena da Lakarraren metodoligia bera. Metodologia horrek Lakarrak Lakarrentzat ezarritako hipotesi piramide baten izango luke oinarri, bestelako euskarri zientifikorik gabe.
Iraia, aipatu duzun argudioa askotan entzun izan dut, baina ez dut uste egiazkoa denik. Goian esan dudan bezala, ez naiz gaian aditua, baina irakurri dudanagatik Lakarra munduko hizkuntza askotan gertatu diren aldaketa fonologikoetan oinarritzen da – adibide bat jartzearren, X hizkuntzan bokal arteko Y kontsonantea Z bihurtzen bada, aldaketa hau A, B, C, D etab. hizkuntzetan gertatu baldin bada oso litekeena da pentsatzea euskeraz ere horrelako zerbait gertatu behar zela. Askok Lakarrari “berarentzat ezarritako hipotesia” dela leporatzen diozue baina haietako asko eta asko Mitxelenak berak proposatutako eta ondo dokumentatuta dauden aldaketetan oinarrituta daude (ikus Fonética Histórica Vasca) eta ez dut uste Mitxelenari zorroztasun zientifikorik inork ukatuko dionik. Oro har, ez dut Juan Mari Elexpuru bera kritikatzen, ezta Lakarra edo Gorrotxategi irakasleen apologia egiten ere. Kritikatzen dudan gauza bakarra benetakotasunaren alde egiten dutenen argudio falta da.
Hemen INORTXOK ez du FROGATU egiazkoak direnik. Hemen inork ez du FROGATU faltsuak direnik. Argudioak eman dira, alde baterakoak eta besterakoak. Agian, alde batekoak pisu haundiagoa dute< niretzat bai. Baina, noiztik pisuan datza EGIA (Barkatu broma).
Horregatik behar ditugu bada froga gehio. Duda izpirik badago, joan gaitezen frogak egiten, behar direnak. Faltsuak badira, faltsutasuna frogatuko dute. Faltsutzaileak utzi izanen du arrastoren bat, oso abila izanik ere.
Ez al zaizu hala iduritzen ?. EZ da dirurik frogak egiteko, EZ da probarik, EZ da lekurik…Ez dut (zuen) jarrera ulertzen, sinesgarritasuna galtzen ari zerate, ziztu bizian, nire idurikoz.
Eztabaida honetan alde biek darabiltzaten argudioez ari nintzen – idazkunak (batzuk behintzat) faltsuak direla diotenen argudioak arrazoizkoak iruditzen zaizkit benetakoak direla diotenenak baino. Frogak direla eta – goian esan dudana: gai horretan aditua den hizkuntzalari batek erakusten baldin badu horregatik eta hargatik halako berba bat existitzea ezinezkoa zela garai hartan, niri neuri behintzat sinesteko moduko argudioa / froga iruditzen zait.
Ni ezjakitun izaki, ez naiz hasiko zurekin arrazoinen karga kuantitabioaz edo pisuz. Doike, ez dut irizpiderik horretan.
Baina, aditu batek pisuzko arrazoiak eman baditu, frogatuz adibidez POLITA ezinezkoa dela garai hartan, erromantzetik datorrelako, baina beste batek erakusten badit POLITUM hitza latinez ere izan bazela eta zentzu bertsuan (fina, pulitua, landua, ederra)…zenahi duzu esatea, adixkide. Ba gu bezalako lelo bat zalantzan hasten da…
Ulertzen nauzu?.
Antton, ni ere ezjakituna naiz gaian, baina zuzenagoa iruditzen zait filologia blogean irakurritako azalpen hau (baita beheko eztabaida ere), bestea baino. Bertan Ricardo Gómezek ematen dituen argudioek eta azalpenek ni bezalako ezjakitun bat konbetzitu egiten naute, Juan Martin Elexpururen azalpenek ez bezala.
