16 pentsamendu “Barcinak hiru tarta frogatu du”-ri buruz

  • Barcinak hiru tarta daztatu ditu.

  • Aitor Furundarena Usabiaga 2011-10-28 11:53

    Izatekotan ere, dastatu. Edo probatu, mustatu edo txestatu.
    Beste batzuk (kasu honetarako): Sufritu, jasan, pairatu, nozitu, hondatu, alferrik galdu, bururatu…

  • Josemari Navascués 2011-10-28 14:20

    Ez dago zertan hitzez hitz itzuli. Zer moduz halako zeozer? Hara:
    “Barcinari hiru ‘tartada’ eman dizkiote” edota “Barcina, tarta-tarta-tarta”

    Txantxetan nabil e!

    Hala ere, Euskal Herrian izan balitz, auskalo zenbat urteko kartzela eskatuko lieketen “pasteleroei”, areto-borroka edo “tarterrorismoa” leporatuta.

    Gaur pailazo bat armozatu dut, antza.

  • Zoriooonaaak zuriiii, zoriooonaaak zuriiii, zorionaakkkk Yoooliiiiiiii, zoooooriooooonaaaak beeetiiiiiiiii !!!

  • Eta beti bezala ETA edo ETA-ren ingurukoak izan direla aitzakia bezala erabiltzen…

    Beno gazteleraz esaten den bezala “se repartió el pastel”…

  • Gonzalo Etxague 2011-10-29 00:32

    Pozik egon beharko luke Barcina andreak, demokratikoki normalizatu egin dute eta. Bai, badakit mingarriagoa direla tartakadak aurpegian urrutiko odol-dolumin demokratiko guztiak baino, baina horrelakoa da demokrazia, ezta? Tarten zartadak arrasto gozoa utzi dio, behintzat, trenarenak pairatu beharko dituztenetatik urrun.

  • Amonamantangorri 2011-10-29 17:39

    Barcinak pozik egon behar luke, klub esklusibo batean sartu da-eta, Bill Gates, Marguerite Duras, Nikola Sarkozy Jose María Aznar bezalako jendearekin batera.

  • Joseba Zilarte 2011-10-29 17:45

    Charlot handiaren garaietan bezalakoa izan da pasadizoa…ejem…ejem… Ez dakigu zerbait berria asmatzen…

  • Bihar Martin Garitanori tartazo bat botako balio norbaitek, seguru horren komentario jokosoak bilduko liratekeela hemen.

  • Aitor Furundarena Usabiaga 2011-11-02 14:06

    …eta?

  • …eta? Ezer ez. Libre beraz, tartazoak (edo arrautzak, edo botak, edo tomateak, edo auskalo zer) botatzea, ez? Ba bale. Ados ez nagoela Donostiako alkatearekin? Tartazoa. Ez nagoela konforme lehendakariarekin? Tartazoa. Gorroto dudala diputazioko politika fiskala? Tartazoa.

    Ze guaia, ze gizarte aurrerakoia eta borrokalaria. Pailazokeria beti pailazokeria izango da… hori bai, tartazo denekin barre egitekotan, noski.

  • Aitor Furundarena Usabiaga 2011-11-02 16:45

    Hori da, hori, gauza bere onetik ateratzea.

  • Agian, gure Yolanda , Mikel Lizarralderi bixitatxo bat egin behar du, jakiteko non izango da hurrengo tartazo….eh mantagorri (jeje )

  • Amonamantangorri 2011-11-06 03:15

    Tartatza: goiko hori ekintza politiko bat da, aski ezaguna eta erabilia. Europan barna, ehundaka tarta bota dira ehundaka politikari, enpresari eta pertsona ospetsuren aurka. Pailazokeria bat den ala ez… Bufoiak omen dira errege-erreginei egiak aurpegira esaten dizkiotenak.

  • Aitor Furundarena Usabiaga 2011-11-06 20:55

    Azken esaldi hori oso polita da (eta interesgarria).