Christian Poveda: espainiarra ala/eta frantsesa?

Hildakoaren soslaia irakurtzerakoan, bere lanaz gainera, bere nongotartasunak deitzen du arreta: frantsesa ala espainiarra da? Ala biak?

Koldo Aldabek Berriako bere Hizpidean ez dio naziotasunik ezartzen, baina besterik da Espainiako hedabidetan: El Mundon “hispano-frances” da argazkilaria eta El Paisen “español”. La Vanguardian “hispano-frances” berriz eta RTVEn “español”.

Frantziako hedabideetan, “français”, soilik “français” da Poveda: Rue89n, Liberationen eta Le Monden dokumentalista ezaguna ez da espainiarra.

Ingelesezko hedabidetan ere, Timesen edo Huffington Posten, argazkilari hila “french” da.

Soslaia

Baina argazkilariari nongotartasun bat eman aurretik, begira dezagun bere biografian. Christian espainiarren semea da. Gurasoak, 36ko gerratik ihes joan ziren atzerrira, eta Christian, Argelian jaio zen 1955ean, nahiz eta gerora Frantziako Saint-Denisen bizi izan zen denbora askoan.

El Salvadorren eman zituen hil arteko azken urteak. Halere, eta bere burua salvardortartzat zuen arren, Frantziako enbaxadan zegoen izen-emanda.

Zertara dator beraz, Espainiako hedabideek kazetari hila espainiartzeko egin duten ahalegin hori?

EHUN GINEN - Idazlea, gidoilaria

2 pentsamendu “Christian Poveda: espainiarra ala/eta frantsesa?”-ri buruz

  • Fier d'être basque 2009-09-04 14:35

    Bai, Jon. Ni ere espainiarra naizela tematzen dira esaten. Eta non eta Donostian jaioa naiz! Hamaika entzuteko jaioak gara…

  • […] aldetiko Paco Larrañagaren osabari. Bertan bere ilobaren egoeraren berri ematen du. Kazetariak, Jon Benitok lehengo artikuluan adierazitakoa aipatuz, Paco Larrañaga “vasco-filipino”tzat izendatzen […]