Aingeru Epaltza ere zorioneko dago
Aingeru Epaltza ere zorioneko dago
Noticiasdenavarra egunkarian egin du bere gogoeta Aingeru Epaltza idazle eta zuzeulari nafarrak. Mirestua bezain eztabaidatua izango da Epaltzak bertan dioena, baina zarata honen guztiaren erdian, neure pentsamendu eta sentimenduetako asko ikusi ditut haren lerroetan idatzita. Barkatuko ahal didate bai Epaltzak eta bai Noticiasdenavarrak hona lapurtu izana.
…
Zorioneko
Duela 30 urte xanpaina aterako genuen. Duela 20 urte algaraka aterako ginen karrikara. Duela 10 urte gorriz tindatuko genuen, egutegian, atzoko eguna, 2011ko urriaren 20a. Orain sobera nekaturik harrapatu gaitu. Zahar. Gauza gehiegi joan direlako sentsazio ezin utziarekin. Pozik, bai, baina husturik besta egiteko gogoez.
Tira, arrazoia genuen. Arrazoia duela 30 urte. Duela 20 urte. Duela 10 urte. Eta gure arrazoiei muzin egiten zietenek arrazoia eman digute, azkenik, 30 urte geroago. Gurera etorri dira, aitortuko ez badute ere. Irabazi dugu, garaipenak mikatz kutsua izanagatik ere.
Zorioneko gaude. Zorioneko. Barrenean hutsa edo behazuna du halakorik uste ez duenak. Herri honek amesgaiztoa bizi zuen, ETAren jarduerak eragina. Amesgaiztoa bukatu da. Behin betikoz bukatu, itxuraz. Horregatik pozten ez denak eri ditu burumuinak.
Atxagak erran zuen noizbait: ETAren existentzia hain da karga handia herri honetako gizon-emakumeen bizkar gainean, goratu eta guzti eginen baikara desagertzen den egunean. Garaiago bilakatuko gara. Askeago. Hegaldatzeko bezainbateko arintasuna irabaziko dute gure gorputzek.
Heriotza eta beldurra bizi izan ditu herri honek ETAren erruz. Erakunde armatuaren jardueraren emaitza da, orobat, Estatuaren eran-tzun bortitz eta zuzengabea. Sugeak eta aizkorak ereindako haziaren fruitu ozpina dugu gure inguruan garatu den antieuskalduntasuna ere. Urte anitzetako lana beharko da horri guztiari buelta emateko.
ETAk errausturik utzi ditu bi belaunaldiren ametsak. Gure adineko gizon-emakumeendako berantegi da, beharbada, amets horiek berreskuratzeko, are gehiago gauzatzeko. Agian gure seme-alabek izanen dute guri ukatu diguten aukera. Ni haietaz oroitu nintzen, atzo, 2011ko urriaren 20an, gure amesgaiztoaren bukaeraren berria zabaldu zenean.
Penagarria egiten duzun irakurketa. Zure iritzia da eta errespetatzen dut, baina iritzi partziala eta tamalgarria. Zure adin bereko beste batzuk ilusioz hartu dugu herri honi dagozkion eskubideak kalean defendatzeko erronka. Aurrera bolie!
Aingeru Epaltza eta zoritxarrez euskararen munduan bera bezala ditugun aitzakizale antzekoek fabore gutxi egiten diote bakea eta euskararen aldeko borrokari. Gatazkaren parametroak desitxuratu, euskaldunon zapalkuntza egoeraren erroa izkutatu, kolonizatuaren kontzientzia ahuldu…tristea Epaltza bezalakoen alea…Beti kexaka, beti negar, haien koldarkeria eta nagia izkutatzeko.
Inozoa ni euskararen aurkako gorrotoa ETA jaio baino lehenagokoa zela uste nuelako…
Ariketa berri bat proposatuko nuke. 1959an ETA jaio ez balitz non eta nola legoke gure herria? Ez da zaila imajinatzea. 1958ko urtea eta aurreko 19 urteei begiratzea besterik ez dago. Iberiar penintsulan dauden beste nazioen egoerari begiratzea komeniko luke ere.
Gaixoa Epaltza eta bere enparauak gaur bezalako egunean. Umeen antzera arnasari eutsi eta kasketa patetikoa hartu dute. Argi dute ETA ez dela garaitu izan eta bere ideiak eta borroka ordezkatzen duen mugimendua inoiz baino indartsuagoa dago.
Batzuek, “dena da ETA” tesia ukatuagatik ere, “dena da ETAren errua” tesia defendatzen dute.
Hala ere, ez duzue ukatuko, funtsezkoenean arrazoia duela Epaltzak: gaurko poz hau, duela hamarkada batzuk, pozagoa zatekeen. Sarrionandia berak esana da, duela hogei urte behar zuela honek guztiak… Egia esanda, ezer berririk ez da entzuten gaurko argumentuen artean, horregatik da zintzoa Epaltzaren artikulua. Eta ausarta, bere sentipen benetakoaren albiste ez zuk, ez nik, ezin baitugu jakin berak baino hobeto. Zoriondu nahi nuke, bihotzez, bere ekarriagatik.
Epaltzak maisuki adierazi du euskaldun askorengan notiziak sortu dituen sentimendu kontrajarriak.
Beranduegi iritsi da ETAren errendizioa (zeren hori besterik ez baita) eta bidean asko galdu dugu.
Bejoindezula Aingeru!
Aingeru Epaltzaren iritziak erabat errespetagarriak dira, Rajoyrenak, esaterako, bezainbeste.
Edonola ere, Aingeru Epaltzaren Ezker Abertzalearen aurkako jarrera biszerala, eta ez soilik ETAren aurka, soberan ezaguna da Nafarroan.
Eta beti bezala bere amorru guztia ateratzen du artikulu honetan, zorionaz mozorrotu nahi badu ere. Eta beti bezain higuingarria egiten zaio edozein abertzaleri bere iritzi errespetagarria.
Rajoy edota Rubalcaba bezala Aingeru Epaltza ere “Irabazleen” alderdian sentitzen da; eta bere “garaipena mikatza” irensteko xanpaina edaten du; bejondeiola. Eta Urkullu bezala jada duela 30
urte arrazoia omen zeukan; eta zergatik ez duela 52 urte? Ze motzak Aingeru eta Urkulluren argia hain berandu ikusi dugunok.