Erabat A2 nago zurekin: “utz dezagun erabakia adituen eskuetan eurak direlako horretaz ezer esan dezaketen bakarrak.” Halere pixka bat atzeratua zaudela dirudi. Zergaitik?
Ez al dakizu piezak adituen eskuetan daudela baina Madrilgo laboratorio batekoak dira aditu hauek, eta ez Lakarra eta Gorrotxategi?
Gogoratu, mesedez: Iruña-Veleiako auzia daraman epaileak Lurmenek eskatutako analitikak egiteko agindu du. Instituto de Patrimonio Cultural de España delakoa izendatu du horretarako.
Hori esanda ere, zure iritzia eta guk oso ondo ezagutzen dugun Terrae Antiguako Txatxi Piruli’ren iritzia nahiko antzerakoak dira, ezta?
Eta bukatzeko, esaten duzu Elexpuruk ez duela arrazoi bakar bat ere ematen benetakoak izatearen alde. Ondo ulertu duzu elkarrizketa? Ezagutzen duzu haren “Iruña-Veleiako euskarazko grafitoak” liburua?
Ez dut segitu Terrae Antiguae-ko eztabaida eta ez dut aipatzen duzun Txatxi Piruliren iritzia ezagutzen. Goian esan dudan bezala, eztabaidan alde biek erabiltzen dituzten argudioak zeintzuk diren ikusita, niri neuri, behinik behin, faltsutzat jotzen dutenenak egiten zaizkit sinesgarriagoak benetakoak direla uste dutenenak baino. Horixe da adierazi nahi nuena goiko (eta beheko) iruzkinetan.
Roslyn maitea,
Bi ohar hain fidatzekotzat duzun Elexpururen liburuaz:
1) Liburu horrek ez du bibliografiari eskainitako atalik ere, normalean halako ikerketan bukaeran jarri ohi dena; niretzat hori arazo larria da lan hori seriotzat hartzeko.
2) Elexpuruk berak ez ditu gauzak behar bezala aztertzen: 101-102 orrialdeetako datuak ez dira zuzenak, eta ez ditu iturriak aipatzen ez irakurtzen ere; hona Julen Manterola autoreak berak egindako kritika, agerian uzten dutenak Elexpuru jaunaren jardueraren azientifikotasun erabatekoa.
Nik behintzat horrekin aski dut. Zinez, neronek ere ez nuke arazorik izango idazkunen egiantzekotasuna onartzeko, baina egiazkoak balira ere, ez litzateke inoiz hala izango Elexpuru jaunak eta bestek emandako argudioengatik.
PS: oso esanguratsua iruditzen zait 6. galderari Elexpuruk ematen dion erantzuna: bere erantzunak badu “porque yo lo valgo” kutsu ikaragarri bat (gogoan duzue L’Oreal-en iragarkia? ba horixe). Hori da hori galderari erantzun gabe ipuina kontatzeko gaitasuna, edo, hobe esan, aitortzeko baietz, konbentzio bat dela: “allegatu ziren konklusiora Nefertiti izan ziteKEela” (erantzunaren 1’20”).
CCCDDD agurgarria,
Julenek idatzi dituen artikuluak (2006, 2007, 2008a, b) ezagutzen ditut eta baita zuk aipatzen duzun Sustatu.com-en azaldutako eztabaida ere, nahiz eta urrutitik jarraitu.
