Ingelesez ETBko euskarazko kateetan?
Euskal Telebista ingeleraz edukiak sartzen hasi da euskarazko kateetan. Sagarra da apple Txirri, Mirri eta Txiribitonen saioa; euskaraz eta ingeleraz, elebitan egin dute eta Teletubbien saioa soilik ingeleraz. Bestalde, pelikula amerikarrak bertsio originalean emititzen hasi dira ETB3n.
Baina egokia al da telebista kate publikoaren hizkuntza politika?
- ETBk beti izan du haurrei zuzendutako klub bat, (Superbat, Betizu…) orain ordea ez du halako ezer.
- Programazioak ez du jarraipenik, gazteentzako edukiak urriak dira eta ez da lortzen garai batean Dragoi Bola ikusten zutenentzat programazio erakargarria egitea.
- Euskal Herriko hainbat lekutan euskararen egoera nolakoa den ikusita, askorentzat, ETBren lehenengo eta hirugarren katea oasiak dira desertuan, euskara biziberritzeko ezinbestekoak biak ala biak.
Egoera honetan ez al da akats bat euskarari pantaila kuota kentzea euskara hutseko kate publikoetan? Ez al litzateke hausnarketa sakon bat egin behar euskarazko edukiak indartze aldera? Ingeleraren presentzia areagotzekotan ez al litzateke gaztelera hutsean egiten diren kateetan areagotu behar?
Zuk zer uste duzu?
Irudia | Teletubbieak | TJ | Creative Commons By SA
Triluinguismoaren izenean hartutako erabakiak dira. Niri a priori ondo iruditzen zait ingelesezko produktuak emititzea telebistan. Eta haurrei zuzenduta badaude, hobe. Inork ezin du ukatu ingelesa jakiteak gaur egun duen garrantzia; “munduko hizkuntza” da.
Baina, euskarari kenduz ingelesa jartzea ez dut onargarri ikusten, ez behintzat zuk aipatutako puntu horiek hobetzen ez badira. Non dago SuperBat? Haurren fideltasuna ezinbeskoa da, eta ETBk ez du hori lortzeko marka indartsurik sortu. Haurrentzako programazioa ahulduta dago ETBn, nire ustez.
Euskara hobetu artean ingelesaren kontua alboratu behar da? Ez dakit. Baina, bai, asko dago hobetzeko.
Epa Oier:
Erabat ados nago zurekin. Aurreko astean, telebista piztu eta
ETB3n filma INGLESEZ
ETB2n el conquis ESPAINOLEZ!
ETB1n filma INGLESEZ!
Kaguenka hasi nintzen Surio gora eta Surio behera. Nola da posible Espainako kateetan egiten ez dena gurean onartzea?!!! beno, imaginatuko duzu…
Igande honetan telebista piztu eta berriz ere ETB1n INGLESEZ!! Handik gutxira konturatu nintzen TDTa konfiguratu barik neukala eta Vasco jarri nuen handik 5 minutura telebista itzaltzeko.
Zergatik aitatzen dizut hau? Beno, nire ustez arazoa ez da jatorrizko bertsioetan ematea, are gehiago erabat ados nago, gora azpitituluak, baina ETB2 erabili horretarako eta ez beti euskaldunon kate apurretan. Nik futbola eta gainontzeko kirolak ETB2ra pasatuko nituzke euskaraz, jakina.
Eta euskaraz ekoizten diren saioak teknopolis, nickdutnik, kresala eta enparauak?? Bada berdin. Euskaraz eta elkarrizketak azpititulatu. Eta 2. katean eman nahi badira? Bada aurkezlea eta galderak euskaraz eta azpitituluekin. Ala zer pentsatzen dugu, erdaldunek ez dakitela erdaraz irakurtzen? Hizkuntzaren trataeraren aldetik (ere) ORAIN oso saio egokia iruditu zitzaidan.
Segi bizkor!
Uste dut gauza ez dela hain sinplea. Esan nahi dut: zer da euskaraz/ingelesez emititzea? ikusten ari garenak audioa zein hizkuntzatan daukan? film bat ingelesez bada eta euskarazko azpitituluak baditu, ez gara ari euskaraz emititzen?
