Gorka Ortiz de Urbina: “Zeledon orain jaio izan balitz euskaraz jakingo luke”
Goizeko 11:30etan jaso du kazetariaren deia. Bistan da izara artean dagoela, logale: “gauez egin dut lan”, dio susmo txarrak uxatuz. Hitzordua abuztuaren 3an da, Gasteizko Andra Maria Zuriaren plazak gainezka egin baino 30 ordu lehenago. Zeledon pertsonaia kuttunaren irudia izanagatik, Michelin enpresako gaueko lan orduak ez dizkiote aldatu. Hiru orduko loarekin egin behar izan die aurre jai bezperako betebeharrei. “Gogorragoa izaten da bezpera txupinazo egunera bera baino”. Goiz goizetik dabil irratiz irrati, telebistaz telebista, egunkariz egunkari, eta, azkenik, Gasteizko Udalera joan da aurtengo berritasuna jasotzera: Green Capital saria gogoratzen duen aterki berdea.
1971an jaiotako gasteiztar kankailua, izenez Gorka Ortiz de Urbina, sasoi onean egongo da abuztuaren 4an. Beste erremediorik ez du. Milaka lagunen artean, berez ibilbide motza dena, eternal egingo zaio. Aldiz, urduritasunik ez dario. Hamabigarren urtez Zeledon izatearen esperientziak laguntzen du gizona. Saiatua da Gorka euskaraz, baina haurrekin badarabil ere, kalean nahi baino gutxiago egiten duela onartu du. Aihotz plaza ederreko Kaskagorri jatetxean elkarrizketa egin eta atseden hartzera doa Gorka Ortiz de Urbina; Zeledon.
(elkarrizketa osoa, erreprodukzio zerrendan, behean)
Nor da Zeledon?
Zer ematen dizu Zeledon izateak?
Zeledon euskaldun jaio al zen?
Aterki berdea daramazu aurten. Zer deritzozu?
Bat-batekotasunerako tarterik ba al dago jaiari hasiera emateko mezuan?
2001 urtetik zara Zeledon. Onera ala txarrera egin du?
Zure aurretik Zeledon izandakoek 22 eta 21 urte egin zituzten. Noiz arte zeu?
Elkarrizketa osorik.