Zeinek erre nahi ditu hondakinak? (1)

NDA0NA==

Galdera horiei erantzun nahi die artikulu honek. Ez da artikulu honen asmoa hondakinak erretzeak ingurumenari edo osasunari egin diezaiokeen kaltea argitzea(1). Edozer gai erretzeak, berez dakar arriskua, handiagoa edo txikiagoa. Segurua izan liteke, edo ez, energia nuklearra bezala. Istripua gertatzen den arte, dena da segurua, baita lehergailuak ere.

Europako Batasunak zehaztua du hierarkia argi bat, hondakinak nola kudeatu behar diren argitzeko: hasteko, prebenitu egin behar da, hondakinen sorrera gutxitzeko; prebentzioaren bidez murriztu ezin dena berrerabili egin behar da; gelditzen dena birziklatu egin behar da; hiru bide horiek egin ondoren gelditzen diren hondakinak berreskuratu egin behar dira, haietan dauden materialak berreskuratuz; lau urrats horiek eginda geratzen diren hondakinak energia sortzeko «balioztatu» behar dira —biometanizatzea, erraustea eta beste teknologia batzuk daude horretarako—; bost tratamendu horietako bat bera ere jaso ezin duten hondakinak zabortegietara botatzea beste aukerarik ez da gelditzen, azken aukeran. Erraustea, hortaz, azkenaurreko aukera da; zabortegira bota aurretik gelditzen den azkenaurreko aukera; alegia, sei tratamendu posibleetatik, bosgarrena. Baina horren alde egin dute Bizkaiko eta Gipuzkoako diputazioek eta Nafarroako Gobernuak.

Europako Batasunak beste agindu bat ere emana du: 2016 urterako itxi egin behar dira zabortegiak; inerteak diren hondakinak soilik bota behar dira haietara. Alegia, hierarkiaren arabera beste erabilerarik ez duten hondakinak soilik bota behar dira zabortegietara. Hartara, hondakinak kudeatzen dituzten eragileei bi aukera besterik ez zaizkie gelditzen:

a) Europako Batasunaren tratamendu hierarkiari zorrotz eutsi eta lehendabiziko lau urratsekin hondakin guztiak tratatzea —alegia, zero zabor estiloko proiektu bat abiatzea, ezertxo ere erraustu gabe—.

b) Hondakinak erraustea bezalako tratamendu bat oinarri izango duen kudeaketa eredu bat abiatzea.

2016an zabortegirik ez badu egon behar, hondakin guztiak berreskuratzen dira, edo erre egiten dira, ez dago beste aukerarik. Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundiek bigarren aukeraren alde egin dute, baita Nafarroako Gobernuak ere —Arabakoak ez, ordea; Baionan, berriz, hondakinak «balioztatzeko» planta bat egitekoak dira, baina errauste teknologiak baztertu egin ditu Bil ta Garbi sindikatuak—. Hondakinak errausteak dakarren arrisku hori bizkar gainean hartu dute nafarrek, bizkaitarrek eta gipuzkoarrek, euren agintariek hala erabakita. Adierazkorra da Bizkaiko eta Gipuzkoako diputazioek hondakinak kudeatzeko idatzi dituzten planak pertsona berak idatzi dituela. Eta pertsonak horrek berak sortutako institutuak diseinatu zuela Nafarroako plana. Itu hori izan zen artikulu hau abiatu zuena, eta egoki da hortik ekitea galderari.

Ezin ahaztu, bidea seinalatzen badu ere, itua ez dela bidea. Artikulu honek bidea seinalatu nahi du, ituekin itsutu gabe.

 

(Datorren asteartean jarrituko)

———————–

(1) Gipuzkoako errauste plantako filtroek, hondakinak erraustetik sortzen diren gai toxikoei eutsi behar dieten horiek, 15 milioi euroko gastua dute, haiek bakarrik.

Irudia | Tximiniak | Xaime_ast | Creative Commons By SA

http://credit-n.ru/zaymyi-next.html http://credit-n.ru/zaymyi-next.html http://credit-n.ru/zaymyi-next.html http://credit-n.ru/zaymyi-next.html

6 pentsamendu “Zeinek erre nahi ditu hondakinak? (1)”-ri buruz