Inpresioa dut egitura itxiak gainditzera joan beharko genukeela, eta bermatu fikzio guztiak euskarazko azpitituluak izan ditzala, edozein kanaletan emitituta ere. Horrela, ikusleok erraz hautatuko dugu, euskaraz egindakoak euskarazko audioa izango du eta erdaretan egindakoek bere hizkuntzan.
Audio pista euskaraz izatea oso garestia eta antinaturala da, inongo hizkuntza txiki/ertainek egiten ez duena da. Baina zergatik ez eman aukera arrastiko westernetan, edo AEBetako telesailak jatorrizkoan ikusi eta euskarazko azpitituluak izan ditzaten?
Duela 10 egun Hollywoodeko filmea eman zuten ETB3n gaztelaniaz bikoiztuta. Oso adierazgarria dela iruditzen zait eztabaida zertan den jakiteko..
Nik ETB3an ikusi nuen pelikula amerikarrak ez zuen inolako azpititulurik.
Ez da hau entzuten dudan lehen aldia… eta esango nuke noiz edo noiz, azkenaldian “akatsen” bat izan dela audio kanalekin, ingelesez ez, japonieraz ere eman dutelako zerbait.
Gainerakoan, zenbait puntu:
– LTDarekin aukerak zabaldu egin dira. Audio kanal bat baino gehiago sar daiteke. Oro har,eta hau ez da berria ETBn, marrazki bizidun eta filme askotan, berezko audioa doa bigarren kanal batetik, eta aukeratu besterik ez da egin behar. Zergatik ez zaio publizitaterik egiten aukera horri? Sextak egin zuen bere garaian, futbol partidak gazteleraz, euskaraz eta katalanez ematen, adibidez.
– Betizuk aspaldi galdu zuen indarra, eta LTDan haurrentzako kate bat baino gehiago dagoen honetan, aukera ona galdu du zerbait txukunagoa egiteko, kontenedore huts eta kutre xamarra baino.
– Eta azpitituluei dagokienez… zer esan!
Niri OSO GAIZKI iruditzen zait ETBek ingeleraz emititzea, ingelera ikasi nahi duenak badu beste biderik ingeleraz ikusteko, Euskal Telebista ingeleztu gabe. ETB sortu baldin bazen euskara ikusentzunezko komunikabideetan indartzeko eta euskararen ezagutza eta erabilera sustatzeko izan zen. Gaur egungo ikusentzunezkoen mundu honetan ezinbestekoa da hizkuntza komunitate batek bere hizkuntzan kontsumitzea ikusentzunezkoak (irratia, kazeta, telebista, interneta, telefonoa…) bestelakoan hizkuntza baliogabea, ezdeusa bilkatzeko arriskua du eta baliogabeak diren hizkuntzak desagertu egiten dira. Nik ETB osoa, guzti-guztia euskaraz izan dadin nahiko nuke, baina arrazoi politikoengatik espainierari leku egiten diote. Ingelerari leku egitea, ingelera ikasteko aitzakiarekin gehiegia da eta euskararen erabilera eremua eta ikusgarritasuna (entzungarritasuna kasu honetan) murrizteko helburua du, epe luzean euskara hizkuntz a baliogabe eta ezdeusa bilakatzeko. Ingelerak baliabide ahaltsuak (espainierarenak baino ahaltsuagoak) eskeintzen ditu eta ETBk ez dio hari jokorik egin beharrik. Ingelera ikasi nahi duenak ingelera bilatu besterik ez du, berehala aurkituko bait du, ahalegin handirik gabe. ETB osoa, guzti-guztia, hune oro, euskaraz izan dadila!! Donostiarra den honek goraintziak bidaltzen dizkizue euskaltzale guztiei Floridatik, non euskara aurkitzea Donostian ingelera aurkitzea baino askoz ere zailagoa den.
Beste egunean ETB3-n pelikula GAZTELANIAZ eman zuten!!