Egia esan, niretzat Julenek defenditzen duen teoria, edo hobeto esateko, hipotesia ez da oso sinesgarria. Hitz gutxitan esanda, ez nator bat berak azaltzen dituen argudioekin. Euskarazko artikulu definitu delakoaren kontuak Julenek erabiltzen duena baino ikuspegi askoz sakonago eta zabalagoa eskatzen du. Eta ondo ulertzeko zer den eta zer izan den –a atzizkiaren funtzioa, lehengoa eta oraingoa, beharrezkoa izango da euskara barruko beste egitura morfosintaktiko batzu sakonki aztertzea, besteak beste -a atzizki horren eta euskarazko erakusleen erabilpenei lotutakoak. Eta horrelako ikerketa burutzea ez da egun bateko lana izango, horrekin batera beste eginkizun batzu ditugulako ezinbestez egin beharrekoak eta orain arte egin gabeak: zer gertatzen da beste hizkuntza aglutinanteetan kontzeptu hauekin: galdetu behar da nola gauzatzen diren halako hizkuntzetan “determinacy” eta “indeterminacy”, eta batez ere “transnumeracy” konzeptuak (ikusi J. L. Iturrioz Leza 1985, “La función de -a y de -ta a la luz de la dimensión de individuación”, Euskera 30, 175-213).
Era berean esan nahi dizut Julenek euskarazko balizko artikulu definitua erromantzeko artikuluak agertzen ziren garaikoa dela defenditzerakoan darabilen logika oso ahula dela. Hauxe da behintzat nire iritzia.
Roslyn maitea,
Uste dut ez duzula nire mezua ongi ulertu: ez dut Julen Manterolaren lanetako ideien aldeko inongo aldarrikapenik egin, ez baitzen hori nire interesa, eta ez baita hau eztabaida zientifikorako tokia (bide batez, ez zait iruditzen zu zarenik lan horiek kritikatzeko egokiena: zenbat ikerketa-lan, eta non, argitaratu dituzu zuk edozein hizkuntzatako artikulu, erakusle, definitutasun edo determinazio sistemez? Zure cv-an bakarra ikusi dut halako gai bati lotua, eta izenburuaren arabera lan argitaragabe hori ez da prezeski artikulu-erakusleen diakroniaz ari. Ba horixe, gogoan izan, L’Oreal espirituak ez du deustako balio halakoetan).
Baina itzul gaitezen harira: zinez, ez baduzu ulertu nire mezuak Juan Martin Elexpururen jokabide erabat azientifikoa azaleratzen duela, ba tira, nik ezin dut gehiago egin (etsia hartu, besterik ez, paretaren kontra aritzeak dakarrena); nire aurreko mezua ez baitzen Julen Manterolaren lanez ari, Elexpuru jaunaren sarraski azientifikoez baizik. Beraz, hona nire galdera zehatzak, ea zer diozun: zer deritzozu irakurtzea gomendatzen duzun Elexpururen lanean bibliografia-atalik ere ez izateari? Zer deritzozu Elexpuruk kritikatzen duen lana bera (Julen Manterolarena, kasu horretan) irakurria ez izateari? Horiek hala izanik, benetan segitzen duzu pentsatzen kontuan hartzeko moduko “iritziak” direla bereak?
Eta mesedez, erantzun iezaiozu galdetzen zaizunari, gaiari lotuta, ez egin aurreko mezuan egin duzuna, Elexpururi zegokion kritika ahaztuta Julen Manterolaren lanak hizpide hartu.
Ez duthain ezjakitun zeranik, AAABBB. Ez izan hain umila. Idazztero eran eta idazten duzunagatik, gai honetan oso jantzia zerala, nik esan beharreko.
Polita> nondik norakoa. XIX. mende arte ez omen da erabiltzen…Bale. Ni erras konbentzituko nauzu, adixkide. Baina Lazarragak ere aipatzen OMEN du eta…zer nahi duzu esatea. Bati eta besteari aditzen&irakurtzen dizuet, adi adi, eta zalantzak ditut, batekiko eta besteekiko, horixe da dena. Zalantzak ditut eta balantzaz noa.
Horretaz, azterketa berriak, zergatik ez? Hori da nire galdera, hau da harridura.
Esan nahi nuen hor goian: “Ez dut uste hain ezjakitun zeranik, AAABBB. Ez izan hain umila. Idazteko eran eta idazten duzunagatik, gai honetan oso jantzia zerala…”
(Ordenagailu txatxu batetik ari natzaizu eta teklak trabatu zaizkit. Barkatu).