Eta Aingeru Epaltzarentzat, Rajoy, Rugalcaba eta Urkulluentzat bezala, lokamutsarik handiena ETA izan da, eta asko sufritu omen du bere erruz.
Bitxia. Beste batzuentzat, ni barne, nire sufrimenduaren iturria eta herri honetako milaka eta milaka seme-alabentzat, Espainia eta Frantzia izan eta izaten dira gure sufrimendua eta zapalketaren iturria eta errudunak. Eta gure amesgaiztoak indarrean dirau. Zorionak Aingeru Epaltzarentzat, orain libre sentitzen da bere ametsak bete ahal izateko. Topa egin dezan lehertu arte.
Horregatik Angel Epaltza eta biok ez dugu inoiz arrazoi berberagatik egin(go) dugu topa.
Pablo, deskalifikazio eta gonparaketa manikeoak egin gabe, hobe zenuke Epaltzaren aitortza egiazkoa eta sentitua dela onartzea, zeurea bezainbeste bai behintzat. Nahiz eta desberdina izan.
Euskal Herritar asko bat etorriko lirateke Epalzak adierazitakoarekin, euskaraz irakurtzeko ahalegina egingo balute (horra zalantza). Gustatu zein ez.
Hala ere, Estatuaren jarrera bortitza ETAren jarduerari erantzun huts gisa agertu nahi izatea, itsukeria da. Eta euskararen aurkako gorrotoa eragin izana ETAri leporatzea, itsukeriaz gain, edo gezur konszientea, edota ezjakintasun harrigarria.
“Erakunde armatuaren jardueraren emaitza da, orobat, Estatuaren erantzun bortitz eta zuzengabea. Sugeak eta aizkorak ereindako haziaren fruitu ozpina dugu gure inguruan garatu den antieuskalduntasuna ere.” Osaba Tom.
L.M. :
Beti sinistu dut Aingeru Epaltzak Ezker Abertzaleari dion gorrotoa egiazkoa eta sentitua dela, baina ez nekien hori meritua denik. Urkulluk eta Basagoitik antzeko harrikadak botatzen dituztenean ziur ere benetan sentitzen dutela.
Manikeismoari dagokionez eskuliburuko adibidea da A. Epaltzaren idazkia. Asko sufritu duela ETAren jardueragatik? (ahaztu barik urte guzti hauetan Ezker Abertzalearen erakunde guztien aurka idatzitako deskalifikazio guztiak). Agian sabeleko ultzera sortu zaio ikustean beste batzuk jota-ke borrokan jarraitzen zutela. Eta ez soilik ETAkoek.
Euskara eta euskaldunon hizkuntz eskubideak baztertuak izan direla ETA eta Ezker Abertzalearen jardueragatik? Gure autodeterminazio eskubidearen ukazioa eta espainiarren ezarpena eta jazarpena ETAgatik izan dela? Manikeismoa ala Estokolmo sindromea?
Konparaketei dagokienez; nortzuk esaten dute “garaileak” direla? Rajoy, Rugalcaba, Lopez, Basagoiti, Zapatero….. eta A. Epaltzak.
Nortzuk esaten dute arrazoia zeukatela duela 30 (edo gehiago) urte? Urkullu, Ardanza, Imaz…… eta A. Epaltzak
Nortzuk esaten dute gure gaitz guztien erruduna ETA dela? Rajoy, Rugalcaba, Lopez, Basagoiti, Zapatero, Urkullu, Ardanza, Imaz….. eta A. Epaltzak.
Nortzuk esaten dute orain libre garela? berberak……… eta A.Epaltzak
Nortzuk esaten dute “ETAk errausturik utzi ditu bi belaunaldiren ametsak.” Bufff, zenbat antzekotasun sinesgarriak!!
Ikusten duzunez, konparaketa manikeoa baino zerbait gehiago da guzti hau. Hobe onartuko bazenu.
Aingeruuuuuuuuuuuuuuuuuuuuu…. Beste argudio bat gutxiago izango duzu gaurtik aurrera.
Guztiz ados Arturo eta Pablok azaldutako arrazoiekin; nik ezingo nituzke hobekiago adierazi artikulu honekin ez ezik aspalditxo prentsan idazten eta irratian esaten ari den guztiarekin Epaltzak eragiten dizkidan gogoetak.
Ez noa errepikatzera horiek biek esanak, hortaz. Bakar-bakarrik, zera, aipatu ez den zalantza bat eragin didala artikuluak: “Erakunde armatuaren jardueraren emaitza da, orobat, Estatuaren erantzun bortitz eta zuzengabea” dioenean, ez ote da hari makina bat heriotz eragin dituen estatu terrorismoa zilegitzen?
Eztabaidan sartu gabe, apuntetxo bat, L.M.ri: “Sarrionandia berak esana da, duela hogei urte behar zuela honek guztiak…” diozu. Sarrionandiak hori eta beste gauza asko esan zituen elkarrizketa horretan, dena den, aldizkari eta egunkari batzuk, dena kontestutik atera eta titular ponpoxo eta interesatua jarri zuten: “ETAk estatuaren sparring papera bete du 20 urte luzez…”. Dena den, kontua da: Sarrionandiak esan zuela eta, zer? Hori ez da argumentu bat: “eske sarrionandiak esan zuen”. Bai, eta nire amonak zioen ETAk gehiago akatu izan balitu hobe egongo ginatekeela. Kontua ez da zer esan duen nork, baizik eta ia posible den orain eztabaida hau, eta ia nola neurtuko dugun soziologikoki eta politikoki ETAk euskal herriaren askatasunaren alde objektiboki lortu dituen baldintzak. Hori denborarekin ikusiko da eta aztertu beharko da. Hori lehenik. Eta bigarrenik: kontua da, berez, Sarrionandiak esandakoaren kontrakoa orain ezin dela esan, ilegala da, apologia. Edo esan daiteke, baina zeharka eta zeharbidez. Hori da problema. Apuntetxo hori besterik ez.
Xabier (X): gehiegikeria da, beste hitz bat ez erabiltzearren, Aingeru Epaltzak estatu terrorismoa legitimatzen duela esatea. Kritiken kritikak ere, neurrian. Mesedez.
Ba ni guztiz identifikatua sentitzen naiz Epaltzaren hitzekin.
naparrotik idazten du, iruñerritik hain zuzen ere. Baita nik ere. kontu egizue…
Tamalez eztabaida hau asimetrikoa da. Ze nik idatzi dezaket: “gertatu zaizkigun malerus guztiak ETAren ondorio dira”. Baina ezin dut esan: “ETA existitu izan ez balitz herri honetan ez legoke ez ikastola ez D eredurik”. Batean arrazoi eduki dezaket, bestean ez dakigu, ezin baitut esan.