Eta, ingelesez emititzen dutenean EZ dute azpititulurik jartzen.
Hortaz, azpitituluen kontra ez nago. Baina jatorrizko hizkuntzan emititzen bada pelikula, euskaraz azpitituluak jarri beharko lirateke DERRIGORREZ (ETB3-n).. eta ETB1… euskara hutsez.
Lotsagarria da.. ixil-ixilean izugarrizko barrabaskeria ari zaizkigu egiten gure begien aurrean. Zerbait egin beharko litzateke.
Azpitituluez:
Aukera ona del deritzot bertsio originala jartzea euskarazko azpitutulauekin. Sasoi batean hala egiten zen film klasikoekin. Baina teletestuarena EZ da aukera ona: sarritan testu zati esanguratsuak ez dira ondo kargatzen eta letra tipoa ere ez da egokiena.
Bi eztabaida daude hemen nere ikuspuntutik, bat ikusentzunezko ekoizpenak telebistan berezko bertsioan emititzearen egokitasuna, lekuko hizkuntzan azpititulatuta, Europako hainbat eta hainbat herrialdeetan egiten den moduan, euskararen baldintzak kontutan hartu gabe.
Eta bestetik, euskararen kasu partikularrean ETB-k ematen dion trataera; nere ustez eskasa guztiz:
-zenbat telesail berri egin dira euskaraz azken aldian? (ETB-ren hastapenetan Jaun ta Jabe bezalko ekoizpen onak egiten ziren)
-zenbat marrazki bizidun berri erosi eta euskaratu ? (Dragoi Bola-ren kasua norbaiti tontakeria iruditu diezaioekeen arren euskarentzat oso aberasgarria izan zela iruditzen zait)
– ETB1-en kirolak eta marrazki bizidunak aparte ganorazko zerbait gehio botatzen dute?
-Zertarako ETB3?, 2 kateetan kalitatezko programazioa eskeintzeko ekoizpenik ez badago?
Euskararen egoera ezin da Eurpako beste hizkuntza gutxituen egoerarekin alderatu, berezia da eta komunikabideetan duen presentzia oso eskasa, gainera orain LTD arekin aipatzen duzuen bezala saio baterako audioa eta azpitilu baina gehio bidaltzeko aukera dago.
Pertsonalki oso gaizki iruditzen zait saioak ingeleraz emititzea defektuz euskara hutsezko kate bakarrenetakoan (oain 11 TB daukagu :)) eta orokorrean kate honen emisio kaliatea hain baxua izatea.
Arratsalde on,
Ni beti izan naiz berezko bertsioen aldekoa. Baina ez ikuspuntu soziolinguista batetik, kalitate ikuspuntutik baizik. Filmak naturalagoak egiten zaizkit berezko hizkuntzan. Pelikuletan ez bezala, marrazki bizidunetan ez naiz hain zorrotza. Bai, gusturago ikusten dut One Piece japonieraz eta euskarazko azpitituluekin, zuzenean euskaraz baino; baina anekdotikoa izan daiteke. Dragoi Bola euskaraz ikusten ohitu eta gero erdaraz benetan arrotz egiten zitzaidan.
Baina, hau al da euskarak behar duena? euskara indarberritze ikuspuntu batetik ez dut uste igande gauen botatzen duten film bat euskaraz ala berezko hizkuntzan emititzeak eragin handirik daukanik. Iruditzen zait itsasoan dabilen iceberg-aren puntan jarri dugula lupa, eta urazpikoa usteltzen ari zaigula. Eta iruditzen zait icebergaren mamia jaten ari zaigun gaitza egoera diglosikoan dagoen herriari ezartzen zaion bilinguismo aske hau dela. Nola da posible euskal herriko kate publiko batek (ETB2) emisio dena erdara hutsean egitea? Eta ez dit balio esatea “ETB1 ere hor dago baina!”, denok dakigulako erdaldun bati kartel bat ele bitan eskainiz gero sekula santan ez dela arduratuko euskarazko bertsioa irakurtzeaz.