Zaila da jakiten nola bukatuko duen kontu honek. Hala ere, mendeetan zehar eztabaida sutsuak piztu dituzten faltsutzeak ez dira gutxi izan. Julio Caro Barojak gaiaz luze eta zabal jardun zuen bere azken liburuan; liburu horretan Sacromonteko Berunezko Idazkien berri izan nuen: http://es.wikipedia.org/wiki/Plomos_del_Sacromonte
Euskaraz ere hainbat faltsutze dauzkagu, aspaldiko partez, gainera. Zaharrenak XVI. mendekoak dira: Andramendiko Agiriak eta Leloren Kantu famatua; azken hori “egiazkoa” zen artean XIX. mendeko filologo askorentzat. XIX. mendeak ere zeozer eman zuen: Altabizkarreko Kantua -askoz geroago Benitok musikatua- eta Anibalen Kantua; bigarrena Agosti Xaho klasifikaezinaren lana izan zen.
Joino, ez nekien faltsutze lan horiek eman zirenik euskaraz.
Hemen ere baliteke faltsutze lanik izatea, oso litekena. (euskarazkoan…eta kristau gaietan,eta latinez, etabar…). Anbizio askotxo du, ziri guztiak denak elkarrekin sartzeko, baina baliteke.
Horrengatik, preziski horrengatik… goazen azterketa berriak egitera, ahalik eta azterketa gehien. Zergatik ez, bada? Zergatik? Hori da nire galdera.
CCCDDD agurgarria,
Mesedez, galdera bat: zuk zeuk daukazun CV-a non aurki daiteke?
Garbi dago, nire lanak ez dituzu inoiz irakurri, batez ere honako hau: “Repasando a Joseba Lakarra: Observaciones sobre algunas etimologías en euskera a partir de un acercamiento más cognitivo” hemen aurki daitekeena.
GEGEN DIE WAND (FILM INTERESGARRIA)
Hemen zure cv-a (zu zara, ezta?):
http://clas.uiowa.edu/dwllc/spanish-portuguese/people/roslyn-m-frank
Ez, zure lanetarik ez dut ia bat ere irakurri, ez… baina ai!! hain juxtu aipatzen duzun horixe irakurri dut! jaj
Eta lan hori irakurria dudanez, esan dezaket ez dagoela loturarik lan horren eta nik arestian egindako galderen artean: lehena Lakarra irakaslearen etimologia zenbaiten eta horien atzean dagoen ikuspegiaren kritika bat da (erabat kritika zilegia eta interesgarria, bestalde), eta bigarrenek, nire galderek, Elexpururen jarduna dute hizpide. Berriro egingo dizkizut, ea erantzuten dituzun:
1) Zer deritzozu irakurtzea gomendatzen duzun Elexpururen lanean bibliografia-atalik ere ez izateari?
2) Zer deritzozu Elexpuruk kritikatzen duen lana bera (Julen Manterolarena, kasu horretan) irakurria ez izateari?
3) Horiek hala izanik, benetan segitzen duzu pentsatzen kontuan hartzeko moduko “iritziak” direla bereak?
Eta mesedez, erantzun iezaiozu galdetzen zaizunari, gaiari lotuta, ez egin aurreko BI mezuetan egin duzuna: 1) Elexpururi zegokion kritika ahaztuta Julen Manterolaren lanak hizpide hartu; eta 2) Elexpururi zegokion kritika ahaztuta Lakarrari egindako bat eztabaidara ekarri.
CCCDDDri (AAABBBren anaia, TXATXI PIRULIren semea, TOMAS DEUNAren iloba) gustura erantzungo nioke, baina ez dut ohiturarik mamuekin eztabaidan aritzeko. Mozorroa kentzen duzunean berba egingo dugu.
Ilusioa egiten badizu: Oier Agirre dut izena.
