Baratzea balkoian: zuk zeuk egin
Metro karratu gutxi batzuk, besterik ezean balkoiaren ertz bat, eta lur, eguzki eta euri edo ur txorrostada bat nahikoak dira etxean baratze txikia egiteko. Nekazaritza urbanoa esaten zaio, eta dirudienez, jarraitzaile asko ditu. Autogestiorako aukera txiki bat da: zuk zeuk landatutakoa, zuk zaindu eta zuk jan.
Uhazak edo baratzuri freskoak, tomateak edo piperrak, albaraka edo izpilikua, asko eta ezberdin landatu daiteke bazter txiki batean.
Txertoa argitaletxeak argitaratu duen Tu huerto en el balcón liburua arrakasta handia ari da izaten azken aldian. Bertan, landaketa on bat egiteko gomendioak ematen dira: urtaro bakoitzean zer landatu, zer nolako lorontziak erabili, konposta nola egin…
Inork hasteko gogorik balu, oinarrizko zenbait gomendio emango ditugu jarraian:
-GEHIEN LANDATZEN DIREN BARAZKIAK: Tomatea, uhaza, perrexila eta piperra.
-LORONTZIA: 40 zentimetro inguruko sakonerakoa.
-MAKIL EDO TUTORE BAT: Behar izanez gero, barazkiak gida izan dezan.
-UREZTATZEA: Udan egunero.
Gaiaren inguruan gehiago jakin nahi izatera, hemen eta hemen kontsulta dezakezue.
Eta blog hauetan (Mi huerto edo Un huerto en mi balcón) balkoietako hainbat baratzeren esperientzia jarrai dezakezue.
Azkenaldian ni ere baratzea zaintzen nabil Bartzelonako balkoian, eta kasualitatez-edo, albiste dexente ikusi ditut gaiaren inguruan. Gainera, lagun batzuek liburu eder bat oparitu zidaten gaiaren inguruan: “L’hort urbá” du izena.
( http://www.agapea.com/libros/L-hort-urba-isbn-847628506X-i.htm )
Eskerrak Jon Benitori, informazio bilketa interesgarri hau egiteagatik. Eta interesa duenarentzat, horratx gure balkoian bildutako uztaren lagin bat: http://ipuntu.wordpress.com/2009/07/31/etxeko-uzta/
[…] · Horturba: L’agricultura biològica a casa. · Baratzekoak: baratzekoak.blogspot.com · Baratzea balkoian: zuk zeuk egin [ Jon Benito, zuzeu.com, 2009-07-29 ]. · Entsaladak balkoietan [Iñigo Astiz, Berria, 2009-06-26 […]