Azpituluak ikusteko Teletextoak aktibatu behar dira horrela etb3ko pelikulak audio originalarekin eta euskaraz azpitituluekin ikusi daitezke.
Beste kateek pelikulentzat audio kanal nagusian gaztelera edo frantsesa jartzen dute eta bigarren audio kanalean originala. Hauetan ere azpitituluak ikusteko teletextokoak aktibatu behar dira.
Nik pentsatzen dut 2. aukera hau dela egokiena. Etb1, etab3 lehengo audio kanalean euskara eta birragen audio kanalean originala. Bestalde lehenago egon zen eskaera bat (sustatun?) etbko pelikulak audio originalarekin eta azpitiuluekin botatzen ikusita bikoizketen kalitate eskasa.
Ez dakit euskarazko itzulpenen kalitatea ona den ala ez (espainierazkoena edo frantsesezkoena hobea al da? Ez nago hain ziur…) baina audioak euskaraz izan beharko zukeela iruditzen zait. Euskarak, euskaldunok, hizkuntza ahalik-eta eremu zabalenean, ahalik-eta egoera ezberdinenetan, ahalik-eta denbora luzenean erabiltzeko behar handia dugu, hizkuntza eta hizkuntza-elkarte txikia eta gutxitua izangatik euskara ohizkoan erabiltzeko aukerak oso murritzak direlako. Euskaldun gehienak ez gara UEMAko udalerrietako batean bizi, non euskarak zorionez nagusitasuna duen, baizik-eta udalerri gehien bat erdaldunetan, euskara erabiltzeko aukerak eskasak ditugu eta gure hizkuntza nonahi eta noiznahi erabiltzeko ahalegin berezia egin behar dugu, askotan ezinezkoa gertatu arren. Beraz, onartezina derizkiot ETBk ingelerari lekurik egitea euskararen kaltetan, leku egin diezaiola espainierak ETB-2an!
Gaur egun LTDak ekarri duen eskaintza zabala (baina ez anitza), euskara are eta gehiago baztertu du. Nik egoera ikusita, euskarazko (?) bi kate horietan ingelesezko edukirik ez jartzeko apustua egingo nuke (jakinda ingelesaren garrantzia ere). Bi kate horiek telebista kate soilak baino gehiago dira, euskalduntzeko bi lanabes. Apika horregatik hustu dituzte edukiz eta interesgarritasunez…
Nire ustez alperrik da ingelezko saioak ETB an ematea. Gure euskara gaxorik dago eta Euskal Telebitsa euskeraren zabaltzeko egina izan da, bereziki belaundi berrietan. Ingelesezko saioak ikusi nahi dituenak telekable bat jar dezala eta ingelesezko kate bat begira dezala.
Nere ustez ondo dago ingelesa zabaltzea eta euskaratik egitea hori. Bestela, ingelesa ikasteko erderara jo beharko dute euskal haurrak. Eta ingelesa gero eta inportanteagoa da bizitzan. Beste arazo bat litzateke hori egiteagatik euskarari kalte egitea. Hor dago koska! Horregatik euskarazko azpitituluak beharrezkoak dira eta exijitu behar dira. Hizkuntza txiki askotan, finesa, danesa, e.a., horrela egiten dute eta ondo doakie mundu guztiak onartzen duelako.
Dena den, aipatzen ari zareten honetan mesede bat eskatu behar da. Ez nahastu diskusioan Txirri Mirri eta Txiribitonen pailaso zoragarriak. Nire idoloak izan dira txiki txikia nintzenetik eta oraindik jarraitzen dute lehendabiziko lerroan. Eta programa berria ez da ingelesez, baizik eta ingelesa irakasteko. Baina euskaraz.