Oier Agirre zara orduan. Pozten naiz. Urte askotarako. Nolanahi ere, zuk ni ondo ezagutzen nauzu, eta nik ere zutaz izena baino zeozer gehiago jakin nahi nuke iritzi-trukaketa adeitsu bati ekin aurretik. Eskertuko nizuke esango bazenit, esaterako, nongoa zaren, zer ikasketa duzun edo zer lan egiten duzun, argitalpenak -badituzu-… Lasai, NANik ez dizut eskatuko. Milesker aurrez.
Bua, baina baina zer galdeketa mota da hau???
Tira, ilusioa egiten badizu (berriro ere) datu horien berri izateak: Donostiakoa naiz, administrazio ikasketak ditut eginak, eta oraintxe bertan langabezian nago. Argitalpenik bat ere ez. Ikusten duzunez, lagunduko zaituzten daturik ez, ez bainaiz filologiaren mundukoa. Hori bai, baditut lagunak zientzian ari direnak (ez ezinbestean filologian, baina tira).
Ez dakit ba, agian lagungarri izango zaizkizu datuok argudioak lantzerakoan, baina ez dut ikusten nola.
Eta ez ezazula pentsa nik zutaz hainbeste ere dakidanik: non lan egiten duzun ez dakit, adibidez (ezta inporta ere). Dena den, ez dut ulertzen zertarako behar dituzun datuok: argudioak, berez, itsuak dira, ez dira izen-abizenez arduratzen.
OHARRA: Roslyn, zure erantzun(ar)en zain naukazu oraindik.
OHARRA2: aurreko mezuetan egin ditudan hiru galderak modu sinesgarri eta zentzuzkoan erantzuten ez dituzuen bitartean, ez duzue nire berririk izango. Bai, langabezian nago, baina nire denborak, halere, badu balio zerbait. Eta ez dudanez modurik ikusten hori hala izan dadin, agur, agur betirako!
AZKEN OHARRA:
Hemen abilak baikara besteri eztabaidan parte hartzeko baldintzak jartzeko (datu-pertsonal ugari eskatu dizkidate neri, orratio!), hona nirea, badazpada ere:
Erantzun, zuzen erantzun, gaiari lotuz, egiten zaizkizuen galderei, otoi. Nik ere ezin dut iritzi-truke edo eztabaida adeitsurik izan nire galderak erantzuteko (edo erantzuten saiatzeko bederen) ardurarik hartzen ez duten mamuekin.
Horra. Opari eskaintzen dizuet azken erantzuna, ziur bainaiz zuek izango duzuela azken hitza foro honetan, eta beste askotan; besterik ez bada, nekaezinak dirudizuelako (hori ez da halabeharrez bertute).
Eta zure datuak, Juan Martin? Zer ikasi zenuen zuk? Euskal Filologiako karrera egin zenuen, ala beste karreraren batetik egin zenuen “salto” doktoretzarako? Eta zein gai landu zenuen doktoretza-tesia? Zertan datza? Eta zenbat argitalpen zientifiko dituzu argitaratuta aldizkari edo liburuetan? Irrikaz itxarongo ditut zure erantzunak.
Uff, eztabaidak hartu duen tonua ikusita, amore eman beharko… Hala ere, CCCDDD-rekin bat nator (ondo ulertu baldin badiot) – idazkunon egiazkotasunaren alde egiten dutenek argudiorik izan ez eta eztabaida osoa desbideratu egiten da. Berriro esango dut lehenago esan dudana: idazkunetan ikusten dena espero daitekeena dela edo hainbat hizkuntzatan ikusi den aldaketa fonetiko/fonologikoren ondorio bat dela erakutsiz gero, ez dut uste inork ezer zalantzan jarriko lukeenik. Baina ez – dena da “konplota”, “interes politikoa”…etab. Ni benetan prest nago idazkunak benetakoak direla sinesteko baldin eta zentzuzko argudio bat erakusten badidate – baina CCCDDD-k (anaia omen dudanak) esan duen bezalaxe, benetakoak badira ere, ez da izango orain arte plazaratu diren argudioengatik, nire ustez, behintzat. Listo, nik, behintzat ez daukat eztabaida antzu honekin segitzeko asmorik.