Niri ETAk ez dit ezer egin. Are eta gehiago, herri honetan jaio naizenetik ezagutu dut gatazka politikoa eta inoiz ez dut ikusi ez entzun ETAren atentatu bat. Esan nezake dena asmatu dutela. Tamalez gaztazka politikoa sufritu dut, autodeterminazio eskubidea ukatzen didaten PP/PSOE/PNVtik hasita, euskaraz ikasteko ezintasuna jartzen duten errektore sasieuskaltzaileetaraino. Sufritu dut erabakitze eskubidea ez izatea, bai, baita nazionalitatea ukatzea: munduan zehar euskalduna edo (Sarrionandia ekartzen dugunez hona) saharatarra izatea antzekoa delako.
Baina ez gara ildo politikoetara bakarrik joan behar. Gaur goizean lanetik etxera nindoala pikoloen kontrola izan dut. Hori ere ETArengatik al da? Eta pikoloen kontrol horretan galdera pertsonalak, ilegalak diren pare bat jarduera (kotxea ni egon gabe erregistratzea eta nire abokaturik egon gabe kaligrafia froga izkutu bat eginaraztea) egin dituzte. Guardia Zibilaren kontrolak askotan ikusi eta pairatu ditut, umilazio eta bestelakoekin. Esan dezaket ETAren atentaturik inoiz, baina Guardia Zibilaren kontrolak askotan sufritu ditudala.
Gartzela ezagutu dut, lagun torturatuak, Audientzia Nazionala. 18 urterekin etxetik atera ninduten Madrilen denboraldi bat pasatzeko. Ez zen ETA izan, ez ETAren errua. PNVrena bai, herri honetako ehunka biktima alde batera utzi eta Epaltzak aurkezten duen manikeismoan erortzeagatik. PNVrena bai Guardia Zibila, Erregea eta bestelako inposaketak pozarren onartzeagatik.
Nik ez nuen atzo txanpainaz ezer ospatu. Garagardo bat hartu nuen etxera iristean, pixka bat erlaxatu eta berriak irakurri aurretik. Eta ikusi nuena oso argi zegoen: euren burua irabazletzat dutenek, “dena bukatu da” esaten duten horiek”, galdu dutela. Galtziale batek bakarrik esaten du: “arbitroaren jarrera ez da justua”. Irabazleak ez du gogoratu behar irabazi duela, baina Zuzenbide Estatuak bai, antza.
Epaltza zaku horretan sartzen da. Irabazi duela uste du, baina konturatzen da ez duela ezer irabazi. Ezin du aitortu galdu duela, bere jarrera ez dela azkenean aurrera atera, beste bat izan dela. Eta ezin egon hori dela eta idazten dira hauek, norbere burua engainatzen saiatzeko.
Lasai egon, Aingeru Epaltza. Egunen batean ospatu ahal izango duzu euskara eta herria libre direla. Ez da zuri esker izango, baina utziko dizugu beste txanpain botila bat irekitzen.
“Ariketa berri bat proposatuko nuke. 1959an ETA jaio ez balitz non eta nola legoke gure herria? Ez da zaila imajinatzea. 1958ko urtea eta aurreko 19 urteei begiratzea besterik ez dago. Iberiar penintsulan dauden beste nazioen egoerari begiratzea komeniko luke ere.”
Ba nire ustetan askoz hobe. Euskaldunago, batuago, askeago, min eta gorroto luze askorik gabe (ez dut esango min eta gorrotorik gabe) eta lasaiago.
(Zitak hemendik hartuak: Joxe Azurmendi: Euskal herria krisian. 92-93 orriak.)
Duela 3 urte egindako hausnarketa hauek, ETA oraindik aktibo zegoela kontuan hartuz, iruditzen zait oraindik ere baliagarriak direla. Esan bezala, ETAk herri honi ekarri diona eztabaidatzeko ezintasun praktiko eta kulturala egonik, dena txarra ekarri dueneko tesi interesatu horri denborak arrazoia kenduko dio, zalantzarik ez.
Aurrekoan ez da sartu, hemen hausnarketak:
Nola jakin ETAren indargintzak, hau da, ETArekin edo ETArik gabe hobe geundekeen? Euskal Herriarentzat ona izan liteke; “abertzaletasuna pizten duelako eta beste mila arrazoi”. Nola erabaki ere ez dela positiboa historiari begira? “Nola jakin ETAren borroka – urte guztiotan zenbatek harengatik deskubritu eta maite duen Euskal Herria,…, edo zenbatek Euskal Herria horregatik gorroto duen eta nahiko lukeen erraustu? (…) Kantek esaten zuen bezala, sufrimenduak herriaren espiritu morala zailtzen eta gihartzen duela, eta abar, pentsatzen badugu, nola erabaki ETAren borroka ez dela espiritualki, moralki, historikoki oso positiboa? Nola jakiten da “ETArik ez balego” hobeto nola egongo ginatekeen? Eta ez: ETAri eskatzen duen dena demokratikoki behinbetiko emango balitzaio Euskal Herriak etorkizun zoriontsu bat izanen lukeela?… Hau da: “¿Debió Bruto haber asesinado a Cesar?[38]”[39] Eztabaida hau, esan beharrik ez dago, legalki eta egungo baldintza kulturaletan ezin daitekeela egon. Eta ezintasun hau dela eta printzipialismora egiten dugu ihes, hau da, printzipio absolutuetara (kristautasunera normalean). “Zaila da ETAren indargintza konkretua ere printzipio absolutuekin garaitu nahi izatea, Estatua kuestiona ezin litekeen zerbait sakratu bezala suposatzen ez bada behintzat”[40], hau printzipioz zaila dirudielako, Euskal Herriaren askatasunaren alde armak bidegabeak izatea, askatasun haren aurka bidezkoak badira (Konstituzioaren 8. artikuluaren arabera diren legez).