Josebak dioenak ez du Euskal Herriarentzat eta euskararentzat balio. Berak dio Europako hizkuntza txikidun zenbait herrialdek jatorrizko filmak ingeleraz igortzen dituztela, beren herrialdeko azpitituluekin, eta adibidetzat Finlandia eta finlandiera eta Danimarka eta danimarkera jartzen ditu. Hain zuzen ere honelako ereduek ez dute euskararentzat balio, finlandiera eta danimarkera beren herrialdetan estatu baten hizkuntza ofizialak direlako, biek estatu baten babes osoa dutelako eta beren eremuan biak nagusi direlako. Finlandian herritar orok finlandiera (eta suediera) ikasi behar ditu eta Danimarkan, danimarkera, bertako hizkuntzak “jaun eta jabe” dira beren herrialdean bertan (Finlandia eta Danimarka diodan lekuan Suedia, Norvegia, Estonia, Lituania, Letonia, Txekia, Eslovenia eta Eslovakia jar litezke). Euskara hizkuntza menpekoa eta menperatua da eta euskaldunok ozta-ozta gara gai geure hizkuntza geure herrian bertan erabiltzeko (zer esanik ez geure hizkuntzari lehentasunik emateko, hori Espainiako eta Frantziako legeek ukatzen bait digute…)
Euskal Herria estatu denean (Euskal Herria, Euskadi, Nafarroa, Baskonia… berdin zait zein izenekin) eta euskara bere eremuan nagusi denean, orduan izango dugu aukera Danimarkan eta Finlandian egiten dutena egiten hasteko gure hizkuntza arrisku handiagoan jarri gabe, bestelakoan gure hizkuntzaren hilobia prestatzen ari gara…
ppsoe beste eraso bat nola ezin duten poderea botoz eta gehienngoz irabaazi ari dira mediotan bere gezurra eta amorrua sartzen pnv laguntzarekin
Oso ados Joseba F. Larbururekin. Ingelesera euskaratik zuzenean iritsi behar dugu, hirugarren hizkuntzaren makulua izan gabe. Hori da koxka! Sagarra da mantzanatik, sagarra da appleera pasatu behar du generazio gazteenak, eta hori egin behar da gaztelaniaren kaltetan, eta ez, noski, euskararen kaltetan
Gure ikastolan ingelera euskaratik abiatuta hasi ginen ikasten (orain hogeita bost urte) baina ingelera irakasteak ez zituen ez euskarari zegozkion ordu kopuruak mugatu ezta euskarazko irakaskuntzaren kalitatea murriztu ere. Baina gauza bat da irakaskuntza eta bestea ikusentzunezko komunikabideak eta hemen Joseba eta Iñaki gauza biak nahasten ari dira. Euskaran oinarriturik ingelera ikasteko tresnak egon badaude, beharbada gehiago egon daitezen komeni litzateke, ez dakit, hori hezkuntza arloan dabiltzanek jakingo dute, baina ingelera ikasteko aitzakiarekin euskararen erabilera gutxitzea erabat onartezina iruditzen zait. Nork bere hizkuntz gaitasuna hobetzearren ingelerazko ikusentzunezko baliabideak nahi baldin baditu, intenetera jo besterik ez du eta bertan ingelerazko milioika (bai, bai, milioika!) liburu, filma, abesti, idazki, bideo, gramatika, hiztegi, gurutzegrama eta abar luze ia amaiezina aurkituko du. Zer aurki dezakegu euskaldunok internetan? Ezer gutxi ingelerarekin alderatuta, hutsaren hurrena. Eta ingelerak milaka telebista kate eta irratisaio dituen lekuan, euskaldunok (tokikoak alboan utzirik) telebista bi dauzkagu eta irrati eskukada bakarra, zeinak larri-larri dabiltzan edo diru aldetik edo legezkotasunaren aldetik. Ingelera ETBen erabiltzeko arrazoi bakarra euskarari igortze denbora gutxitzea da, ez ingeleraren irakaskuntza hobetzea. ETBn ingelerarik gabe ere ingelera arras ongi ikas dezakegu (hala egin genuen orain artean), baina euskara telebistarik gabe oraindik ere herrenagoa izango zaigu (hori izango dute EiTBko buruzagi berriek helburu, herrenak lurra jo dezan… koittauak euskaldunok, arerioaren azpijokoa ikusten ez dugunok!). Ingelera bikain ikas daiteke ETBen ingelerarik entzun gabe. ETBn euskaraz eta soilik euskaraz, inolako erdararik gabe!
