ETAren erruz “erbestera joandako 200.000 pertsonek” Araban bozkatuko balute, zer?
Iruzurra, beste behin, sukaldatzen ari dira. 70ko hamarkadatik ETAren erruz 200.000 gizon-emakumek EAE utzi behar izan dutela argudiatuz, “erbesteratuei” bozka eskubidea eman nahi die Espainiako Gobernuak. Hauteskunde iruzurraren neurria ikusteko muturreko egoera bat jar daiteke: Nolakoa litzateke EAEko Legebiltzarra 200.000 boto Araban PPri gehituta?
Iruzurraren justifikazioa
36ko gerrako erbesteratuek Espainian bozkatzeko duten eskubidea erabili nahi dute lege aldaketaren oinarri gisa. “Euskaditik alde egin behar izan duten” pertsonek gurean bozkatzeko aukera izango dute, nahiz eta hamarkadak izan Euskal Herrian bizi ez direla. Espainiako Gobernuak txosten juridikoa osatzeko eskatu du “ETAren ondorioz erbesteratutako pertsonek” gurean bozka dezaten Hauteskunde Lege Orokorra aldatzeko. Espainiak hauteskunde lege erreforma EAEko hauteskundeak burutu baino lehen egin nahi duela iragarri du Europa Pressek.
Iruzurra nondik dator
Espainiako eskuin muturreko eragileek “erronka separatista” gainditzeko “Gobernuaren estrategiaren barruan” kokatzen dute “erbesteratuek bozkatzeko eskubidea”. Estrategia horren ardatzak azaldu dituzte Libertad Digital hedabidean, ¿Cómo vencer un desafío separatista? artikuluan. Bozkaren aferaz, hitzez hitz horrela dio:
“Dado que el calendario legislativo es corto, antes de las próximas elecciones autonómicas vascas en marzo 2013, necesitamos que el Gobierno de España actué con rapidez porque podría ser interesante implementar un cambio de la ley electoral que sea simple y efectivo como, por ejemplo, permitir que “cualquier ciudadano pueda votar en su Comunidad Autónoma de nacimiento con independencia del lugar en el que esté residiendo”, sin tener que entrar a valorar si ha sido (o sigue siendo) objeto de amenaza o extorsión por parte del entramado de organizaciones de ETA y, a efectos prácticos, tan sólo con la sencilla acreditación que permite la presentación del voto junto con un certificado de nacimiento expedido por un registro civil.”
Denaes Fundazio nazionalista espainiarrak jarri du abian PPk bereganatu duen iruzur proiektua, Un exiliado, un voto izenpean. ETAren erruz alde egin duten edo ez aztertzea beharrezkoa ez dela dio Danaesen proposamenak. Espainiako Gobernuak iruzur bide hori onartzen badu EAEn jaio eta Espainian bizi direnen artean PP bozkatuko duten pertsonen bila hasiko dira era antolatuan eskuin muturreko eragileak eta PP alderdia bera.
Iruzurraren tamaina
Iruzurgileen arabera, 200.000 pertsonek egin behar izan dute alde Euskal Herritik, ETAren erruz. Iñaki Ezkerrak Exiliados en democracia liburuan 200.000 erbesteratuen datu hori eman zuenetik “ofizial” moduan erabilia izan da. Zenbaki hori gezurrezkoa dela, puztuta dagoela, frogatu dute behin eta berriz, besteak beste, Jose Mari Esparzak, Los de Tafalla a Tafalla iritzi artikuluan.
- 2009ko bozetan 1.120.000 bozka inguru eman ziren. Beraz, 200.000 “erbesteratu” horiek bozkatzen badute emaitzak nabarmen desitxuratuko dira.
Legebiltzarreko aulkien banaketan izango lukeen isla kalkulatzea ezinezkoa den arren, muturreko egoera marraztea izan daiteke interesgarria.
- Zein litzateke iruzurraren egoera muturrekoena? 200.000 pertsonek Araban PP bozkatzea.
Izan ere, Araba da hiru lurraldeen artean biztanle gutxien duena, eta, beraz, bozka gutxiago behar dira eserleku bat lortzeko, 25 aukeratzen baitira lurralde bakoitzean. Araban bozka batek Bizkaian lauk bezain beste balio du. Araban 150.000 bozka inguru jaso ohi dira. Hortaz, 200.000 gehituz gero, emaitzak irauli egiten dira.
- Araba: PPk 17 eserleku, PSEk 3, Amaiurrek 3 eta EAJk 2.
Sociometroaren inkesta kontuan hartuta eta 2009ko parte hartzea kontuan izanda, legebiltzarra horrelakoa zatekeen:
Iruzur asmo berri honi aurre egiteko gai izango gara?