Eta beraz, gauza bakarra geratzen zaigu egiteko, eta beste batzuk bazterrean uzteko; bazterrean utzi behar dena, eztabaida hauetarako ja ez dela ordua (lejitimitatea, etikotasuna…), urgentziaz egin behar dena argia da ordea; indarkeriazko egoera gaindituko duen egoera baten bilaketan saiatzea. Eta soluzioa, ez Estatuaren garaipenean, ez ETArenean, baizik elkarrizketa erretorikoan; horretarako, multikulturalismo onartuko duen kultura berri bat landuz. “Uste dut honezkero horrek izan behar duela biolentziaren inguruko planteamendua: ez, zilegi da edo ez da ETAren indargintza? (eztabaida espekulatibo alferra); baizik, zer egin, albait lasterren indargintza hori ezin dadiz gure artean inoirk razional edo lejitimotzat ikusia izan? Ez, bizitza sakratua da, izan halaxe denik ikusten ez duguna, baizik: egin dezagun, gutxienez pertsonaren bizitza gure artean sakratua izan dadila. Jokoan ez baitago arazo teorikoa, praktikoa baizik”
Ados gaude ez dagoela baldintzarik eztabaida hau era askean aurrera eramateko. Ados ere Azurmendik aipatzen dituen askorekin, edo gehienekin (ezin da neurtu indarkeriaren eragina osotara, baina guztiok bizi dugu inguru bat eta ikusten dugu jendearen ibilbidea eta Euskal Herria edo euskararekiko harremana). Ados ere ETAren jarduera armaturik sortu ez balitz Euskal Herria hobe legokeela pentsatzea sinismenetik hurbil dagoen pentsamendua izan daitekeela. Kontua da kontrakoa ere, ETAren jarduera armatuari esker heldu garela honaino pentsatzea, pentsamendutik baino sinismenetik hurbilago dagoen zerbait dela. Eta Aingeru Epaltza bezalako idazle batek holakoak esaten dituenean koldar edo dena delakotzat jotzen bada, argi dago sinismen bat egi bakarraren pulpitura ari dela eramaten eta hortik ateratzen dena gurutzeratzen. Nahiko nuke nik nire inguruan “abertzale” gutxiago eta euskaraz hain liburu onak eskainiko lizkiguken jende gehiago. Zer besterik da ba nazio eraikuntza? Herria sortzea? Hizkuntza biziraun eta prestijiatzea?
Naparra naiz. Iruñan bizi naiz eta hemengo euskaldun asko bezala, Epaltzarekin bat nator.
ETAk izugarri lagundu du pairatzen dugun euskarafobia puzten. UPNren bidelagun ezinhobea izan da urtetan. (Ziur nago Vianako Printzeko enparantzako egoitzan, atzo malko garratzak isuri zirela galdutako makuluarengatik)
Eta gorroto horri aurre egiten beti izan da Aingeru euskararen aldeko borrokaren lehen lerroan, hemengo euskaldunen bizitza xamurrago eginez, ezkerrabertzalero euskañol dexente Gara besapean eramatearekin konformatzen ziren bitartean.
Ez du, inondik inora, zenbait mezutan isuri diren irain doilorrak merezi.
Beno, beno… On Epaltza bezala naparra izateak hemen nolabaiteko plusa ematen duela dirudienez ni ere naparra naizela aipatuko dut (eta Galder Gonzalezek barka diezadala baina bera ere naparra dela “salatuko” dut eta bera bezala ere ETAgatik ez baizik eta estatuari alfonbra gorria jarri dutenengatik ere -ardura nagusia estatuarena dela deritzot- 8 urte daramatzat EHtik urrun erbesteratua), Iruñeko Donibane auzokoa hain zuzen ere eta ongi asko ezagutzen ditut Epaltza eta enparauak. Gazte gaztetik euskararen aldeko borrokan burubelarri sartua egon naiz, irakaskuntza arloan batik bat. Kasualitatea izanen da agian baina Epaltzaren jokaera ez da batere ongi ikusia euskaren aldeko mugimendu militantean. Guayarena egitea, ahulari egurra ematea nagusiak lasai asko utziz, bidezidorrak bilatzea eta holakak oso modan egon dira gure Nafarroa Garaian. Atzotik aitzakiak amaitu zaizkio askori. Aipatutako Azurmendiren esaldiarekin amaituko dut ez baitut jendea aspertu nahi: “dena txarra ekarri dueneko tesi interesatu horri denborak arrazoia kenduko dio, zalantzarik ez.”
Barkatu, Arturo, nire ezjakintasuna, baina ez dut zure ibilbide literarioa ezagutzen eta agian Epaltzarena baina oparoagoa da eta ni mesprezatzen ari naiz. Guayarena egiteaz ari zarenean kalitate izugarrizko hainbat liburu idazteaz ari bazara, ados nago oso guay da Aingeru.
Eta Nafarroan “euskararen aldeko mugimendu militantea” zabala eta anitza da, zorionez.
Eta benetako mugimenduan Epaltza gazki ikusia dagoela esatea gezur borobila da. Sinesten ez baduzu ere, ezker abertzaletik kanpo badago bizitza inteligentea lur honetan Arturo maitea.
Aupa Aingeru, hi etxerako! Egia oraindik ere gauza duk, nonbait, bazterrak astintzeko! Zaunkaz ari zaizkik, ala? Zakur guztiak ez baitira berdeak!
5. parrafoa estatu terrorismoaren apologia da.
@Iruinxemea: hemen ez dago ezbaian Epaltzaren literatura kalitatea (ez dakit non demontretik atera duzun hori!).
Guayarena jarrera politikoetan azaltzen da, poterearen aurrean zintzo demonio azaldu eta ahulari, zapalduari, borrokatzen duenari egurra, Osaba Tomarena egiteari deitzen diot guayarena egitea. Nik ere halako guaya izatea nahiko nuke! errezagoa liztateke nire bizitza! baina ez dut uste euskararen (eta euskararen herriaren) aldeko lana bidezidorrak bilatzean datzanik.
Ez dut ere inoiz hitz egin inongo “benetako” mugimenduetaz. Eta jakina ezker abertzaletik kanpo bizitza inteligentea dagoela, hori ere ez dut bizitza santan ukatu. Epaltzak ukatzen duena ezker abertzaleak deus onik egin duela da, justuki.
“Euskararen aldeko mugimendu militantea anitza da. Bai, eta? Eztabaidatzen ari garenaz eztabaidatu nahi baduzu aurrera baina ezentzunarena egin nahi baduzu segi zurera lasai.