Bertsio originaleko euskarazko azpitituluekiko produktu gehiago egotea euskararako eremu berri bat irekitzea da. Nik produktu hori estimatzen dut eta badaukat frantsesez, ingelesez eta gaztelaniaz. Zergatik ezin dut euskaraz izan? Nork emango dit produktu hori euskaraz? Betor azkar.
Ez ni (ez eta Aitzol ere) ez ginen ezer nahasten ari: BBC eta TV5 monde-koek badakite ikusentzuzkoen garrantziaz zerbait hizkuntzen irakaskuntzarako.
Bertsio originalarekiko herra estatu espainarraren ohiturekin eroso bizitzen ohitu diren/garen herritar askoren atabismoa da (Francoren garaikoa) -badago euskaraz ekoitzitako pelikula bat oraindik estrainatu ez dena et ia inork ez du protestatu-. Finlandiako adibideak balio du hizkuntza txikia den neurrian -eta haren burujabetasuna ez da hain aspaldikoa- eta alderdi horretatik konparaburuek balio dute (ceteris paribus). Nik azken bolada honetan ETB gutxi ikusten dut -baina ezagutzen dut haur bat goizago altzatzen den Txirri eta konpainia ikustera-, oso gutxi, eta gehiago euskara hutsezko beste kate batzuk (badaude). Horiek oraindik finantzabide askorik ez eta ez dira pelikularik ematen ari. Apustu egin nahi ematen hasten direnean, nola egingo duten? Ni ikusleen artean izango naute. Bestetik eta bukatzeko azpititulu ondo eginek alfabetatzea bultzatzen dute (eta oraindik badugu premia).
Bizpahiru gauza nahasten dira: ingelesak euskarari lekua kenduko dion beldurra. Neurri txiki batean egia da, baina euskara galtzen bada, espainierak eta frantsesak ordezkatuko dute, ez ingelesak. Are gehiago, ingelesak ekuazio kriminala hausteko balio du: “euskarak ez du ezertarako balio, justu-justu etxean ibiltzeko eta lanpostuak lortzeko, eta mundura ateratzeko espainolak balio du”. Zoaz Bidasoaz gaindi ea zertarako balio dizun espainolak, nora zoaz Europan (eta Asian, eta…) espainolez? Horretarako ingelesa daukagu. Eta espainolek legez, oso ingeles maila kaskarra EHn. Neurri horretan, espainolaren nagusitasun erabateko pitzatzea ekarriko luke ingelesaren ezagutza orokor samarrak. Euskarari kalte gutxi, lehendik ere gutxitua dago, eta gure hizkuntzari eutsi badiogu geure borondateagatik izan da. Hori ez dugu galduko ingelesagatik, baina murriztuko da espainolaren garrantzia. Eta espainolezko eskola-orduak hautazkoak beharko luketen galdetzeko ordua ere iritsiko da, erdara nagusi den eremuetan behintzat, bestela ere erdalduntzen dira gure umeak, eta ingelesez -eta euskaraz, asko eta asko- kaskar badabiltza, hori indartu.
Besterik da telebistarena. Euskarazko telebista behar dugula, bai, noski, baina euskaraz ENTZUN nahi badugu, sor dezagun euskaraz. Holandarrek eta danimarkarrek eurek sortutakoak entzuten dituzte nederlanderaz edo danimarkeraz, besteek egindakoak jatorrizko hizkuntzan ENTZUN eta etxekoan IRAKURTZEN dituzte. Ohitura dutelako, bai, baina baita praktikoa delako ere: 50 aldiz garestiago ateratzen da bikoizketa, bikoiztutako ordu bakoitzeko 50 ordutako azpitituluak ezar ditzakezu (botatzeagatik diot, ez dakit 40 edo 70 ordu diren, baina asko bai). Eta espainolen eskaintzaren hamarrenera ere ez gara iritsiko, milaka ordu film, telefilm eta serie izatera. Telesail horiek milaka ikusle dituzte gurean ere, baina inoiz ez dituzte euskaraz ikusten, ez dago horiek guztiak bikoizteko aukerarik. Eta nire ustez, ezta beharrik ere. Espainolek frankismotik datorren ohitura daukate, inperioaren milioiekin gailendua, guk egin dezagun gure bidea, europar gehienek egiten dutena.