Informazio gehiago:
200.000 erbesteratuen gezur handia; Arabatik bloga
Fikzio demokratikoa; Maite Soroa, Gara
200.000 horien ipuina; Maite Soroa, Gara
Milaka euskal erbesteratuak bozkatzea nahi du Antonio Basagotik; Libertad Digital
Erbesteratuek bozkatuta gehiago dira ez-nazionalistak; Hispanidad
Zalantzarik gabe horrelako iruzurra salatu beharrekoa da baina egoera hori erabat muturrekoa dela kontuan hartu behar da. Hasteko 200.000 exiliatu horiek esistitzen direnik gezurra da (aurkeztu diren froga bakarrek gezurra dela diote, Iñaki Ezkerrak eta enparauek datua bai baina frogarik ez dute ematen). Baina EAEtik joandako denek (edozein arrazoirengatik joan da ere) bozkatzeko aukera balute ere ez dut uste soilik PPren aldekoek egingo luketenik. Nik adibidez ezin dut EAEn bozkatu eta aukera sortuko balitz ziur egon PPren aldeko bozkarik enukeela emango!!!!!
Nahi duten legea egin dezakete jende hori bozkatzeko baina zenbakiak oso puztuak daude, azken 35 urteetan 175 mila pertsona joan dira euskaditik beste lekuetara bizitzera, denak ETArengatik izan dira? Hori barregarria da, Madriltik 600 mila baino gehiago joan dira, ETArengatik be bai?
Duela urte bat PPSOEkoek erran zuten zenbakiak puztutak zeudetela eta gehienez 20 mila pertsona zirela, duela hilabete batzuk erran zuten 8 edo 10 mila pertsona izango zirela gehienez.
Hori ze eragin izango litzateke? Ezerrez.
Hori bai iruzurra egiten badute hemengoa ez den jendea edo hemendik ETA ez den beste arrazoiengatik joan diranei edo beraien semeei bozkatzeko ahalmena emanez izango da.
Hori egiten badute (iruzurra) ondo pentsatuta egin dezatela, izan ere, jende asko sartuko litzateke tartean PPSOEri botoa emango ez diotenak (besteak beste, nire arreba biak, Espainiara ezkondu zirenak). Baregarria litzateke ikustea hainbesteko lana hartu eta gero boto abertzaleak gehiago direla, ez nuke barre gutxi egingo!!!
LOS DE TAFALLA A TAFALLA
Jose Mari Esparza Zabalegi.
.
Eta Lapurdira joan diren guztiak? Eta Berara joan diren Gipuztarrak? Nire ustez hemen orain dela urte batzuk egin zuten kalkulo akatsa egiten dutela PPkoek. Baina nahi badute aldatu dezaten legea eta ikusiko dute zeinbat bozka abertzale sartzen dira ere Castro Urdiales, Errioxa eta Nafarroa aldetik. Eta Bartzelonatik, eta Madrildik. Sorpresa ederra hartuko zuten, abertzaleek irakurri eta bidaiatzeko duten ohituraz. Hori guztia haien abertzaletasunez sendatu gabe… 🙂
Datu batzuk ematen dituen blog bat.
Agian iruzur hau da behar duguna, oraindik, demokrazia batean gaudela sinesten dutenak konbentzitzeko.
Badakigu gezurra dela baina hori da gutxienekoa. Berdin da gezurra izatea. Iruzurra egin badezakete egin egingo dute. Estaduko botere guztiak alde dituzte. Prentsak alde egingo du eta botere judizialak ere bai. Gero kontua zuritzeko hamar urte barru Auzitegi Konstituzionalak erabakiko du gaizki egina egon zela, baina bitartean auskalo zer egiteko aprobetxatuko duten. Ez gaitezen inozoak izan. Gezurra dela esatearekin konforme geratzen bagara, unea iristen denean ziria sartuko digute gure ezin sinetsiari eta ergel aurpegiari parre eginez. Hau ez da txoro batzuen burutazio xelebrea. Erroldak eta listak prestatzen ari dira zehatz mehatz, azken unean agerira ateratzeko. Europak bakarrik salba gaitzake honetatik. Baina horretarako bihartik hasita ekin behar diogu Europan kontu hau behin eta berriz zabaltzeari, eta bertan egon daitezkeen mekanismo guztiak erabiltzeari. Europan nolabaiteko ordezkaritza duten euskal alderdi guztien erantzukizuna da gure herria iruzur asmo honetatik babesteko neurriak hartzea. Berriro diot: Ez dira lau txoro. Hau benetako larrialdia da.
Errepresoagatik Euskal Herritik hanka egin zuten milaka pertsonek bozkatzeko aukera baldin bazuten ezker abertzalea lehendakaritzan egongo zen?
beste galdera hipotetiko bat…