@Ziztorraga: ez da hemen egia bazterrak nahasteko gai den ale ez, ezta zakur berdeen zaunkak jaso ditugunok zakurrak deitzea. Hemen ari garenaz azken 50 urteetan herri honetan bizi dena era batera edo bestera irakurtzea da, borroka ideologikoa, pixkanaka arlo guztietara zabaltzen ari dena eta hurrengo hilabete eta urteetan sekulako indarra hartuko duena. Epaltzak alde bat hartu du, ETA gaitz guzien erruduna eta gainera garaitua izan dela defendatzen duena. Gaurko egunkariei, EH eta Espainiakoei, begiratzea besterik ez dago zein aldean dagoen nor gauzak perskpektiban argi ikusteko. Bejondeiola!! baina euskara eta euskararen herriarentzat ondorio latzak izan ditzake (izan ditu iada!).
ba ni atzo garaile sentitu nintzen, eta nire ingurukoak ere garaile direla uste dut. Baita zuek ere, ezagutzen ez zaituztedan horiek. Ziur aski ez Epaltzak “garaile” terminoa darabilen zentzu berdinean. Garaile hitza ere ez dakit oso aproposa den, baina egia esan, ez dakit hitz egokirik ba ote dagoen atzo sentitutakoak adierazteko.
Ez nik ez nere inguruko inork ez du atentaturik lehengo pertsonan bizi izan. Ezagutzen dut, ordea, senarra ETAkidea izan eta alde egin zuenean espainiako indar polizialen errepresioa jasan zuen lankidea. Torturatu egin zuten, alde guztietatik eman zioten, eta gaur egun oraindik ere baditu horren erakusle diren markak. Gaur egun ezin du bere izenean kontu korronterik eduki, eta bere semeenean jaso behar du bere soldata.
Ez naiz sekula izan ETAren aldekoa. Eta ez dakit nolakoa litzatekeen nire bizitza ETA gabe. Izan ere, euskara mesprezatzeko mila trikimailu ezagutu ditut, politikoak batez ere, eta horiek ez dira ETAren erruz, ez bada norbaitek bi munduak hala nahasteak emango zizkion onurak ikusita aurrera egitea erabaki zuelako.
Euskal Herria maite dut; are gehiago, euskara. Naizen hau ez litzateke existituko haiek gabe. Eta orain sentitzen ditudanak ere ez nituzke sentituko Errioxa azpitik jaio izan banitz, seguruenik.
ETA guztiaren errudun dela esatea ez da batere kabala, ene iritziz. ETA testuinguru jakin batean sortu zen, baita bukatu ere. Gu gizartearen ondorio garen hein berdinean da ETA 1959ko giroaren emaitza. Izan zitekeela armarik gabeko taldea? Bai. Ez zait justua iruditzen inor bere ideia politikoengatik hiltzea. Frankismotik kanpora, behintzat, ez du inongo zentzurik, ez eta justifikaziorik.
Oraingo honetan ziur nago azkenekoa izango dela, baina ziur nago ez zela posible izango Annan eta konpainia etorri izan ez balira. Ze, sentitzen dut, baina ETAk PPSOEri boto gehiago emateko baino ez du balio izan niretzat: ahoa betetzen zaie biktimen defentsa sutsuan jo ta ke.
Baina gerra batean biktimak ez dira alde bakarrekoak soilik. Eta hori onartzen ez duten bitartean hemen ez da ospatzeko ezer egongo. Orain, beraien txanda da. Eta ez badakite egin beharrekoak ongi betetzen betirako galduko dute trena. ETAk ekintza armatuarekin amaitu izana pausu garrantzitsua da oso, baina lehenengoa bakarrik. Hemendik aurrera asko hitz egin beharko da, eta dugu. Benetako demokraziaren lehenengo urratsak izan daitezkeela sinisten dut.
Argi eta garbi, estatu terrorismoaren apologia garbia da. “Ikusi, zer nolako gauzak eginarazten didazu?” esaten dio guardia zibilak torturatzen ari den gazteari.
Eta Epaltzak atzean zera dio: “Ikusi? ETAren errua da”
Eta besteren batek dio egia bazterrak nahasteko gauza dela. Bai, eta gezurra ere bai.
Eta baliteke bihar, Granadara bidean, bere semea bizitatzeko 1000 kilometro egin behar dituen aita bat kotxe istripu batean hiltzea. Eta jakina, ETAren errua izango da.
Eta Epaltza bezalako koldarrek ondo egingo dute lo.
Epaltzak ez du hori esaten 5. parrafoan. Ez dut diferentzia askorik ikusten ABCren astearteko portadaren edo atzo VEO TVren programetan entzundakoen eta hemen botatzen diren batzuen artean. Hasi desbarratzen eta dena libre. Kofi Annan ETAren laguntzaile, Rajoy ETAren lejitimatzaile, Epaltza estatuaren biolentziaren apolojista…
Bestalde, herri honetan (nabarmenago Nafarroan) gure hizkuntzan lehen mailako liburuak plazaratu, kazetaritza egin, herriaren aldeko pentsamendua sortzea “borroka egitea” da, batzuk horren esklusibitatearen jabe direla uste izan arren. Horregatik Epaltza nik Euskal Herriaren aldeko borrokalaritzat daukat. Liburu bidez ematen duelarik bere fruitua. Belaunaldiz belaunaldi ernalduko den fruitu emankorra. Beste borroka klase batzuek ez daukat batere argi fruitu emankorrik erein duten.
Doike, Epaltza aintzat hartzen dut, anai, nafar, euskaldun eta euskaltzale delako eta naizelako.
Baina pena haundia eman dit Epaltzak gaur berea irakurri diodanean; penagorrotoa dariolako. Noski, kontutan hartu behar da norentzat idazten duen, DN egunkarirako ari dela idazten. Eta egun honetan, DNk eginiko editorialak izenburu hau zuen: LA PAZ HA LLEGADO.
¿Hau al da eskatzen zen pakea?. Gerra ondoren edozein egunkari falagista eginiko titularra iduritu zait, haratx.
Dio geroxeago Epaltzak: “Tira, arrazoia genuen. Arrazoia duela 30 urte. Duela 20 urte. Duela 10 urte. Eta gure arrazoiei muzin egiten zietenek arrazoia eman digute, azkenik, 30 urte geroago. Gurera etorri dira, aitortuko ez badute ere. Irabazi dugu…”
Ba arrazoia zuretzat, Aingeru. Hori al zen dena, nork zuen arrazoia?.