Hau arazoa! Nori erantzun behar diot, AAABBBri, CCCDDDri ala Amaiari? Anai-arreba hirukiak ematen duzue eta… Bueno, bati erantzunda nahikoa izango da.
CCCDDD: Esan nizun nor zinen jakin nahi nuela iritzi-trukaketari ekin aurretik. Esan didazu, baina dena gezurra: zu ez zara Oier Agirre, ez zara Donostian bizi, ez duzu administrazio ikasketarik, ez zaude langabezian… Ez dago asko ikertu beharrik honetaz jabetzeko. Aspalditik dugu zure berri auzi triste honetan sartuta gabiltzanok. Zure estilo berezia eta solaskideekin duzun jarrera begirunetsua inkonfundibleak dira. Celtiberia.net-en hasi zinen 2006ko abenduan, TOMAS DEUNA zenuen ezizena. Gero Terrae Antiquae-n SANTO TOMAS bihurtu zinen lehendabizi, eta TXATXI PIRULI (anderea)gero, Iruña-Veleiako auzian ardura handiak zenituen garaian. Gerora asko aldatu duzu ezizena. IÑAKI,izan zara gehienbat, baina beste batzuk ere erabili dituzu. Nire blogaren (http://goiena.net/blogak/elexpuru)tripak ondo ezagutzen ditut; beharbada ahaztuta izango dituzu, eta gogoratuko dizkizut Iñakiz gain han erabili dituzun nickak:Felix Iñaki, Felix Iñaki Astoreka Arriaga Astigarraga, Iñaki Astoreka, Felix, Iñaki Arbizu, Iñaki Otegi. Eta orain beste hauek Zuzeun. Nekaezinak ei gara. Betiko zoazela diozu. Nekaezinak gara,bai, baina zu ere bai. Joango zara, baina laster itzuliko zara, dagoeneko ez bazara itzuli.
Eta zure datuak, Juan Martin? Zer ikasi zenuen zuk? Euskal Filologiako karrera egin zenuen, ala beste karreraren batetik egin zenuen “salto” doktoretzarako? Eta zein gai landu zenuen doktoretza-tesia? Zertan datza? Eta zenbat argitalpen zientifiko dituzu argitaratuta aldizkari edo liburuetan? Irrikaz itxarongo ditut zure erantzunak.
Elexpuru jauna: gehiegixko esatea ez al da hori? Nick desberdinen atzean, pertsona berbera dabilenik…ez zara pasatu pixko bat? Ez duk sinistu nahi.
Inozo antza naiz ni, bai, egia, eta garbi sartzen naiz halako tokitan, besteek ere jokaera garbia izanen dutelakoan, tituludun edo ez-tituludun (titulitis?)
Zertan ariko dira joko zikinean hemen, euskaldunen artean? Zeren alde? Zeren aurka? Ba al du bada gai honek halako traszendentziarik?
Inork ez du aipatu oraindik Julio Nuñez zuzendari berria egiten ari den triskazioa. Badira irudi asko sarean:
http://www.youtube.com/watch?v=1CaiVRIPwQU
http://www.sos-irunaveleia.org/el-nuevo-plan-director
http://terraeantiqvae.com/profiles/blogs/profesor-nunez-escava?id=2043782%3ABlogPost%3A77177&page=1#comments
Hirukote maitea,
Lasai! Ez estutu! Hitz egiteko denpora hartuko dugu.
Oier, zure kasuan, langabezian zaudela esaten diguzu. Egia baldin ba da hori, zuk nik baino asti gehiago izango duzu foru honetan ibiltzeko. Dakizuen bezala, ikertzaile batzuei eginbeharrek ez digute denpora askorik uzten foruetan ibiltzeko eta batez ere ezizenez dabiltzanekin mintzatzeko. Halere, nire hirukote agurgarria, uste dut tartetxoaren bat aterako dudala zurekin eta zure familiakoekin hitz egiteko.
