Ludger Mees: “Gaur egun ez dago benetan independentea den estaturik”
Ludger Mees 1957an jaio zen Essenen (Alemania), baina, bizitzak Euskal Herrira eraman zuen eta gaztetatik aritu da ikerlari gisa EHUko unibertsitatean. Historia Garaikideko irakasle eta euskara errektoreorde ohia da eta hainbat liburu idatzi ditu euskal nazionalismoaz; besteak beste, ‘El péndulo patriótico‘ eta ‘Jose Antonio Agirre, igarle pragmatikoa‘. Bere buruaz, hizkuntzez, abertzaletasunaz, zein, euskal gatazkaz galdetu diogu, hara hona emaitza.
Bideo honetaz oroitzen?
Nola bukatzen du alemaniar batek EHUn euskaraz klaseak ematen?
Kontaiguzu nola iritsi zinen euskara horrela menderatzera?
Euskal azentoarekin gaztelaniaz hitz egiten duen alemaniar bakarra omen zara.
EAJren pendulu patriotikoaz idatzi zenuen. Non da orain pendulu hori?
Juan Jose Ibarretxe ameslaria da?
Non kokatzen da Ludger Mees balizko independentzia batean?
Ilegalizazioa, PPrekin paktua… Nola baloratzen duzu Patxi Lopezen legealdia?
Hainbat politikari eta historialari españolistek euskal gatazka nazien eta holokaustoaren auziarekin parekatu izan dute. Zer iritzi duzu konparaketa honetaz?
Etengabe entzuten gabiltza “errelato” hitza. Garaileak eta galtzaileak. Zein da zure errelatoa?
Soberania konpartitu ahal izateko, soberania eduki beharko duzu ezta ?
“Gaur egun ez dago benetan independentea den estaturik”. Esaldi hori tranpa egitea da, edo independentziaren inguruko eztabaidan balizko independentziazaleen iritzia ahultzeko trikimailua: “Aizue, inor ez da independentea gaur egun”…
Arazoa “independentzia” terminoa eta bere definizioa bada, alda dezagun erabilitako terminoa; azken finean, independentista gehienok hori aldarrikatzen dugunean, ez dugu esaten muga guztiak itxi eta autarkia batean bizi nahi dugula, nahiz eta Ludger Mees bezala independentziaren alde ez daudenek hori iradoki “Gaur egun ez dago benetan independentea den estaturik” erantzunarekin.
Baina beno, horretan jokatu nahi bada, jokatu dezagun: nik ez du independentzia nahi, nik Espainiak edo Alemaniak duten “dependentzia” maila bera nahi dut.
Bestalde, independentzia XIX. mendeko kontzeptua dela esatea, azken 40 urteetan etengabe estatu berriak sortzen ari diren honetan, ez da batere normala Historia Garaikideko irakasle baten aldetik. Normalagoa litzateke esatea, ez dakit, “XIX. mendean sortutako kontzeptua, gaur egun indar bizian dagoena”.
Azkenik, apur bat amorratzen nau berriro ere populazioaren %51ren ideia hori entzuteak. Bide partekatua egin behar dugula alde batekoek, bestekoek eta bestekoek? Bai ba, populazioaren %51ak “Alemania bezalako dependentzia” aldarrikatzen badu, denok kabitzen garen estatu bat osatuko beharko da noski, orain arte Espainiaren baitan denok kabitzeko moduan egin duten ahaleginaren parekoa gutxienez.
Estaturik gabeko nazioetako independentistok horrela limurtu nahi bagaituzte (independentzia? hori entelekia bat dun!) bada, bikain. Baina egoskorrok, astunok, ezjakin halakook oraindik entelekia hori nahi badugu, zein da problema? Erantzunik Unibertsitate txit jakintsutik? Problema zera da: Entelekia horrengana sobera gerturatu ez gaitezen zera, arma bat edo beste, legedi antiterroristaren bat eta mehatxu demokratiko xortatxo bat mahai-gaineratu ohi dizkigutela. Badaezpada ere.
Euskaldun berriei nire txera guztia, benetako afektu goxoa. Berdin-berdin etorkin guztiei. Baina inozotzat hartzen gaituzten leloen defendatzaileei (abizenak bost), mototseraino gauzkatela esatea zilegi bekigu.
Guztiz ados zuekin, Iñaki eta Assar.
Islandiak adinako independentzia eta dependentzia eduki nahi dugu.
bizitzak Euskal Herrira eraman ZUEN!!!!!!!!
Guk independentzia nahi dugu. Beste herri horiek, amerikanoek, espainolek, frantsesek… ez badute independentziarik nahi, primeran! bakean utz gaitzatela.
Munduan izorratu duten guztia konpontzeko lan sozialetan jarriko ditugu. Azkenean, egingo dute zerbait ongi.
Gora zazpi lurraldeez osaturiko estatu independentea!
Independentzia lortuz gero gainerako guztiak bezain interdependente izanen gara, eta ez orain gaituzten moduan, espainolen eta frantsesen esklabu.
Xuxen da jada ;). merci.
Igarleak gora igarleak behera… Mees berak, Josu Jon Imaz (Arzalluzek euskal gazteentzat eredugarria ez zela zion politiko ohia, eta Petronorreko lehendakaria egun) Agirre lehendakariaren figura politikoaren berreskuratzaile gisa ikusi zuen 2006an.
Aurrekoekin ados, baita Josebak egindako proposamenarekin ere. Konpon dezatela mendetan egin dituzten gehegikeria guztiak estatu koxmopaleto horiek!