A ze pena, Epaltza. Zure sentimenduak errespetatuz, zuk ere nireak errespatuko dituzulakoan…
Hitz egin askok hitz egingo dugu, baina akaso Epaltza ez; epaltzak irabazi du. Utzi diezaiogun bere garaipena ospatzen, han zokoan, bera bakarrik, gustuko duen bezala, ume kasketosoa. Geuk jarraituko dugu borrokan, gu aske izateko, eta gurekin batera, eserita dagoen ume mainatia ere. Ale, Aingeru, atoz, mattia, maite zaitugu, nahikoa negar egin duzu. Ale, ohera.
Nik ere Iruñetik idazten dut. Ni ere nafarra naiz. Ni ere batzuetan mindu egin nau Aingeru Epaltzaren lumak. Batzuetan bidegabe ari zela iruditu zaidalako, zorrotzegi batzuekin. Baina esan behar dut Nafarroako euskalgintzaz edo euskal kulturgintzaz pentsatu, eta bere izena etortzen zaidala burrua; berarena eta Kikerena, Sagrariorena, Mikelena, eta beste batzuena bezala. Baita Arturorena ere, baita beste askorena ere, baina Epaltzarena bai, behintzat. Eta, minduta sentitua ere, ezeroso sentituta ere, ados egon gabe ere, beti aitortuko diot ausardia. Kemena, berea defenditzeko. Berea esateko, idazteko. Uste dut hori bera egin izan bagenu denok azken hamar, hogei, hogeita hamar urteotan, gaur egun herri hobea izango ginatekeela.
Euskaldun zintzo batentzako urgentziazko autobiografia politikoa
Urte askotan nire familia zabaleko euskaldun bakarra izan naiz. Euskalduntze hori erabat loturik egon da borrokarekin. Lehenengo inflexio puntua nire 14. udan ezagutu nituen lagun berri batzuek eragin zuten, erdalduna izanagatik goxo baina tinko euskaraz jaso nindutenak. Ez Goizuetan ez Ordizian, Donostian baizik.
Hiru lagun horietatik bi espetxean egon dira. Bat preso dute oraino, EKINeko azken zuzendaritzako kide izatea leporatuta. Mila esker Ugaitz!
ETAk eta nazio askapenerako mugimenduak, munduan leku bat nuela erakutsi zidaten eta, gainera, nire familiaren arazoak besteenak ere bazirela erakutsi zidaten, herri langilearenak hain zuzen ere. Autodefentsa zer zen ikasi nuen. Nire amorrua ez zen drogetan edo kontsumoan lokartu: konpromiso politikoa bilakatu zen. Ikastetxean eta kalean lehenengo, lantokian eta kalean geroago. Orain, 20 urte geroago, lanaz aparte etxearen eta bi haurren zaintzaren ardura gehiena egokitu zait, neskalagunak kargu instituzionala hartu baitu, beste askok debekatua zutelako. Eta bai, autodefentsa zer den azalduko diet, alabari semeari baino lehenago 😉
Ez naiz “Neguko Jauregia” hartuko duen lider iraultzaile bat, herritar soila baino ez. Baina harro nago naizen bezala izateaz. Harro nago, familiako euskaldun bakarra izatetik euskaraz bizi den familia bat sortu dudalako. Harro nago, 40 urteak gerturatzen ari diren honetan, klabe iraultzaileetan pentsatzen jarraitzen dudalako. Ez naiz hain berezia, ordea. XXI. Mendeko Europan, bada herri bat, borrokarako prest dauden adin guztietako herritar soilez josia, munduan leku bat izateko, auzoaren ongizatea gizarte antolamenduaren erdian kokatuko duen leku aske bat.
XXI mendeko Europan, zapalduaren biolentzia zapaltzailearena justifikatzeraino errefusatzen duten hiritar zintzoez betetako hipokresiaren fabrika honetan, ez dago pareko mugimendu ZIBILIK. Kristauek uler dezaten, miraria da hori.
Baina ETAk ez du izan, noski, inongo zerikusirik mirari horrekin.
Aingeru da nire mesiasa.Bere esana jarraitu ezkero euskara salbu izango da eta independentzia lortuko dugu. ah, barkatu behar bada independentzia eskatzea biolentoegia da gure Aingerurentzat eta gainera sozialismoaz lagundurik badoa uuuuu, ez daitezela haserretu espainolak eta frantsesak. barkamena eskatu beharko diegu independentzia eta sozialismoaz pentsatzeagatik. Barkatu, barkatu… amen. Aingeru dugu akonplejatuen eredu garbia.Esan zazu bahingoz “comodo en españa” bat zarela eta kitto.
Iban Zaldua: gehigerikeria da, beste hitz bat ez erabiltzearren, esatea nik esan dudanik Aingeru Epaltzak estatu terrorismoa legitimatzen duela. Kritikei egindako kritiken kritikak, neurrian, mesedez.
Epaltzaren esaldi batek eragin didan zalantza aireratu besterik ez dut egin, esaldi batek pentsamendu oso bat laburbiltzeko daukan zailtasuna onartzen dudan heinean.
Oraintxe, bada, bigarren zalantza bat aireratzen dut: aipatu esaldi horri buelta eman, eta oraintxe baten batek botako balu “Estatuaren jardueraren emaitza da, orobat, erakunde armatuaren erantzun bortitz eta zuzengabea”, horri ez ote liokete leporatuko ETAren jardura zilegitzea? Terrorismoaren apologia egitea, alegia?
Salaburu, Arregi, Vocentoko Aulestia, Epaltza eta abar izan dira testuinguru honetan mutur-muturrera jo dutenak, panikoak jota edo. Amaierarik gabeko gainbehera, eta guztiaren oinarrian, apaltasun eza. (Beste ikasketa batzuk interesgarriagoak iruditzen zaizkit, esaterako, zein antolakuntza mili-polik ahalbidetu duen duela 20 urte hartu beharreko erabakia hain berandu hartu izana).
ai ene, Epaltza “estatu terrorismoaren apologia” egiten…WTF
ETAk fusilamentuak amaitu dituela adierazi du, bazen garaia, baina argi dago batzuen gorrotoak, ezikusiak eta maltzurkeriak bertan dirautela. Demokrazia eta elkarbizitza ez da egun batetik bestera sortzen eta bistan da oraindik asko falta dela horretarako.
