Erreflexio egunak, unibertsitariontzat
Lehenengo aldiz zapaldu duzu ikasgela uda igarota. Kazetaritzako euskarazko bi gelak bateratu dituzte ikasle gutxi zeudelako, beraz urduri zaude ikaskide berriak izango baitituzu.
Erreflexio egunak dira lehen hauek, alferkeriarenak, maixuek ez dute lanerako gogorik eta ikasleak kafetegian pentsatzen dute. Barrenak goizeko kafe bero bat eskatzen duenean horrelako aurkezpenak arbuiatzeko gogoa sartzen zaio edonori. Zu ez zara salbuespena.
Une oro gosarian pentsatzen egotea psikologikoki kaltegarria zaizunez, ikaskideen fauna aztertzeari ekin diozu. 60 pertsona inguruk osatzen dute Kazetaritzako 2. urteko euskarazko gela. Leku anitzetatik etorritako jende desberdin asko biltzen da zure gelan; Nafarrak, Arabarrak, Giputxiak, Bizkotxoak… neskak eta mutilak, tribu ezberdinetakoak… hiritarrak eta herritarrak… Baina denek komunean duten gauza bakanetakoa hizkuntza da. Euskara. Hala ere 60 pertsona horietatik bederatzik bakarrik erabiltzen dute haien artean euskara. “Zer nolako fauna gero!”. Gurasoen militantziagatik edo kontzientzia arazoengatik soilik matrikulatu dira euskaraz orduan? Haientzako “guayagoa” delako euskaraz ikastea? Euskara (kulturaren bitrinan) maite dutelako akaso?
Kontuak kontu egoera tamalgarrian gaudela ikusi duzu; Kazetaritzako 4 gela, horietatik 3 gazteleraz dira eta gelditzen den euskarazko errelikian ikasleen %15ak soilik darabil euskara. Gaur egungo gazteek, pankarta eta esloganen gainetik, ba al dute euskararekiko konpromezurik? Ez duzu bat ere garbi, hobe kafean pentsatzea klasea amaitu artean.
Eztakizu zenbatetan ein izan diotn nere buruari zuk hor goian planteatutako galdera bera hori. Pasaden urterarte Irungo institutu batean eondu naiz ikasten,ta askotan pentsatu izan dt oso inozoak garela,ta ni neu, tuntun utsa.
Irun hiri erdalduna da( halere askok uste dutena biƱo euskaldunagoa ere bada, dena esan beharra dao)ta klasean beti euki dt erdal giroa, zuk goian aipatu dzuna.
Aurten berriz, euki dzun kontrako sentzazioa euki dt nik. Unibertsitateko nire lehenengo urtea, errutina berri bat hasteko kriston gogua, ikaskide berriak…hara iritsi ta, inoiz aurkitu ez dudan euskal giroa aurkitu dt gelan.
muxu zerdiok!
Ea aditzen dizun baten batek, Oier, eta gogoeta pizten den honen inguruan. Izugarri kosta da euskarazko lerroak lortzea eta ikaragarri kostatzen da batzuetan justifikatzea lerro horiek bere horretan mantentzea. Iaz, ahalegin dezenteren ondoren, euskarazko bi talde zabaltzea lortu zen, euskaldunek ere goizeko zein arratsaldeko txandarako aukera izan zezaten. Baina, kopuruak ez zuen gora egin, eta gaztelaniakoek atzera egitea eskatu zuten. Aurten talde bakarra baita lehen mailan ere. Edozein modutan, zuk diozun bezala, euskara dekorazio hutsa izango bada, eta “euskara” (hizkuntza) irakasgaietan ere gaztelaniaz maizago aritzen badira ikasleak euskaraz baino… ez dakit zertan ari garen. Igandeko kilometroetan ere dezente gehiago (alde handiz gainera) entzun nuen gaztelania jendearen ahotan euskara baino. Eta gazteak ez ziren euskara gehien erabiltzen zutena. Hainbeste nekatu eta gero, etsitzen hasita gaude batzuk.
Tira Jsb: Batetik, “Izugarri kosta da euskarazko lerroak lortzea eta ikaragarri kostatzen da batzuetan justifikatzea lerro horiek bere horretan mantentzea”. Arazoa horixe da, ez dela zertan ibili behar zuritzen bertako hizkuntzaren ikas-irakaskuntza euskarazkoa izatea. Hau marka! eskerrak eman behar dizkiegu jo bai, baina eztiki jotzen gaituztelako. EHUren arazoa, besteak beste, horixe da, ez dela Euskal Unibertsitatea. Eta bigarrenik, dagoeneko berantetsia nengoen egundaino inork ez zuelako Ikastolen festetako urteroko leloa aipatu: erdara nagusi, denak mozkortuta eta xolomo bokata oso garestia. Hasiz gero norberaren inpresioak haizatzen… nik primeran pasa nuen Donostian, euskaraz franko entzun nuen eta, bai, aukeran, fortunatu zitzaidan xolomo bokata hotz xamar zegoen.