Silveirak barkamena eskatu du

Silveira oholtza uzteko unean
Silveira oholtza uzteko unean

Atsekabetuta ikusi dugu Silveira, egindako lan ona borobiltzen asmatu ez zuelako. Bere burua aurrean ikusten zuela dio, eta hala da, bertsozaleek ere saio osoan zehar lan oso ona egin zuela nabarmendu baitzuten. Epaileen puntuaketek ere halaxe diote. Azken lanaren aurretik bigarren sailkatua baitzen Silveira 514 punturekin. Lau puntu aurrerago zuen Iker Zubeldia, saioko garaile suertatu zena. Gainontzekoak aski atzean.

Silveirak barkamena eskatu du from Mikel Lasa on Vimeo.

Hitzetik Hortzera telebista-programak bildu zituen adierazpenetan argitu da Nafarroako txapeldunaren jarrera. Ez zen txapelketaren aurkako aldarria izan, beraz, batzuek uste izan zuten bezala, berotualdiko erreakzioa, baizik. Eta halako egoera batean barkamena eskatzeko ausardia ere aitortu behar zaio bertsolariari.

3 pentsamendu “Silveirak barkamena eskatu du”-ri buruz

  • Patxi Bizko 2009-10-21 01:44

    Txapelketak behar zuen halakorik. Aspergaria eta kalitate eskasekoa aurtengoa, ezta?…Ez dut txapelketaren kalitatearen inguruko eztabaidarik ikusi inon. Non da euskaldunon autokritikarako gaitasuna? Hala, denak, bertsolariak bezala (the intouchables), gara guay?

  • Aspergarria? Patxi Bizko Uztaritzen izan ez zen seinale. Eta Zarauzkoa ere aspergarria iruditu zitzaizuen? Nik jende askok gozatua hartu zuela Zubeldiaren txisparekin, Silveiraren joskera finarekin ofiziotan, Unai Agirreren kantaerarekin eta besteen detaile batzuekin.
    Egia da aurten ez dagoela txapleketako foro ofizialik, baina kritikatzeko eta iritziak emateko lehen baino aukera askoz zabalagoa daukagu, ezta? Hau berau, sustatu, argia.com, bertsolari eta bertsozaleen blogak…

  • […] Zarautzko hura esaterako, berria egiten zitzaigun arren, ez zen hain harrigarri ere suertatzen. Barkamen eskaerak ere harritu ez gintuen bezalaxe. Pertsona ezagutu gabe, pertsonaia ez zaigu hain ezezaguna egiten. […]