Zalantzarik gabe ingelerak garrantzia itzela du munduan eta euskaldunok ere ingeleraz ongi hitzegiteko gai izan behar dugu. Urtzik aipatzen duena interesgarria da, espainieraren derrigortasuna zalantzan jartzeko ordua badugu. Bazen bertsolari bat (ez nago ziur Xalbador ote zen) zeinak zioen “ulertuko gaituztela ulertzen ez gaituztenean.” Euskaldunon eta espainiarren eta euskaldunon eta frantziarren artean elkar ulertzeko ingelera (edo beste edozein hizkuntza, espainiera edo frantsesa ez dena) behar dugun egunean espainiarrak eta frantziarrak konturatuko dira euskaldunok izan bagarela, herri berezia garela eta geure nortasun berezia dugula, espaniarren eta frantziarrengandik ezberdina. Urtzik dioen beste zerbaitekin ados eta desados nago: euskarak bizirik dirau euskaldunon borondateagatik baina borondate hutsak mugak baditu, borondate handia izanagatik ere libururik, eskolarik, kazetarik, irratirik, telebistarik… ez badugu, hizkuntza mantentzeko borondatea erabat mugatzen da, hizkuntza erabiltzeko aukerarik gabe hizkuntza bera baliogabea, hutsala bilakatzen delako eta epe luzean halako hizkuntzek hiztunak galtzen dituzte eta hil egiten dira. Euskara halako egoeran dago, hizkuntza praktikoa, egunerokoa egiten saiatzen ari gara eta saiatze horretan ahalik-eta eremurik zabalenean hedatu behar dugu, giza-bizitzaren arlo guztietan (eremu pribatuan eta publikoan), gizartearen maila guztietan (langilegoan, burgesian eta miliodunetan), jende mota ezberdinenen ahoetan erabil dadin saiatu behar dugu eta eremu haietako bat da filmagintza da, jatorrian filma euskaraz egina den edo ez kontuan izan gabe. Danimarkerak bost milio hiztun ditu (euskarak hala bost aldiz) eta holanderak, berriz, hogeita sei milio ingurua (euskarak baino hogeita sei aldiz gehiago). Halako hiztun kopuruekin noski beren barne ekoizpena euskararena baino handiagoa izango dela, euskarak hiztunak behar ditu! (milioi bat euskaldun aipatu dut, zenbakia biribiltzearren baina ez dakit milioi bakarrera ere iristen garen euskaren hiztunak…)
Aspalditik dakigu zein kolonizatuak gauden.
Adarra jotzen digute, eta horren modu nabarmenean non kosta ere egiten zaigun sinestea. Algaraka irudikatzen ditut miserable horiek, euskararen eremu jada mugatuari oraindik eta hesi gehiago ezartzen, daudenik eta aitzakiarik ridikuluenekin (aitzakiak emateko lanak hartzen dituztenean, momentuko apeten edo euren agenda estu eta lanpetuen arabera). Guri ikastolan frantsesa eta gaztelera irakatsi zizkiguten. Ingelesa gure kasa ikasi dugu, eta ez oso bizkorrak izanagatik: Ingelesak inguratu gaitu, ez beste bi hizkuntza kolonizatzaile horien beligerantziaz, sinpleki eskura jarri zaigu, internet sortu baina lehenagotik ere. Zer esan nahi digute? Euskal hiztunok ingelesa ikasteko premia daukagula? Zergatik ez dituzte ETB2ko saioak eta filmak eta teleberriak ingelesez ematen bada? Zer nolako kalapita sortuko litzateke?? Txantxa bat irudituko litzaieke ikusle horiei; iraina izatera ez litzateke iritsiko, txantxak iraungo zukeen denbora tartearengatik, Surio bezalako batek bere dimisioa eman behar arte, alegia, bost minutura. (Go home!).