Bada garaia gure herrian errespestuz osoz aitor dezagun euskaldun eta abertzale izateko eta sentitzeko hamaila modu dadudela! Aupa Aingeru
Egia esateko, ez dut batere ezagutzen Epaltza. Benetan, ez dakit nor den. Badakit idazlea dela,baina ez dut bere libururik irakurri, ala egin badut behintzat ez dut gogoratzen. Artikuluak idazten dituela badakit, baina “intelektualen” eta iritzi emaile profesionalen iritzi artikuluak, salbuespenak salbuespen, ez zaizkit batere interesatzen. Benetan, intelektualen mundu hori ez zait batere interesatzen, eta pertsonaiak nahasten ditut. Aurpegia jartzeko googleen bilatu beharko nuke.
Honekin guztiarekin esan nahi dudana da Epaltzaren aurkako aurreiritzirik, gorrotorik ala ezinikusirik ez dudala.
Artikulu horretan esan duena baino ez dut komentatu. Eta estatu terrorismoa justifikatzen duen koldarkeria iruditzen zait niri.
Agian oso euskaltzale, borrokalaria, oso idazle ona… izango da, zuek diozue eta sinetsiko dut. Gauza batek ez du bestea kentzen.
Googleen bilatu eta badakit nor den.
Honek beste puntu batera eraman nau:
Interesatzen al zaizue “intelektual” eta iritziemaile profesionalen iritzia?
Norbaitek esan duen bezala, Sarriren poesia estimatzen dut, baina bere iritzia nire amonarena baina estimagarriagoa al da?
Badakit Sarrik hizkuntza menperatu eta nik baino hobeto esplikatzen dituela gauzak, baina horretaz haratago bere iritzia nire amonarena baino baliogarriagoa iruditzen al zaizue?
Muturrera joaten ari naiz, gaia azaltzeko, baina egia da niri behintzat enparauen iritzia ez zaidala batere interesatzen. ETB ala irratietako iritziemaleen iritzia bost axola zait, iritziemalea nik ezagutzen ez dudan ala ulertzen ez dudan gai batean aditua ez denean behintzat. Muturrera joango naiz berriro: Hainbeste ordu kameren aurrean, hainbeste ordu mikroen aurrean: interesatzen zaizue Arantza Urretabizkaiak berberetxoen ugalketaz esan dezakeena? Nik behintzat halako jendea ikusi eta botoia sakatzen dut.
Zuek?
“nire amonarena baino estimagarriagoa” jakina, arazoa da erantzunak ezin editatzea…
Esplikatuko al du inork zein herri klase, zein nazio, zein hizkuntza eraikiko dugun lehen mailako idazlerik gabe? Euren iritziekin bat etorri zein ez, euren kritikak neurriz kanpokoak izan zein ez, liburuak eta hitzak balak baino eraginkorragoak eta mingarriagoak zaizkiola gu zanpatu nahi gaituztenoi ulertzen ez den bitartean zaila dugu aurrera egitea. Bide batez eskerrak Epaltzari “Izan bainintzen Nafarroako Errege” liburuarekin hainbeste ikasi eta gozarazteagatik.
Aingeru Epaltzak astean behin Noticiaseko azken orrialdean zutabe bat idazten du, “Mugatik” izenekoa, eta bere gogoeta politikoak bide horretatik joan ohi dira. Labur esanda: gauzak txintxo eta edukazioarekin eskatzen baditugu, kaso eginen digute, ez gaituzte egurtuko, eta gainera ardo goxoa eta tartamantzana jatera gonbidatuko gaituzte. Hori izan da Nafarroa Bairen oinarri ideologikoa. Buruak ez die gehiago ematen.
Nire iritzia: Aspalditik, armek ez dute deus onik ekarri. Ezker abertzalearen jokabide asko ez zaizkit gustatzen. Hala ere, lotsa emanen lidake, ezker abertzaleko norbaitekin halako argudioak erabiliz diskutitzeak:
“Erakunde armatuaren jardueraren emaitza da, orobat, Estatuaren erantzun bortitz eta zuzengabea. Sugeak eta aizkorak ereindako haziaren fruitu ozpina dugu gure inguruan garatu den antieuskalduntasuna ere”.
Espainian barna, Euskal Herritik urruti xamar dauden lekuetan, orden publikoaren zaintzaileek askotan erakusten dute beren aurpegi demokratikoa. Valentzian, Galizian eta Balearetan ez dago ETArik. Alegia: ez ETArik, ez mugimendu sezesionista indartsurik, eta ikusi estatuak zer egiten duen.
Ez nago ados Aingerurekin, sobera biguna izan da. ETA izan da hemengo etxekalterik handiena. Hari ez diogu ogi apurrik ere zor. Gure andereño Mari Karmen izan da benetako heroia, klandestinoki klaseak eman eta euskararekiko eta literaturarekiko amodioa txertatu ziguna, ez haren seme hiltzailea, zeinak ez baitu dozena bat familia -berea barne- hondatu baino egin. ETArik izan ez balitz, irudikatu ere egin ez dezakegun tokian geundeke. Agur ETA, haur-hiltzaile, gaizkile talde ahalkegarria!
Zenbat gorroto ixuritzen den iritzi batzuetatik! Pakean ez bageunde, kontuz ibiltzeko esango nioke Epaltzari! Aingeru, zurekin ehunetik ehunean.
Gorroto? Kontuz ibiltzeko? Orain biktimismo…
Aurpegi gogorra behar da, Ixabel, hori botatzeko.
Iritzia komunikabideetan ematen duenari, are gehiago horregatik kobratzen duenari kritikatzea ez al da zilegi? Inon ez dut ikusi mehatxurik. Epaltzari kritika egin dion batek badu, bai, mehatxua buru gainean (ez Epaltzaren erruz): atxilotua izatea, torturatua eta epaiketa justurik gabe kartzelaratua izatearena. Garaile super demokarata horiek dute mehatxatua.
Horixe da erantzun sorta honetan ikusi dudan mehatxu bakarra.
Eta ez da ETAren erruagatik izan.
Eta ez, ez gaude “pakean”. Ehundaka pertsona daude bahitua, mila kilometrora, Espaina eta Frantziako ziegetan. Milaka jartzen dira arriskuan seme alaba bisitatzera joateko, ehundaka sasian, tortura eta kartzelaren beldur. Eta zu bezalako “pakezaleak” biktimismo-fikzioa egiten.