Dena dela, munduan zehar horrela ibiltzea ez zait batere egokia iruditzen, hau da, mozorroturik. Mozorro hori erabiltzen dutenen zergaitia jakin nahi nuke. Beldurtiak izango dira? Koldarrak? Zerbait ezkutatu nahi dute, esate baterako, beren egiazko nortasuna?
Eta bukatzeko, pozten naiz zure izena “Oier Agirre” dela entzun eta zuk zeuk zure langabeziaren ipuin tristea guri kontatzea. Baina zaila egiten zait sinestea zure egiazko izena eta egoera horiek direla, hau da, Euskal Unibertsitatetik hain urruti bizi izan zarela beti eta euskal filologiaren ikasketa eta ikerketan inoiz ez zarela murgilduta egon.
Beste bat arte.
Denok isilik gelditu direla ikusita, saiatuko naiz hau berpizten, foro honetan han-hemenka esan diren zenbait gauzari erreparatuta.
CCCDDD, diozu argudioak itsuak direla. Hortaz, oso kritiko izan behar duzu A. Barandiaranen “Veleia Afera” liburuarekin, Kazetari hark liburuaren ikerketa laburbilduz esan baitzuen Hamaika Tbn, hainbeste zirela faltsutasunaren kontrako iritziak, non idazkunek faltsuak izan behar zutela. Horri zientzialari handi batek, agian handienak, jakingo zuen zelan erantzun.
http://es.wikipedia.org/wiki/Cien_autores_en_contra_de_Einstein
Bestalde, esan behar zaio Navascuesi, arkeologia -filologia bezalaxe- zientzia dela baina ez dela exaktoa. Hala ere, fisika eta kimika bai, eta horiexetan oinarritzen da arkeometria.
http://es.wikipedia.org/wiki/Arqueometr%C3%ADa
Gauza askoz gehiago esan daitezke, jakina, baina argi eta garbi dagoena da eztabaida badagoela (hizkuntzalarien artean ere bai, noski. Gogoratu Opurstan, Iglesias, Uriagereka, Elexpuru, Frank, Knörr, Txillardegi,…) hizkuntz aurkikuntzak direla-eta. Datu honek ikerketa erabat beharrezkoa dela dakar, ezinbestez… Eta honexegatik da hain deigarria -eta susmagarria- ikerketa gehiago ez direla egin behar behin eta berriro diotenen jarrera.
Guztiz ados nago Elexpuruk esaten duenarekin. Hizkuntzalaritza historikoak badu bere metodologia, eta ez dut hori zalantzan jartzen. Euskararen kasuan, ahaide ezagunik gabeko hizkuntza den aldetik barne berreraiketan oinarriru behar gara hizkuntza horren lekukotasunik gabeko historiaurre ilunera iristeko asmoa baldin badugu. Baina, hor dago koska, lekukotasunik gabeko garaia da euskararen historiaurrea, hortaz, horri buruz egiten diren ekarpenak, beti, BETI hipotesiak izango dira, ez besterik. Ez daukagu erarik frogatzeko J.Lakarraren CVC erro monosilabikoaren teoria egiaztatzeko. Egiantzekoa izan daiteke honen teoria, baina ezin egia dela esan. Hara, kasualitatea! Lakarra bera ez ote zen izan asunto honetan begi zorrotza izan zuen lehena?( Urgell eta bere lagunak alboan zituela noski). Iruña Veleiako aurkikuntzak egiazkoak balira… pikutara haren teoria guztia! Eta horren ondotik haren izen handia noski. Beraz nik, ikerketa aurrera eramatea eskatuko nuke, Iruña Veleiakoa gezurra dela demostratu arren.