Jatorrizko bertsio azpidatzian? Ederki. Bikoiztuta? Hobe. Euskara ENTZUN dadila, euskarak egin dezala plaza katodikora beste edozein hizkuntzaren alaitasunez, naturaltasunez, indarrez eta zilegitasunez. Bertan egindako filma eta saio eta telesailei lehentasuna emanez, ba askoz hobe!!! Badago aurrekonturik, gure herri ZIGORTU honetan, Europako ezein herritan ematen den okupazio polizialik altuena ordaintzeko, ezta? Badago sosik aparatu administratibo bizkarroi erraldoi bat mantentzeko, ala? Eta ez dago dirurik, 2011. urtean, euskarari, bere lurraldean, telebista kate DUIN bat eskaintzeko? Adarra jotzen digute, etengabe, berariaz! Hemen ari gara eztabaidatzen jatorrizko bertsioak bikoiztuak baino gehiago gustatzen ote zaizkigun ala ez, baina hori ez da eztabaida. Hori ez digute galdetu ere egin. Egin digutena zera izan da: Euskarak duen telebista kate batean, atzerriko hizkuntza bat sartu bai ala bai, gustatu ala ez (ingelesa orain, gaztelera lehen). Eta barka baina EZ DAGO ESKUBIDERIK ETA KITO. Eta hori ezin dugu ahantzi. Ez dagoela eskubiderik; eta halako gehiegikeriak egin dituztenek oso egoera politiko zehatz eta jakin bati esker egin dutela, eta oso helburu politiko jakin batzuen mesedetan, KITO. Eta ari gara eztabaidatzen zer den garestiagoa, bikoizketa ala azpidaztea. Garestiago norentzat?? Barka baina, noiz plazaratu da eztabaida hori gaztelerazko katearentzat? Noiztik da ETBren ardura guk ingelesa (edo gaztelera) ikas dezagun? Zer gara, tontoak? Lehen inozoak ziren erdaraz hitz egiten ez zekiten euskaldunak; hor sortu ziguten konplexua, eta buru belarri sartu ginen euren ikasteari txintxo-txintxo. Orain ere tontoak izango gara ingelesa ez menperatzeagatik. Izango da eurek oso ondo menperatzen dutela, Pachik, Suriok eta beren mariachiek. Eta zertarako balio dion horrek gure herriari, eskerrak elebidun txit buruargiei!!! Nik dakidala, Finlandian, Danimarkan eta Suedian oso lasai bizi dira, nik dakidala. Agian 40. hamarkadan irratsaioak alemanez entzun behar izan zituzten (telebistarik ez eta), baina, bada ezpada ere, halako ohitura kultural sinpatikoak gainetik kendu zituzten, ahal bezain pronto. (Ostikoka, oker ez banago.)
Azken datu teknikoa: Bikoizketaren eta azpidatzien artean ez dago alde nabarmenik, ez denbora aldetik, ez eta gastu aldetik ere. Baina berdin kostatzen dela ingeles produktuak euskarara zein gaztelerara bikoiztea, hori ZIUR. Gaztelerazkoak (eta beste zabor dena) GUZTIOK ordaintzen ditugu, eta ez digute sekula baimena eskatu, ezta iritzia ere. Agian bada garaia gure benetako iritziak (eta ez errealitateak baldintzatutako iritzi malgu eta eskuzabal eta txepelak), gure benetako iritziak oroitzeko, eta bide batez, oroitarazteko. Gure eskubideez akordatzen baldin bagara bederen.
Amatxo Pakita, oso ongi adierazi dituzu esan dituzunak!
Epa,ahaztu duzue oraingo Etb-n(etb 1 eta etb 3-n) askotan marrazki bizidunak JAPONIERAZ ematen dituztela,jatorrizko hizkuntza(MANGA) EZ DUTELAKO ITZULI NAHI.Neri ez zait oso zentzuduna iruditzen,trilinguismo hori nun dago? JAPONIERA barne? Negargura ematen du telebista honek