Puajjjj
askoz gehiago, gustatzen zaie kadhafin potro ta zakil
media batzutan, libia dago ta euskal herria isil
festa egiteko, beste aitzaki bat, ez dezagula bertan hil
historikoa omen da eta, izan gaiten denok zirtzil
a ze errexa, zaizuen orain, amaiera festatzea
a ze eroso, ta a ze goxo, bakea aldarrikatzea
baina anartean, zenbatek dute, jasan tortura kartzela
amore eman, ezer en truke, hau da sakrifikatzea
ea lehen aldiz, entzuten dugun bertsoetan debatea
inoiz ez bainuen, entzun bertsorik, hortan ausartua ea
guda armatua, segi ala geldi, estutua zen tartea
hura gelditu, horra zergatik, baita zerbaiten hastea
ta zerbait hori, hik ze uste dek, nundik etorriko dela
gaur euskalduna, burujabe da ? horra gezurra itzela
eta amaitu da, ba hasi puztutzen, haizez bete zak sabela
haizerik gabe, ez baita puzten itsas ontzitako bela
itsasuntziei bela kenduta, gehitu zaie gaur gailua
beste motor bat, beste indar bat, berria tramankulua
ba al dakik zer ba, lehenago zen, eta hura indartsua
militar hutsa baino gehiago, zelako juntagailua
tradizioz edo, gehio afizioz, asko gira mendizale
eta gailurrak, ez dira lortzen, bakarrik ibiliz bale
zuk diozuna, batzuk zirela, bidean tronpatu ale
ez al zen baina, gutxi zirela, mendin gailurraren pare
ta diskurtsoen fan izan baino, zirela aldapan zale
debate hontan, ibil gaitezke goiz egun ta arratsalde
gure hitzekin, bete ta hustuz zenbat eta zenbat balde
guretzako ia gehiegi daude, ahaleginak debalde
euskaldun guztik, izan gaitezke “Bertsolari” filman alde
non eta noiz den, pasatzen filma, webguneetari galde
Mehatxuez, niri kotxean egin zidatena, gidariaren kristalean diana jarrita, nire izen eta guzti. Noski, estatu aparatoek egin zidaten, eta ea nora joan behar nuen salaketa jartzera……kasko urdiñenera edo, akaso. Donostiako foru aldundia eta Kutxaren bideo kameren artean egina, gauez, baina salaketa jarri nuen epaileak esan zidan goizean goiz ezabatzen zituztela grabaketak, “fijo”. Kargu hartu nion eta, noski, epaileak harrosko (badakigu zer den toga)mendekua hartu zuen, atestatua egiteko Guardia Zibilari deituta. Taza y media, puto radical.
Poz bakarra egunotan, frustratu guzti hauen min garratza da.
Aski garbi erraten dizu Aingeru Epaltzak zuri gertatutakoaren arrazoina: “Erakunde armatuaren jardueraren emaitza da, orobat, Estatuaren erantzun bortitz eta zuzengabea. Sugeak eta aizkorak ereindako haziaren fruitu ozpina dugu gure inguruan garatu den antieuskalduntasuna ere”.
Ez duzu entzun ala ?!. Estatua hor dagola, bada; indarrean inposatua eta odolez blai ,baina horiek gauza zaharrak dira, ulertzen?. Gaur estatu horrek egin ditzakeen bidegabekeriaren erantzinkizuna, noski, Estatu bortitzari borroka egin dionarena da.
Ta “Irabazi dugu”, dio Epaltzak. Garbi da non kokatzen duen bere burua
Berriro diot: a ze pena abertzale bat honela hizketan sumatzea, pulpito publiko batetik gainera. A ze pena hain eskema sinpletan plazaratzea borrokaren dialektika, pulpito publiko batetik.
Bada Iruñerrian bizi gabe ere, neuk behintzat ederto ulertzen dut Aingeruren ikuspuntua. Zer lortu du ETAk gaur, duela 1, 5, 10 edo 15 urte lortuko ez zukeena?
Sorreran izan zezakeen zergatia ahultzen eta aldatzen joan da urteen poderioz. eta urteak dira filma hau luzeiritzita dagoela herri honen gehiengoa, baita noski abertzaleen gehiengoa ere eta, egingo nuke, baita bere burua ezkertiar eta abertzaletzat dutenena ere.
dena den, aurrera begiratzeko garaia da guztiontzat. Poz handia baino, etsipen puntua somatzen zaio gehiago Aingeruri, tamalez. Eta guztion onerako izango da, gizarte osoarengan ilusioa berpiztu eta, autokritikak egiteko ere, denbora pixkat itxarotea.
gaur hobe gaude duela astebete baino. eta astebete barru baino okerrago.
😉
joseba
Oier Aranzabalek ere, gaiarekin lotutako ikuspegia dakar bere blogean.
Esteka honetan argiago islatzen da Epaltzaren pentsamendua. Hala ere, estatu terrorismoa sustatzen duela bezalako astakeriak bota dituztenek errealitatea ikusi gabe jarraituko dutelakoan nago.
http://www.noticiasdenavarra.com/2011/10/25/opinion/columnistas/mugatik/la-gran-lider
Ez dut uste, hemen askok egin bezala, artikulu batekin pertsona bat definitu daitekeenik. Hemeroteka lana egin beharko litzateke…
Moderatzaile jauna: zergatik ez dugu uzten horretan, eta kitto?.
Gainerakoan: “ez dut uste artikulu batekin pertsona bat definitu daitekeenik”.
Kontxo, kontxo, Oier: Epaltzak mugimendu oso bat definitu (nahi) izan du bada, ez zaizu iduritzen?. Definitu ez, bertze gauza bat egin nahi izan du.
Baina, moderatzaile jauna: zergatik ez dugu honetan uzten, odolak gehio irakin baino lehen?.
Antton,
ZuZeuko moderatzaileok “ezin dugu” eztabaida bat eten, ez, behintzat, zuzeu.comen erabiltzaileek eusten diozuen artean. Izan ere, horretarako ere bai baita zuzeu.com: errespetu baten barruan eztabaidatuz, euskaldunon artekoak argitzeko.
Baina, zaude lasai, sarrera hau azaletik aurki desagertzen denean, historia izango da eta. Hala ere, etorriko ahal dira berriak!
Nik ere ez dut uste Zuzeuk eztabaida eten behar lukeenik, baina aitortzen dut honek asper-asper eginda naukala. Ez ditut kritikatzen bertan parte hartu dutenak (noski), baina Zuzeun sartzen naizen bakoitzean gai honi buruz hainbeste itzuli-mitzuli irakurtzeak…puf…